Txosten honek 2012ko Lan Merkatuaren Erroldaren emaitza nagusiak biltzen ditu, Eskari Fasean, (LME-Eskaria 2012). Emaitza horiek, estatistika-eragiketan kontuan hartutako hainbat alderdiri buruzkoak dira, funtsean hauei buruzkoak: EAEko sare ekonomikoaren ezaugarri orokorrak: Establezimenduak eta enpleguak. Enpleguaren barneko egitura. Lan-merkatuaren dinamika. Establezimenduetan ematen den prestakuntza Modernizazioa, maila teknologikoa, berrikuntza eta nazioartekotzea. Finantza- eta merkatu-egoera.
Estatistika-tratamendua Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 6.803 establezimenduko lagin batean lortutako informazioa oinarri hartuta garatu da, Administrazioari buruzko datuak barne direla. Establezimendu horietan 296.649 enplegu egon ziren, EAEn dauden guztien % 33,1. LMEren (Eskaria) berariazko ustiapenak euskal ekonomiaren sektore eta adar gehienak biltzen ditu. Hala ere, hiru adar hauek baztertuta geratzen dira: lehen sektorea, etxeko zerbitzua eta Administrazio Publikoa, zehatz-mehatz hartuta. Azken kasuan, hezkuntza, osasuna edo gizarte zerbitzuak edo enpresa publikoen sistema barnean hartzen ez dituen Administrazioaren zatia da. Zati hori Administrazio Publikoa, Defentsa eta Derrigorrezko Gizarte Segurantza epigrafean sartzen da. 2012ko LMEn (Eskaria), zehaztasunez aztertu den ekoizpen-sistemaren zatian guztira 176.426 establezimendu bildu dira. Lantoki horiek sortu duten lanpostu-kopurua, 2012ko urrian, 814.455 izan zen. Aurkakoa zehazten ez bada, aurkeztu diren datuak establezimenduen eta enpleguaren gehieneko mailak azaldu dituzten establezimenduenak dira. Nahiz eta emaitzen txostenean aurkezten den informazioak Administrazio Publikoa kontuan ez hartu, 2012ko LMEn (Eskaria) badaude ekonomia-adar horretako establezimendu eta enplegu kopuruari buruzko datuak. Horrela, Administrazio Publikoa, Defentsa eta Derrigorrezko Gizarte Segurantza adarrean 2012an guztira 41.567 enplegu egon ziren. Kontuan hartu ez diren beste bi adarretan (lehen sektorea eta etxeko zerbitzua), zenbatetsitako enpleguaren kopuru osoa 40.628 da. Beraz, 2012ko urrian, euskal sistema ekonomikoak guztira 896.650 enplegu sortu zituen. Txostena, (pdf 909 Kb) |