Jokabide autolitikoak
Suizidioaren Prebentziorako Estrategia Osasun Sailak argitaratu zuen 2019an eta Estrategia horrek proposatu zuen jarduera-protokolo integratu bat sortzea krisi suizidetan lehen esku hartzea egiten duten profesionalentzat. Tresna hori 2021ean ezarri zen Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroan, eta horri esker sailkatu eta ustiatu ahal izan dira larrialdiei arreta emateko 112 SOS Deiak telefonoan erregistratutako jokabide autolitikoei buruzko datuak.
Tresna horren bidez, 112 SOS Deiak telefonoan gertakari suizidei buruzko informazioa jasotzen da. Batez beste, egunean 10 dei jasotzen dira maila desberdinetako jokabide autolitikoez abisatzeko: suizidatzeko ideia, saiakera autolitikoa edo suizidio burutua. Hala ere, adituen arabera, sailkapen horren barruko mailen artean nolabaiteko segida edo bilakaera dagoela ulertu beharko litzateke, eta intentzionalitatea aldatzen doala lortu nahi den kaltegarritasunaren arabera. Horiek horrela, suizidioa ez da gaixotasuna, jokabidea baizik, eta jokabide oro bezala, prebenitu daiteke.
Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzan jokabide suizidak prebenitzen, artatzen eta horietan esku hartzen dihardugu, Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemako baliabide profesionalekin eta boluntarioekin koordinatuta. Hortaz, beste pertsona batzuen bizitza edo zurea arriskuan jartzen duen berehalako bizi-larrialdi baten berri baduzu, deitu 112 zenbakira.
Jarraian, aztertutako aldagaiekin osatutako hainbat grafiko azaltzen dira, SOS Deiak 112 telefonoan jasotako informazioaren emaitza. Datu horiek EAEko jokabide autolitikoen errealitatearen isla izan daitezke.
2023
2022
2021
Azken aldaketako data: