Lehendakaritza

Ingurumen Sailburuordetza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

17. artikulua.– Ingurumen Sailburuordetza.

Ingurumen Sailburuordetzari jardun-arlo hauen zuzendaritza eta koordinazioa dagozkio:

  1. Ingurumen-politika planifikatzea.
  2. Ingurumenari eragiten dioten jarduerak antolatu eta ebaluatzea.
  3. Ingurumenari eragiten dioten jarduerak zaindu, ikuskatu eta kontrolatzea.
  4. Klima-aldaketara egokitzea.
  5. Atmosfera eta lurzorua babestea.
  6. Uren politika.
  7. Ur-aprobetxamenduak, kanalak eta ureztatzeak.
  8. Ingurumenari buruzko informazioa, parte-hartzea eta prestakuntza.
  9. Natura-ingurunearen ondarea babestu eta kontserbatzea eta baliabide naturalak antolatzea.
  10. Ingurumen-ebaluazioa.
  11. Garapen jasangarria bermatu eta sustatzea.
  12. Ingurumeneko erantzukizuna eta diziplina.

Ingurumen Sailburuordetzak, dekretu honen 6. artikuluan aurreikusten diren egitekoez gain, beste hauek ere izango ditu:

  1. Ingurumen-politika planifikatu, programatu eta koordinatzea.
  2. Ingurumenaren eta uren arloko arauen lanketa sustatzea.
  3. Ingurumenaren prebentzioa, babesa eta leheneratzea lortzeko tresnak diseinatu eta garatzea.
  4. Natura-ingurunea babesteko politikak formulatzea.
  5. Klima-aldaketara egokitu eta horren aurka borroka egiteko politikak formulatzea.
  6. Ingurumenari eragiten dioten jarduerak antolatzea, jarduerok izan ditzaketen eragin kutsagarrien kontrol bateratua eginez.
  7. Bere eskumen-eremuko baimenak eta ebazpenak ematea, ingurumeneko legerian daudenak, baldin eta beste organoren bati esleitu ez bazaizkio, betiere.
  8. Ingurumen-arloko elkargune-foroetan parte hartzea.
  9. Ingurumen-arloko informazioa eta horretarako irispidea sustatzea.
  10. Ingurumen-arloan sentsibilizazio- eta kontzientziatze-jardunak sustatzea.
  11. Sustatzen diren ingurumen-jasangarritasuneko jardunak bultzatzea eta Administrazioaren sailekin koordinatzea.
  12. Aholkularitza juridikoa ematea eta arau-proiektuak egitea sailburuordetzari dagozkion gaietan, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta.
  13. Zehapen-espedienteak instruitzea sailburuordetzaren eskumeneko gaietan.
  14. Unitate tekniko gisa jardutea agintaritza judizialak edo ingurumeneko fiskaltzak eskatuta.

Ingurumen Sailburuordetzak bere gain hartuko ditu Ihobe SA – Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa eta Uraren Euskal Agentzia sailari atxikitzearen ondoriozko eskumenak.

Ingurumen Sailburuordetzaren mende daude, hierarkikoki, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza eta Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren Zuzendaritza.

6. artikulua.– Saileko sailburuordeak.

Saileko sailburuordeei dagokie, hierarkikoki zuzenean sailburuaren mende daudela, eskuduntza hauek erabiltzea:

  1. Kasuan kasuko jardun-arloari dagozkion kudeaketa-politikak zehaztea, helburu estrategikoak garatzea eta gizartean izandako eragina neurtzea.
  2. Sailburuordetzaren jardunak antolatu eta zuzentzea, bai eta zuzendaritzenak eta sailburuordetzaren mendeko gainerako organo eta administrazio-unitateenak ere, horretarako behar diren jarraibideak emanez.
  3. Sailburuordeari dagokion jardun-eremuan, jardun-politikak prestatzea eta sailburuari horiek proposatzea eta laguntza teknikoa ematea.
  4. Harremanak izatea Europar Batasuneko, Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta foru-aldundietako organoekin, bai eta tokiko entitate eskudunekin ere, dagozkien jardun-arloko gaiei dagokienez.
  5. Europako eta nazioarteko antolakunde publiko nahiz pribatuekiko harremanak eta lankidetza sustatzea.
  6. Sailburuordetzaren zuzendaritza eta administrazio-unitateen antolaketa operatiboa proposatzea, betiere ezarritako antolaketa-irizpideen esparruan; eta jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea, egoki jardun dezaten.
  7. Planak, programak, jardun esanguratsuak eta arau-xedapenak sustatzea. Plan horien prestaketa-lana eta jarraipen-txostenak koordinatzea, dagozkien jardun-arloetan.
  8. Sailburuordetzaren jarduna gainerako sailburuordetzekin koordinatzea, proiektu edo prozedura batean hainbat sailburuordetzak batera jardun behar dutenean, Jaurlaritzaren jarduketa politiko eta administratiboaren koherentziari eusteko, hargatik eragotzi gabe Jaurlaritzak koordinazio-ekintza orokorra betetzea.
  9. Dagozkien eskumen-arloetan, azterlanak eta txostenak egitea eta horiek analizatzea, eta xedapen orokorren proiektuak proposatzea, ezarritako jardun-politikari jarraituz.
  10. Sailburuordetzaren mendeko zuzendariek emandako ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.
  11. Enpresa, entitate eta korporazioekin akordioak edo hitzarmenak izenpetzea, kasuan kasuko eskumena beste organo bati esleitu ez bazaio.
  12. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan dagokien jardun-arloan esleitutako dirulaguntza izendunak ematea.
  13. Arau-hauste oso astunei buruzko zehapen-espedienteak hasi eta ebaztea, arloko legeriak eskumen hori beste organo bati esleitzen dionean izan ezik.
  14. Beren jardun-arloan sartutako espedienteen ondoriozko gastua baimentzea, 5.000.000 euroko mugarekin.
  15. Sailburuordetzaren arlo eta egitekoekin lotutako ondare-erantzukizuneko prozedurak ebaztea.
  16. Sailaren eskumeneko arloetan, sailak gainerako sailekin izan behar dituen harremanetarako organoa izatea, baita arlo material horren inguruan sortutako sailarteko koordinazio-organoen arteko harremanetarako organoa ere.
  17. Sailburuordetzak osatzen dituzten zuzendaritzek emandako egintza deuseztagarrien kaltegarritasuna deklaratzeko espedienteak ireki eta ebaztea.
  18. Sailburuordetzak osatzen dituzten zuzendaritzek emandako administrazio-egintza deusez eta deuseztagarriak ofizioz berrikusteko espedienteak ireki eta ebaztea.
  19. Euren gain hartzea, sailburuordetzan eta haien eskumeneko esparruetan, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko erantzukizuna, bat etorriz Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan eta Eusko Jaurlaritzak onartutako Berdintasunerako Planean ezarritakoarekin.
  20. Arloko hizkuntza-normalizazioaren ardura euren gain hartzea eta haien eskumeneko eremuetan euskararen erabilera sustatzea, zerbitzu- eta lan-hizkuntza izan dadin, bat etorriz Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoarekin.
  21. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, orokorrean, Jaurlaritzako sailburuordeei esleitzen zaizkien egiteko komunak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Josu Bilbao Begoña
(2024/12/11 - ) Ingurumeneko sailburuordea