Eragindako erabiltzaileentzako inplikazioak
Erakunde hornitzaile baten bidez kontsumitzen den ura:
- Uraren erabiltzaileak faktura bat jasoko du, eta hor kanonaren lerroa sartuko da kontsumoaren xehetasun guztiekin, mota eta kuota.
Ibai, putzu, iturburu edo euri-uren aprobetxamendutik hartutako ura kontsumitzen bada:
- Ur-aprobetxamenduaren titularrak hasierako adierazpena aurkeztu beharko du (URA 200 eredua). 22. artikulua
- Hasierako adierazpena Uraren Euskal Agentzian aurkeztu beharko da 2009ko ekaina baino lehen.
- Hasierako adierazpena Uraren Euskal Agentzian aurkeztu beharko da, aprobetxamendua hasten denetik hasita hilabeteko epean.
- Kontagailurik izan ezean, zenbatespen objektiboa eskatu beharko da URA 400 eredua erabilita.
-
Autokitapenak (23. artikulua).
- Zergadunek urtarrilean aurkeztu beharko dituzte Uraren Euskal Agentzian, aurreko urtean kontsumitu edo erabilitako ur-bolumenei dagozkien uraren kanonaren autokitapenak.
- Diru-sarrera (24. artikulua.)
- Autokitapenak aurkezteko unean sartu beharko dituzte zenbatekoak zergadunek, uraren kanonaren izenean.