Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

18. artikulua.– Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza.

 Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak sailburuordetzaren jardun-arlo hauetan garatzen ditu bere egitekoak:

  1. Ingurumenari eragiten dioten jarduerak antolatu eta ebaluatzea.
  2. Atmosfera babestea.
  3. Ingurumen-ebaluazioa.

Arlo horietan, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak, dekretu honen 7. artikuluan aipatzen diren egitekoez gain, beste hauek ere izango ditu:

  1. Ingurumen-baimen bateratuen eta ingurumen-baimen bakarren proposamenak izapidetu eta egitea.
  2. Planen eta programen ingurumen-ebaluazio estrategikoko prozedurak eta proiektuen ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozedurak izapidetu eta ebaztea.
  3. Atmosfera kutsa dezaketen jarduerek bete behar dituzten ingurumen-prozedurak izapidetu eta ebaztea eta atmosfera-ingurumenaren kalitatea ebaluatu eta kontrolatzea, kutsadura akustikoa, argi-kutsadura eta usain-kutsadura barne.
  4. Hondakinak ekoitzi eta kudeatzeko jarduerek eta produktuaren ekoizlearen erantzukizun zabalduaren eremuko jardunek bete behar dituzten ingurumen-prozedurak izapidetu eta ebaztea, bai eta hondakinak prebenitu eta balioztatzeko jarduerak bultzatzea ere.
  5. Berotegi-efektuko gasak igortzeko baimenak emateko prozedurak eta berotegi-efektuko gasak igortzeko eskubideak salerosteko prozedurak izapidetu eta ebaztea.
  6. Batasunaren Ingurumen Kudeaketako eta Ikuskaritzako Sisteman (EMAS) izena emateko proposatzea eta berau izapidetzea.
  7. Europar Batasunaren etiketa ekologikoa emateko prozedura izapidetu eta ebaztea.
  8. Ingurumenaren alorreko lankidetza-entitateek bete beharreko ingurumen-prozedurak izapidetu eta ebaztea.
  9. Ingurumen-planak landu eta izapidetzea zuzendaritzaren eskumen-eremuan.
  10. Euskal Autonomia Erkidegoko aire-kalitatearen sarearen mantentze-lanak eta kudeaketa egitea.
  11. Hondakinak mugaz gaindi mugitzeko baimenak izapidetu eta ebaztea eta horren ikuskapena eta kontrola egitea, Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean zehaztu irismenaren arabera.
  12. Zuzendaritzaren eskumen-esparruetan, inbentarioak landu eta zabaltzea: hondakinak eta berotegi-efektuko gasak.
  13. Ingurumen-ikuskapenak egitea, ingurumen-prozedurak izapidetu eta ebazteko dagozkion eskumenen eremuan.
  14. Ingurumen-arloko prozedurak eta zerbitzu elektronikoen kudeaketa eta zabaltze-lanak koordinatzea.
  15. Ingurumenean Eragina duten Instalazioen Erregistroaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumenaren alorreko Lankidetza Entitateen Erregistroaren administrazio-kudeaketa egitea.
  16. Lankidetzarako hitzarmen eta tresnak egitea, zuzendaritzaren gaietan, beste administrazio batzuekin eta pertsona publiko nahiz pribatuekin, eta hitzarmen eta tresna horien jarraipena egitea.
  17. Teknologia Garbien Euskal Zerrenda egin, kontrolatu eta haren jarraipena egitea.

7. artikulua.– Saileko zuzendariak.

Saileko zuzendariei dagokie, hierarkikoki zuzenean dagokien sailburuordearen mende, edo sailburuaren mende Kabineteko zuzendariaren eta Zerbitzuen zuzendariaren kasuan, honako eskuduntza orokor hauek erabiltzea:

  1. Nork bere jardun-arloetan, kudeaketa publikoko politikak garatzea, eta egin beharreko jardunak zehaztea.
  2. Nork bere jardun-arloari dagozkion helburuak zabaltzea, horretarako jarduerak eta erantzukizunak esleitzea, lorpenak kontrolatzea eta kudeaketan behar diren zuzenketak egitea.
  3. Nork bere jardun-arloaren antolamendu operatiboa proposatzea, eta barruko lan-sistemak zehaztea.
  4. Nork bere jardun-arloaren jarduerak programatu, sustatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatzea.
  5. Nork bere jardun-arloaren jarduketak koordinatzea gainerako arloak tartean daudenean, prozeduraren batean batek baino gehiagok parte hartu behar dutenean.
  6. Nork bere jardun-arloko arauak garatzeko proposamenak egitea.
  7. Zuzendaritzari dagozkion gaietarako dirulaguntzak emateko bideak proposatzea.
  8. Esleituak dituzten egitekoak gauzatzeko beharrezkoak diren administrazio-egintzak ematea.
  9. Arau-hauste arin eta astunei buruzko zehapen-espedienteak hasi eta ebaztea. Zehapen-espedienteak instruitzea ere badagokie. Salbuespena izango dira, hala ere, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko lurralde-ordezkaritzei dagozkienak.
  10. Errekurtsoak ebaztea, indarreko legerian aurreikusitako kasuetan.
  11. Eskaini beharreko zerbitzu eta jarduerei dagozkien tasa eta prezio publikoak kudeatu, likidatu, administratu eta, borondatez ordaintzeko epean, kobratzea.
  12. Zuzendaritzaren arlo funtzionaletako irizpenak, txostenak eta azterlanak prestatzea.
  13. Informazio publikoa eskuratzeko eskubideari buruzko eskaerak ebaztea.
  14. Euskararen erabilera normalizatzeko planean ezarritako helburuak definitzea haien eskumeneko arloetan, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta, eta horiek ezartzeko eta ebaluatzeko behar diren ekimenak garatzea.
  15. Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planeko helburuak definitzea beren arloan, eta helburu horiek lortzeko ekintzak eta ekimenak gauzatu eta ebaluatzea, emakumeen eta gizonen berdintasunerako politiken kudeaketa integratua eginez, beren zuzendaritzako zerbitzuburuekin lankidetzan; hori guztia Zerbitzu Zuzendaritzaren gidaritzapean eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin elkarlanean.
  16. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, orokorrean, Jaurlaritzako zuzendariei esleitzen zaizkien egiteko komunak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Javier Aguirre Orcajo
(2024/12/11 - ) Ingurumen Administrazioaren zuzendaria

LOTUTAKO ERAKUNDEAK

Goragoko erakundeak