Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak abian dituen inkestak

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Estatistikak


Atal honetan, gure inkestetako bati erantzun behar diotenentzat baliagarria den informazio guztia biltzen da.

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak bidalitako gutun bat jaso baduzu, gure inkestetako baten laginaren parte dela jakinaraziz eta zalantzak agertuz: derrigorrezkoa al da? Nire datuak ziur al daude?, ez dut galdera hau ulertzen, hemen aurkituko dituzu galdera horiek guztiak argituko dizkizun erantzunak edo kontaktua.

Datu-bilketa funtsezko lana da prozesuaren amaieran kalitatezko informazioa eta gizartearentzat erabilgarria lortzeko. Halaber, herritarren lankidetza ezinbestekoa den puntua da. Erantzun behar duenarentzat lan eskergabea izan ohi dela jakinda, lana ahalik eta eramangarriena izan dadin ahalegintzen gara, eta, beraz, galdera-sorten diseinua sinplifikatu da, hainbat inkesta-modalitate eskaintzen dira, eta, orain, ezinbestekoa den informazio guztia biltzen da, modu bateratuan, atal honetan.


Egiten ari garen inkestak

Inkestaren izena Inkestaren data Galdetegiak Informazio Metodologikoa Bestelako Informazioa

Zahartze Aktiboaren Indizeari buruzko Inkesta - 2024

2024ko martxotik ekainera, aldi baterako luza daiteke

Galdetegia

Informazio metodologikoa (AAI)

Inkestari buruzko informazioa

Gizarte Zerbitzu eta Gizarte Ekintzaren Estatistika (GZGEE) - 2022 2023ko otsailetik ekainera, aldi baterako luza daiteke

Galdetegia

Informazio metodologikoa (GZGEE)

Inkestari buruzko informazioa

Pobreziari eta Gizarte Desberdintasunei buruzko inkesta - 2024

2024ko maiatzetik uztailera, aldi baterako luza daiteke

Galdetegia

Informazio metodologikoa (PGDI)

Inkestari buruzko informazioa


EUSTATen kasuan bezala, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Estatistika Organoak garatzen dituen estatistikak Euskal Estatistika Planaren parte dira. Ofizialak dira eta legez araututa daude; beraz, nahitaezkoa da horiei erantzutea.

Hala ezartzen duen lege-erreferentzia orokorra Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 9. artikulutik 16.era bitartekoetan aurki daiteke (10/2023 Legeak, azaroaren 9koa, 9. eta 16. artikuluak aldatu ditu). Erantzunaren nahitaezkotasunari dagokionez, indarrean dagoen Euskal Estatistika Planaren 4. artikuluak ere (10/2023 Legea, azaroaren 9koa, 2023-2026 Euskal Estatistika Planarena, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legea hirugarren aldiz aldatzekoa (leiho berri batean irekitzen da)) jasotzen du Euskal Estatistika Plan honetan jasotako estatistikak nahitaez bete beharrekoak direla.


Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Estatistika Organoak sekretu estatistikoa eta datuen konfidentzialtasuna bermatzen ditu. Legezko betebehar honekin, operazioari esleitutako pertsona guztiak konprometituta geratzen dira. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Estatistika Organoak ezin ditu inola ere informazio emaileei buruzko datu pertsonalak zuzenean zein zeharka zabaldu edota argitaratu, eta hori horrela izan dadin konpromisoa hartzen du. Horrez gain, ezin du informazio hori erabili estatistikak egiteko helburua ez duten beste ekintza batzuk egiteko.

Bestalde, inkestatutako pertsonek emandako datuak, bakar-bakarrik  Inkesta egiteko erabiliko dira. Eskatzen diren datu pertsonalak (informazioa ematen duen pertsonaren izena eta harremanetarako telefonoa) inkesta identifikatu eta ordenatzeko baino ez dira izango. Ez dira grabatuko eta ez dira sartuko inkestaren datu-base informatikoan. Estatistika-fitxategiak ez du inolako informazio pertsonalik izango, ezta identifikazio pertsonala ahalbidetzen duen beste aldagairik ere. Inkesta egiteko prozesuan emandako datuak ez dira pertsonalki tratatuko, baizik eta datu anonimoen bidez.

Datuen konfidentzialtasuna bermatzen duen legeria honako hauetan zehazten da: Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 19. artikulutik 23.era (19. artikulua aldatu egin da 2023-2026 Euskal Estatistika Planaren azaroaren 9ko 10/2023 Legean eta lehen aipatutako Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko Legearen hirugarren aldaketan), Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzekoari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren xedapen aplikagarrietan, bereziki 5. artikuluan, eta aplikatu beharreko gainerako araudian ere.

Garatu beharreko estatistika-azterketan parte hartzen duten pertsonek aipatutako legerian dagozkien eskubideak edozein unetan baliatu ahal izango dituzte.


Edozein zalantza argitzeko

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Estatistika Organoarekin harremanetan jar zaitezke edozein zalantza argitzeko

Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketarako Saliaren Estatistika Organoaren kontaktua

Azken aldaketako data: