Ohiko galderak: Autobabes planaren ezartzea
- Nor da autobabes planaren ezartzearen arduraduna?
- Zer eduki behar da autobabes planaren ezartzea?
- Zein autobabes plana ezarri izanaren ziurtagiriak bidali behar dira Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzara?
- Zer informazioa izan behar du autobabes plana ezarri izanaren ziurtagiriak?
- Nola bidal naiteke autobabes plana ezarri izanaren ziurtagiria Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzara?
Nor da autobabes planaren ezartzearen arduraduna?
Autobabes planaren ezartzea jarduera, zentro edo establezimenduaren titularraren edo haren ordezkariaren betebeharra da.
Zer eduki behar da autobabes planaren ezartzea?
Autobabes plana ezartzearen barruan joango da, gutxienez:
- Langileak prestatzea eta gaitzea
- Jendea informatzeko bideak finkatzea
- Plana aplikatzeko baliabideak eta bitartekoak ipintzea.
Jardueraren titularrak edo haren ordezkariak autobabes plana ezarri izanaren ziurtagiria emango du eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari bidaliko dio.
Autobabes plana ezartzeko eredua (PDF, 71 KB)
Zein autobabes plana ezarri izanaren ziurtagiriak bidali behar dira Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzara?
277/2010 Dekretuaren I. eranskinean aipatutako jarduera, zentro edo establezimenduaren titularrak, edo haren ordezkariak, autobabes plana ezarri izanaren ziurtagiria emango du eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari bidaliko dio.
Autobabes plana ezartzeko eredua (PDF, 71 KB)
Zer informazioa izan behar du autobabes plana ezarri izanaren ziurtagiriak?
Autobabes plana ezarri izanaren ziurtagiriak 277/2010 Dekretuaren III. eranskinean aipatutako informazioa izan behar du.
Autobabes plana ezartzeko eredua (PDF, 71 KB)
Nola bidal naiteke autobabes plana ezarri izanaren ziurtagiria Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzara?
Bide elektronikoz, autobabes planen erregistro telematikoan, Planaren beste dokumentu batzuk/Ziurtagiriak atalean.