Joan edukira

IVAPen Misioa

Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioekin lankidetzan aritzea, herritarrei zerbitzu efiziente, kalitatezko eta elebiduna emateko. Lankidetza hori honako lan-lerro hauetan gauzatzen da:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen zerbitzurako langileak hautatu eta prestatu.
  • Administrazioan euskararen erabileraren normalizazioa eta itzulpengintza ofiziala bultzatu, eta euskarazko terminologia juridiko-administratiboa finkatu eta zabaldu.
  • Hizkuntzaren, lege eta administrazioaren, euskal autonomiaren eta kudeaketaren hobekuntzaren arloetan ikerkuntza sustatu eta aholku eman.
  • Administrazioaren digitalizazioa sustatu.

Euskadi, auzolana