Segurtasun Saila

Ohiko galderak: Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikariak

Kontuz!OHAR GARRANTSITSUA

Indargabetutako 2012ko abuztuaren 3ko aginduaren edo indargabetutako 2016ko irailaren 5eko aginduaren arabera akreditatutako teknikariak

Noiz eskatu behar dut berritzea?

  • Akreditaziotik 5 urte igaro ez badira, 5 urte bete aurreko hilean.
  • Akreditazioa berritu zenetik 5 urte igaro badira, iraungita egongo litzateke, eta, beraz, ezin izango dute berritzea eskatu aurreko hilean.

Zer esan nahi du?

  • SALBUESPEN GISA, indargabetutako 2012ko eta 2016ko aginduen arabera akreditatutako teknikariek hasierako eskaera ez dute egin behar. Akreditazioa berritzeko deitzen den lehen azterketa baino ez dute aurkeztu eta gainditu behar. Hala egiten duten eta azterketa hori gainditzen duten pertsonei ofizioz berrituko zaie akreditazioa, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak azterketa gainditu dutela egiaztatu ondoren. Berritze hori interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio.
  • Hori SALBUESPENEZ bakarrik gertatuko da lehenengo azterketa-deialdiarekin. Lehen azterketa-deialdiko azterketarik aurkezten ez bada edo gainditzen ez bada, autobabes-planak egiteko egiaztatutako teknikari eskudunaren akreditazioaren ebazpena ezeztatuko da, interesdunari entzun ondoren.

tecnicocompetentePAU@euskadi.eus 

Zein araudik erregulatzen du autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioa?

AGINDUA, 2024ko maiatzaren 16koa (leiho berri batean irekitzen da), Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, arauturik uzteko nola lortu eta berritu behar den autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioa.

igo

Zer baldintza bete behar ditut?

Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioa bi modutan lortu daiteke: zuzenean, titulazio espezifikoa dutela egiaztatuz, edo azterketa bat gaindituz.

Zuzeneko akreditazioa

  • Autobabes-planak edo babes zibileko planak egiteko berariaz gaitzen edo kualifikatzen duen unibertsitate-titulu ofiziala duten pertsonak.
  • Larrialdien Koordinazioko eta Babes Zibileko goi-mailako titulua (Lanbide Heziketako goi-mailako modulua).
  • Unibertsitate-titulu ofiziala + Laneko Arriskuen Prebentzioko goi-mailako teknikariaren titulua duten pertsonak (urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuaren arabera).
  • Unibertsitate-titulu ofiziala izanik, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak diseinatutako autobabes-planak egiteko goi-mailako prestakuntza-ikastaro bat gainditu duten pertsonek, Eusko Jaurlaritzan babes zibilaren eta larrialdien arloko eskumena duen zuzendaritzaren jarraibideei jarraiki, ikastaro hori akademian bertan edo akademiak aitortutako erakunde eta entitateetan egin bada.

Azterketa bidezko akreditazioa

  • Unibertsitateko titulazio ofiziala + azterketa.
  • Larrialdietako eta Babes Zibileko master, aditu edo espezialistako unibertsitate-titulu propioak lortu dituzten pertsonak + azterketa

Ikus Ohiko galderak: Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioarako edo akreditazioa berritzeko azterketa

igo

Zer unibertsitate-titulazio ofizialek gaitzen naute zuzeneko akreditaziorako?

Besteak beste:

  • Segurtasuneko eta larrialdietako gradua.
  • Laneko arriskuen prebentzioko gradua.
  • Babes zibileko eta larrialdien kudeaketako masterra, arriskuaren eta larrialdien kudeaketako masterra edo parekagarriak diren beste master batzuk.

igo

Zer unibertsitate-titulaziok ematen didate akreditazioa lortzeko azterketa egiteko aukera?

  • Graduko edo masterreko edozein unibertsitate-titulu ofizialak.
  • Larrialdien eta Babes Zibilaren arloko unibertsitateko titulu propioak, ebaluazio-batzordeak ezarritakoaren arabera honako baldintza hauek betetzen dituztenak:
    • Unibertsitate-zentro publikoek edo pribatuek programatutako eta emandako autobabeseko titulazio espezifikoak, ofizialki onartuak, baldin eta horiek osatzen dituzten irakasgaiek gutxienez 90 ordu eta/edo 4 ECTS kreditu lortzen badituzte
    • Unibertsitate-zentro publikoek edo pribatuek programatutako eta emandako segurtasunaren zuzendaritzako eta kudeaketako titulazioak, ofizialki onartuak, baldin eta horiek osatzen dituzten irakasgaiek gutxienez 400 ordu eta/edo 16 ECTS kreditu lortzen badituzte.

Nolanahi ere, eskaera bakoitza banan-banan baloratuko du Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzako teknikariek eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako langileek osatutako ebaluazio-batzordeak.

igo

Zer da ebaluazio-batzordea?

Ebaluazio-batzordea Segurtasun Sailean babes zibilaren eta larrialdien arloko eskumena duen zuzendaritzari atxikitako kide anitzeko organoa da, eta batzorde horri dagokio aurkeztutako akreditazio-eskabideak aztertzea, akreditazio horiek lortzeko eskakizunak betetzen diren ala ez ikustea eta ebazpen-proposamenak zuzendaritzari bidaltzea.

Ebaluazio-batzordea presidenteak eta bi batzordekidek osatuko dute. Segurtasuneko sailburuordeak izendatuko ditu, ebazpen bidez, sail horren mendeko pertsonen eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren langileen artean, haien trebetasunaren arabera.

igo

Zer dokumentazio aurkeztu behar dut?

Zuzeneko akreditazioaren kasuan:

  1. Eskabidea Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzara zuzenduta
  2. Emandako datuak eta aurkeztutako dokumentazioa egiazkoak direla adierazten dituen berariazko aitorpena.
  3. Eskatzen den prestakuntza justifikatzen duten tituluak.

Prestakuntza + azterketa bidezko kasuan:

  1. Eskabidea Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzara zuzenduta
  2. Emandako datuak eta aurkeztutako dokumentazioa egiazkoak direla adierazten dituen berariazko aitorpena.
  3. Eskatzen den prestakuntza justifikatzen duten tituluak.

Eskabidean berariaz adierazi beharko da azterketa aukeratu dela akreditazioa lortzeko.

Ikus Ohiko galderak: Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioarako edo akreditazioa berritzeko azterketa

igo

Ba al dago eskabide-eredurik eta berariazko aitorpen eredurik?

Bai:

igo

Non aurkeztu behar dut eskabidea?

Izapide hori elektronikoki (internet bidez) edo aurrez aurre egin daiteke Zuzenean bulegoetan edo erregistro-trukearen bidezko beste erregistro-bulego batzuetan (ESI).

Prozeduran sartu eta eskabide-inprimakia erantsi 

Erregistro Elektroniko Orokorra

 

Nortasuna egiaztatzea

  • Izapidetze elektronikoa: sinadura elektronikoaren bidez.
  • Aurrez aurreko izapidetzea: interesdunaren NAN, AIZ edo pasaportearen kopia bat aurkeztuta.

Prozedura elektroniko bat gaituko da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan, egiaztapen-eskaerak izapidetzeko.

igo

Noiz eska dezaket akreditazioa?

Edozein unetan.

igo

Zein da ebazteko eta jakinarazteko epea?

Eskabideak ebatzi eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa da, eskabidea –dagokion dokumentazioa duela– aurkeztu den egunetik aurrera (azterketa gainditzea barne, baldintza izanez gero).

Interesdunari dokumentazioa aurkezteko edo zuzentzeko eskatu bazaio, epe hori bertan behera geratuko da, errekerimenduaren jakinarazpena egiten denetik hartzaileak bete beharrekoa bete arteko denboran edo, hala dagokio, horretarako emandako epea agortu arte.

Ebazteko gehieneko epea bukatuta, berariazko ebazpenik eman ez bada, eskabideak administrazio-isiltasun bidez baietsi direla ulertuko da, alde batera utzi gabe presuntziozko egintzei buruz 39/2015 Legearen 47.f) artikuluan ezarritakoa (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena). 

igo

Nola parte har dezaket autobabes-planak egiteko goi-mailako prestakuntza-ikastaroetan?

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak edo horrek aitortutako beste erakunde edo entitateren batek emango du ikastaroek.

Goi mailako prestakuntza ikastaroei buruzko informazioa Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia-ren web orrian lortuko duzu. Harremanetarako telefonoa: 945.28.52.00

igo

Derrigorrezkoa al da etengabeko prestakuntza egitea?

Bai. Etengabeko prestakuntzako ikastaroak urtero egin beharko dira, eta, nolanahi ere, berritzeko azterketa egin aurreko hilabetean.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak plataforma digital bat jarriko du etengabeko prestakuntza hori egiteko.

igo

Akreditazioa gal dezaket?

Bai.

Bai, ebazpena eragin zuten baldintzak galdu direla egiaztatzen bada, bai eta araudiak aipatzen duen etengabeko prestakuntza egiten ez bada ere.

Kasu horretan, Segurtasun Sailean babes zibilaren eta larrialdien arloko eskumena duen zuzendariak, interesdunari entzun eta gero, autobabes-planak egiteko gaitutako teknikariaren akreditazio-ebazpena baliogabetu ahal izango du.

igo

Nire akreditazioa iraungitzen da?

Bai. Akreditazioa 5 urterako ematen da. Epe hori amaitu aurreko hilean, berritzea eskatu behar da.

Epe barruan eskatzen ez bada, akreditazioa galduko da.

Ikus Ohiko galderak: Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioa berritzea

igo

Indargabetutako 2012ko abuztuaren 3ko aginduaren eta indargabetutako 2016ko irailaren 5eko aginduaren arabera akreditatutako teknikariak

Indargabetutako 2012ko abuztuaren 3ko Aginduaren eta indargabetutako 2016ko irailaren 5eko Aginduaren arabera lortutako akreditazioak indarrean jarraituko dute egoera erregularizatu beharrik gabe, hura berritu arte.

Ikus Ohiko galderak: Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioa berritzea

igo

Nola ager naiteke euskadi.eus/autobabesa web gunean argitaratzen den gaitutako teknikarien zerrendan?

2024ko aginduaren arabera, eskatzaileak, eskaera aurkeztuz, baimena ematen du www.euskadi.eus/autobabes web gunean argitaratzeko. Honako datu hauek argitaratzen dira: izen-abizenak, akreditazio-zenbakia eta -data.

Hala ere, webgunean argitaratuko da berariazko baimena ematen duten pertsonen harremanetarako helbide elektronikoa zure zerbitzuen eskatzaileek harremanetan jartzeko.

Datuak argitaratzeko baimen-eredua (PDF, 262 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

2016-09-17 baino lehenago akreditazioak

Bestalde, indargabe geratzen den 2012ko aginduaren arabera emandako akreditazioen kasuan, berariaz baimendu behar da.

Datuak argitaratzeko baimen-eredua (PDF, 139 KB) (leiho berri batean irekitzen da) 2016-09-17 baino lehenago akreditazioak solilik

igo

Nola erreklama dezaket kontrako ebazpena jasotzen badut?

Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal da Segurtasun Sailburuordearen aurrean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean, errekurtsoa oinarritzen den arrazoien deskribapen zehatz eta sistematikoarekin eta erantsita doan dokumentazioa adierazten.

Segurtasun Sailordetza

Segurtasun Saila
Eusko Jaurlaritza
Donostia-San Sebastián 1
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)

Gora jotzeko errekurtsoa eredua (PDF, 42 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

igo

Datu babesaren gaineko eskubideak egikaritu

Datu babesaren gaineko eskubideak egikaritu (leiho berri batean irekitzen da)

igo

Zein araudik erregulatzen du autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioa berritzea?

AGINDUA, 2024ko maiatzaren 16koa (leiho berri batean irekitzen da), Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, arauturik uzteko nola lortu eta berritu behar den autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioa.

igo

Zenbatean behin berritu behar da akreditazioa?

Egiaztapenak 5 urteko balioa izango du. Epe hori igaro eta ez bada berritu, iraungi egingo da.

igo

Noiz eskatu behar dut berritzea?

Eskaera iraungitze-dataren aurreko hilean egin beharko da.

igo

Derrigorrezkoa al da etengabeko prestakuntza egitea?

Bai. Etengabeko prestakuntzako ikastaroak urtero egin beharko dira, eta, nolanahi ere, berritzeko azterketa egin aurreko hilabetean.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak plataforma digital bat jarriko du etengabeko prestakuntza hori egiteko.

igo

Zein da akreditazioa berritzeko prozedura?

Akreditazioa berritzeko, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak urtero deitutako azterketa bat gainditu behar da.

Ikus Ohiko galderak: Autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioarako edo akreditazioa berritzeko azterketa

igo

Ba al dago eskabide-eredurik eta berariazko aitorpen eredurik?

Bai:

igo

Non aurkeztu behar dut eskabidea?

Izapide hori elektronikoki (internet bidez) edo aurrez aurre egin daiteke Zuzenean bulegoetan edo erregistro-trukearen bidezko beste erregistro-bulego batzuetan (ESI).

Prozeduran sartu eta eskabide-inprimakia erantsi

Erregistro Elektroniko Orokorra

 

Nortasuna egiaztatzea

  • Izapidetze elektronikoa: sinadura elektronikoaren bidez.
  • Aurrez aurreko izapidetzea: interesdunaren NAN, AIZ edo pasaportearen kopia bat aurkeztuta.

Prozedura elektroniko bat gaituko da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan, egiaztapen-eskaerak izapidetzeko.

igo

Zer gertatzen da nire akreditaziotik 5 urte igaro badira, baina Jaurlaritzak ez badu azterketarik eskaintzen berritu ahal izateko?

Akreditazioa indarrean egongo da nire akreditazioa iraungi ondoren eskaintzen den lehen azterketa-deialdia egin arte.

Hori bai, behartuta nago nire akreditazioa iraungitzeko aurreko hilean berritzeko eskatzera.

igo

Zer gertatzen da iraungi aurreko hilabetean berritzea eskatzen ez badut?

Kasu horretan, Segurtasun Sailean babes zibilaren eta larrialdien arloko eskumena duen zuzendariak, interesdunari entzun eta gero, autobabes-planak egiteko gaitutako teknikariaren akreditazio-ebazpena baliogabetu ahal izango du.

igo

Zer gertatzen da nire akreditazioa iraungi ondoren ateratzen den lehen deialdiaren azterketa egiten ez badut?

Kasu horretan, Segurtasun Sailean babes zibilaren eta larrialdien arloko eskumena duen zuzendariak, interesdunari entzun eta gero, autobabes-planak egiteko gaitutako teknikariaren akreditazio-ebazpena baliogabetu ahal izango du.

igo

Zer gertatzen da nire akreditazioa iraungi ondoren ateratzen den lehen deialdiaren azterketa gainditzen ez badut?

Kasu horretan, Segurtasun Sailean babes zibilaren eta larrialdien arloko eskumena duen zuzendariak, interesdunari entzun eta gero, autobabes-planak egiteko gaitutako teknikariaren akreditazio-ebazpena baliogabetu ahal izango du.

igo

Indargabetutako 2012ko abuztuaren 3ko Aginduaren edo indargabetutako 2016ko irailaren 5eko Aginduaren arabera akreditatutako teknikariak naiz. Noiz eskatu behar dut berritzea?

  • Akreditaziotik 5 urte igaro ez badira, 5 urte bete aurreko hilean.
  • Akreditazioa berritu zenetik 5 urte igaro badira, iraungita egongo litzateke, eta, beraz, ezin izango dute berritzea eskatu aurreko hilean.

Ebaluazio-batzordeak akreditazioa 2024ko maiatzaren 16ko Agindua indarrean sartzen den egunean iraungita duten teknikari eskudun guztiak ofizioz berritzeko eskatzea erabaki du.

Zer esan nahi du?

  • SALBUESPEN GISA, indargabetutako 2012ko eta 2016ko aginduen arabera akreditatutako teknikariek hasierako eskaera ez dute egin behar. Akreditazioa berritzeko deitzen den lehen azterketa baino ez dute aurkeztu eta gainditu behar. Hala egiten duten eta azterketa hori gainditzen duten pertsonei ofizioz berrituko zaie akreditazioa, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak azterketa gainditu dutela egiaztatu ondoren. Berritze hori interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio.
  • Hori SALBUESPENEZ bakarrik gertatuko da lehenengo azterketa-deialdiarekin. Lehen azterketa-deialdiko azterketarik aurkezten ez bada edo gainditzen ez bada, autobabes-planak egiteko egiaztatutako teknikari eskudunaren akreditazioaren ebazpena ezeztatuko da, interesdunari entzun ondoren.

igo

 

 

Noiz gainditu behar dut azterketa?

  • Zuzenean egiaztatzeko baldintzak betetzen ez ditudanean egiaztatzeko, baina azterketara sartzeko titulazioren bat badut.
  • Akreditazioa 5 urtean behin berritzeko.

igo

Zer unibertsitate-titulaziok ematen didate akreditaziorako azterketa egiteko aukera?

  • Graduko edo masterreko edozein unibertsitate-titulu ofizial.
  • Larrialdien eta Babes Zibilaren arloko unibertsitate-titulu propioak, ebaluazio-batzordeak ezarritakoaren arabera honako baldintza hauek betetzen dituztenak:
    • Berariazko autobabes-titulazioak, unibertsitate-zentro publikoek edo pribatuek programatuak eta emandakoak, ofizialki aintzatetsitakoak, baldin eta osatzen duten arloak gutxienez 90 ordura eta/edo 4 ECTS kredituetara iristen badira
    • Segurtasun kudeaketa eta zuzendaritzaren titulazioak, unibertsitate-zentro publikoek edo pribatuek programatuak eta emandakoak, ofizialki aintzatetsitakoak, baldin eta osatzen duten arloak gutxienez 400 ordura eta/edo 16 ECTS kredituetara iristen badira.

Nolanahi ere, balioespen batzorde batek banan banan balioetsi egingo ditu aurkeztutako eskabideak. Honako hauek izango dira batzorde horretako kideak: Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzako teknikariak eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako langileak.

igo

Akreditatzeko eta akreditazioa berritzeko azterketa bera izango da?

Bai, azterketa bakarra izango da.

igo

Noiz izango da azterketa-deialdia?

Azterketa gutxienez urtero deituko da.

igo

Egin al dezaket azterketa aurreko hilabetean etengabeko prestakuntza egin gabe?

Ez, etengabeko prestakuntza azterketaren aurreko hilean egin behar da.

igo

Zer gertatzen da egiaztapena eskatu eta azterketa gainditu arteko aldian?

Eskaera aktibo mantentzen dela, baina azterketa gainditu arte ez zaizula egiaztatzen teknikari gaitua zarela.

igo

Zer gertatzen da akreditazioa iraungi eta berritze-azterketa gainditu arteko aldian?

Berritzea iraungitzearen aurreko hilean eskatu baduzu, akreditazioa aktibo egongo da berritzeko deitutako lehen azterketaren egunera arte. Lehen deialdi horretan azterketa gaindituz gero, autobabes-planak egiteko egiaztatutako teknikari eskudunaren akreditazioaren ebazpena ezeztatuko da.

igo

Indargabetutako 2012ko abuztuaren 3ko aginduaren eta indargabetutako 2016ko irailaren 5eko aginduaren arabera akreditatutako teknikaria naiz, eta agindu berria indarrean sartzen denean 5 urte igaro dira nire akreditaziotik. Akreditazioa ezeztatzen al zait berritzea eskatu ez dudalako?

Ez, iraungita egongo litzatekeen arren, berritzea eskatzeko aukerarik izan ez duenez, ebaluazio-batzordeak akreditazioa 2024ko maiatzaren 16ko Agindua indarrean sartzen den egunean iraungita duten teknikari eskudun guztiak ofizioz berritzeko eskatzea erabaki du.

Zer esan nahi du?

  • SALBUESPEN GISA, indargabetutako 2012ko eta 2016ko aginduen arabera akreditatutako teknikariek hasierako eskaera ez dutela egin behar. Akreditazioa berritzeko deitzen den lehen azterketa baino ez dute aurkeztu eta gainditu behar. Hala egiten duten eta azterketa hori gainditzen duten pertsonei ofizioz berrituko zaie akreditazioa, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak azterketa gainditu dutela egiaztatu ondoren. Berritze hori interesdun bakoitzari jakinaraziko zaio.
  • Hori SALBUESPENEZ bakarrik gertatuko da lehenengo azterketa-deialdiarekin. Lehen azterketa-deialdiko azterketarik aurkezten ez bada edo gainditzen ez bada, autobabes-planak egiteko egiaztatutako teknikari eskudunaren akreditazioaren ebazpena ezeztatuko da, interesdunari entzun ondoren.

igo

Azken aldaketako data: