Joan edukira

Zerbitzuak

Prestakuntza Orokorra

Prestakuntza-planak eta programak

 Prestakuntza-modalitatearen arabera:
  • Lineako prestakuntza eta prestakuntza mistoa (aurrez aurreko saioez osatua).
  • Aurrez aurreko prestakuntza.
  • Jarduerazko prestakuntza (proiektuak ezartzeko prozesuekin batera egiten den prestakuntza).

Prestakuntza-programen irismenaren arabera:

  • Orokorrak edo zeharkakoak.
  • Administrazio baten esparrukoak.

Prestakuntza-beharren diagnostikoak

Elkarrizketak egitea, banaka zein taldeka, eta lanpostuetan oinarritutako prestakuntza beharren galdetegia betetzea.

Prestakuntzaren ebaluazioa

  • Prestakuntzarekiko gogobetetzearen ebaluazioa
  • Ikaskuntzaren ebaluazioa, aprobetxamendua ebaluatzeko estandarrak aplikatuz.
  • Transferentziaren ebaluazioa: prestakuntzaren bitartez jasotako ezagutzak eta trebetasunak lanpostuan aplikatzen diren ebaluatzea.

Prestakuntza-ekintzen homologazioa

2017ko martxoaren 8ko Aginduaren arabera egiten da (IVAPek prestakuntza jarduerak homologa ditzan bete beharreko eskakizunak eta prozedura arautzeko dena, 2017ko martxoaren 23ko EHAOn argitaratua, 58. zk.).

Prestakuntzaren finantzazioa

IVAPek urtero ematen dituen ebazpenen bidez ezartzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko toki-administrazio eta foru-administrazioetan prestakuntza ekintzak diruz laguntzeko deialdiak eta betebeharrak. Bestalde, IVAPek hitzarmenen bitartez ere hainbat erakundeen prestakuntza finantzatzen du.

Ziurtagiri digitalak

Egindako prestakuntzaren ziurtagiri digitalak sortuko dira, beraien lokalizatzailearekin, eta interesdun pertsonen eskura izango dira interneten bidez.

Solaskidegune

IVAPek bere prestakuntza ekintzen eskaintza zuzentzen dieten erakunde-bezeroetako koordinatzaileak kudeatuko dute beraien langileen prestakuntza interneten bidez.

 

EVETU: hirigintza, lurralde antolamendua eta ingurumenari buruzko prestakuntza

Hirigintzako modulu bidezko ikastaroa

Ikastaroak sei modulu ditu, teorikoak eta praktikoa. Ikasturtero izaten da deialdia, eta deialdi desberdinetan zehar egin daitezke moduluak. Horrez gain, 300 orduko praktikak egin daitezke erakundeetan edo enpresetan, nahi izanez gero; eta Hirigintzako goi-mailako ikastaroa. Behin modulu guztiak gainditua izanda, azken hamar deialdiren barruan, eta deialdietan eskatutakoa betez gero, Hirigintzako diploma ematen zaie ikasleei. Bekak ematen dira ikastaroaren matrikula ordaintzeko, eta diruz laguntzen dira ikasleek erakundeetan edo enpresetan egindako praktikaldiak. 

Ikastaro monografikoak

Ikastaro monografikoak, jardunaldiak, mintegiak eta tailer laburrak,Hirigintzan, Lurralde Antolamenduan eta Ingurumenean espezializatuak.

 

 Hizkuntza prestakuntza

Hizkuntza eskakizunak lortzera bideratutako euskara ikastaroak

Oinarrizko ikastaroak, 3. hizkuntza-eskakizunaren gaitasun- mailara artekoak:

  • Hainbat maila, modulu eta intentsitate daude; baita udako ikastaroak ere.
  • Aurrez aurrekoak nahiz autoikaskuntzakoak.

Goi mailakoak, 4. hizkuntza-eskakizunaren gaitasun-mailakoak:

  • Aurrez aurrekoak nahiz autoikaskuntzakoak.

Udaletan ordezkapenak egiteko diru-laguntzak

Diru-laguntzak ematen zaizkie IVAPekin hizkuntza-prestakuntzaren eta -normalizazioaren arloan hitzarmena izenpetuta daukaten toki-administrazioei, euskarazko ikastaroetara joateko liberatzen dituzten langileen ordezkapenak egiteko.

ELEBI mintegiak

ELEBI programak behar komunikatibo bertsuak dauzkaten langileei prestakuntza eskaintzen die mintegien bitartez. Mintegi bakoitza gutxienez lau eta gehienez sei lagunek osatzen dute eta ahozko edo idatzizko jardunak lantzeko helburua dute.

IDAZLAGUN zerbitzua

Administrazio Orokorraren eremuko prestakuntza zerbitzu honen helburua da lanean euskaraz testuak sortu baina laguntza nahi duten langileen idazkiak zuzentzea eta hobetzea. Korreo elektronikoz, aurrez aurre eta telefonoz ere ematen da prestakuntza mota hau.

Berariazko hizkuntza-prestakuntza

Euskararen benetako erabilera areagotzeko ikastaroak ematen dira, langileen ahozko eta idatzizko behar komunikatiboak kontuan izanik. Ikastaroen iraupena gaiaren araberakoa da, gutxienez bost ordukoak eta gehienez 40 ordukoak. Prestakuntza mota hau aurrez aurrekoa, lineakoa edo jardun bikoa da.

  

Jardunaldi eta mintegi berezituak

Jardunaldiak eta mintegiak

Europar Batasunarekin, euskal autonomiarekin, tokiko zuzenbide publikoarekin eta administrazio publikoarekin zerikusia duten azterlanak eta ikerketak egiteko jarduerak edo irakaskuntza taxutzea, antolatzea eta aurrera eramatea.

HAUTAKETARAKO PROZESUAK

Epaimahaietan parte hartzea

Euskal Funtzio Publikoaren Legeak araututakoa betez, bokal titular eta ordezko bana izendatzen dira euskal administrazio publikoetako funtzionario edo lan-kontratuko langile finkoen hautaketa-prozesuetako epaimahaietan parte hartzeko.

Enplegu publikoaren eskaintzak, prozesu masiboak

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko hautaketa-prozesuak kudeatzea, funtzionario edo lan-kontratuko langile finkoa izateko.

Lan-poltsak sortzea

Lan-poltsen hautaketa-prozesuak kudeatzen dira, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorraren aldi baterako langile-beharrei erantzuteko.

Lan-eskaintza publikoei buruzko informazioa eta kontsulta, eta harpidetza egiteko aukera

Euskal administrazioek egindako enplegu-eskaintzei buruzko informazio egoki eta eguneratua ematen da, eta azken berriak Adi Ivap aplikazioaren bidez jasotzeko harpidetza egiteko aukera eskaintzen da.

Lankidetza eta aholkularitza hautaketa-prozesuetan

Laguntza- eta aholkularitza lanak egiten dira hautaketa-prozesua hasi aurretik (oinarriak aztertu) eta prozesua egin bitartean (logistika, lokalen kudeaketa, probak egitea…). Informazioa bidaltzen da (oinarrien ereduak eta txosten juridikoak).

Proba psikoteknikoak eta elkarrizketak

Probak prestatzen, aplikatzen eta zuzentzen dira hautagaiak lanpostuen ezaugarri tekniko eta pertsonalei zenbateraino egokitzen zaizkien ebaluatzeko: elkarrizketak, proba psikoteknikoak, eta abar.

Probak prestatzea eta/edo zuzentzea

Administrazioen eskariz, hautaketa-prozesuetako probak prestatu, aplikatu eta zuzentzen dira.

HIZKUNTZA ESKAKIZUNAK

Hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko ohiko deialdiak

  • Urtean bi deialdi orokor egiten dira, sei hilean behin.
  • Hizkuntza-eskakizunen tramiteak online egin daitezke, baita ziurtagiria jaso ere, Azternet aplikazio informatikoaren bidez.
  • Berariazko beharrizanak dituzten azterketariei egokitzapenak eskaintzen zaizkie.

Hautaketa-prozesuetan, hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko deialdi bateratuak

Herri-administrazioko erakundeek (udalek, foru aldundiek…) euren lanpostuak betetzeko hautaketa prozesuak deitzen dituztenean, IVAPek laguntza eskaintzen die hizkuntza- eskakizunak egiaztatzeko probak egiteko eta zuzentzeko.

Hautaketa prozesuetako hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko IVAPek deialdi bateratuak antolatzen ditu. Hau da, hainbat administraziori eta hautaketa-prozesuri lotutako probak izan arren, eraginkortasunari begira, batu egiten dira toki eta egun berean egiteko.

Deialdi bateratu hauek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egiten dira.

Ikerketarako laguntzak

Deialdiak prestatzen eta kudeatzen dira Administrazio Publikoaren, Zuzenbide Publikoaren edo Administrazio Zientziaren arlo politiko, juridiko, ekonomiko eta administratiboari buruzko ikerketa-lanak sustatzeko, bereziki, gure lurraldeko berezitasunak kontuan hartzen dituztenak.

Ikerketa-sariak

Jesus Maria Leizaola Sariaren deialdia prestatzen eta kudeatzen da; sari hori euskal autonomia eta/edo XXI. mendeko politika publikoen garapenean eragina duten erronkei aurre egiteko gobernantza publikoa xede duten eta edozein ikuspegi zientifikotatik egindako ikerlanei ematen zaie.

Aholkularitza juridikoa eta antolakuntzazko aholkularitza

  • Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoen antolakuntza eta hobekuntzarekin lotutako gaiei buruzko azterlanak, txostenak, kontsultak eta lege aurreproiektuak egiten dira, eskaririk izanez gero.
  • Udal gida prestatzea eta lau urtero argitaratzea, Toki-administrazioko esparruko gai guztietarako fitxaz osoturiko laguntza liburu bat eskainiz.

ARGITALPENEN EDIZIOA ETA SALMENTA

Aldizkariak

  • Administrazio Euskaraz
  • Herri Arduralaritzazko Euskal Aldizkari
  • Pertsonak eta Antolakunde Publikoak Kudeatzeko Euskal Aldizkaria

Monografiak

  • Herri administrazioaren arlokoak
  • Zuzenbide publikoaren arlokoak
  • Hirigintzaren eta Ingurugiroaren arlokoak
  • Euskara eta administrazio-hizkuntzaren arlokoak

 

LIBURUTEGIA/DOKUMENTAZIO-GUNEA, HIRIGINTZA ETA INGURUMENARI BURUZKOA

Erreferentzia eta informazio bibliografikoaren zerbitzua

Erabiltzaileei informazioa ematea jakin dezaten zein diren Liburutegia/Dokumentazio-guneko sarbide eta erabilpen arauak, eta zein baliabide eta zerbitzu dauden, eta, horrez gain, informazioa eta dokumentuak aurkitzeko aholkuak ematea.

Hirigintza eta Ingurumenari buruzko funtsak erabiltzeko zerbitzua

Liburutegia/Dokumentazio-guneko funtsak kontsultatzeko aukera ezberdinak eskaintzea:

  • Irakurgelan bertan monografiak eta aldizkako argitalpenak kontsultatzea.
  • Liburutegia/Dokumentazio-guneak harpidetzan dituen aldizkako argitalpenen artikuluak banatzea.
  • Etxerako mailegua: funts monografikoak liburutegitik kanpo erabiltzea.
  • Liburutegien arteko mailegua: beste liburutegi batzuetako dokumentuak eskuratzea (Eusko Jaurlaritzako langileei eskainitako zerbitzua).

Hirigintza eta Ingurumenari buruzko informazioa gaika zabaltzeko zerbitzua

Aldiro, Hirigintza eta Ingurumenari buruzko informazio-buletinak prestatzea, banatzea eta web-orrian argitaratzea.

Web bidezko zabalkunde-zerbitzua

Web-orriaren bidez honako produktu hauek zabaltzea:

  • Liburutegiaren/Dokumentazio-gunearen katalogoa
  • Liburu Berrien Buletina
  • Aukeratutako Informazioaren Hedapenerako (AIH) Buletinak Hirigintza eta Ingurumenari buruzkoak
  • Esteka interesgarriak

Euskara eta gaztelaniaren arteko itzulpena

Euskal administrazio publikoei eskainitako zerbitzua.

Itzulpengintza juridikoa

Administrazio publikoen jardunerako beharrezko diren lege-testuak itzultzen dira, eta sarean argitaratzen dira. Administrazioko beste erakunde batzuekin lankidetzan zenbait proiektutan, Justizian, esaterako.

Idazketa elebiduna

Eusko Jaurlaritzako sailei eskaintzen zaie, legeak ele bietan idatz daitezen.

IDABA

IZO Itzultzaile Zerbitzu Orokorraren itzulpenen datu-basea. Administrazioko erakunde guztiei eskaintzen zaie.

Interpretazioa

Ahozko itzulpena Administrazioko batzar eta bileretan.

Terminologia

EUSKALTERM terminologia-banku publikoa elikatzeko eta eguneratzeko hiztegi terminologikoak egiten dira, Terminologia Batzordeak onartutako plangintzari eta irizpideei jarraituz. Terminologiako kontsulta puntualak erantzuten dira, eta terminologia-lan sistematikoak gauzatzen, lege-testuak edo bestelakoak idazteari eta itzultzeari lotuta nahiz informazioa sailkatzeko eta berreskuratzeko tresnak itzultzeari lotuta.

DUDANET

Doako kontsulta-zerbitzua, hizkera eta terminologia juridiko- administratiboari buruzko zalantzak argitzeko.

ELET

Euskaraz lan egiteko askotariko hizkuntza-baliabideak biltzen dituen webgune integratua, oso erabilerraza eta intuitiboa.

Administrazio-hizkera argia bloga

Herritarrei eskainitako zerbitzua, hizkeraren eta, oro har, komunikazioaren kalitatea hobetzen laguntzeko.

Hizkera juridiko-administratiboaren komunikagarritasunarekin lotutako ekimenak bultzatzea

Administrazioko langile zein herritarrentzako argitalpenak, ikastaroak eta material didaktikoa sortzea, euskaraz zein gaztelaniaz.

Lankidetza eta aholkularitza hizkera juridiko-administratiboa estandarizatzeko proiektuetan

Dokumentuak estandarizatzea eta izapideekin loturiko testuak egokitzea beste erakunde batzuekin elkarlanean (DACIMA, Osakidetza…).

Euskadi, auzolana