Mostrar Menú Mostrar Menú Utilidades Mostrar Menú Idiomas
Ur Agentzia - Agencia Vasca del Agua

Euskadi.eusen sartu

Uraren kanona. 2021 eta aurrekoak

Maiz egiten diren galderak: uraren kanona

Kanona uraren zeinahi erabilerari aplikatzen zaio, beste erakunde batzuk hornitutako ura dela, ur-harpen propioetatik datorren ura dela (azaleko ura, lurpeko ura, euri-ura edo jariatze-ura, itsasoko ura edo beste jatorri bateko ura).

Etxeko, nekazaritzako eta abeltzaintzako erabilerak uraren kanona ordaintzetik salbuetsita daude aldi baterako.

Indarrean dauden ur-emakidek, egun erabili ez badira ere, uraren kanona ordaindu behar dute.

  • URA 001 Eskabidea eta agiriak bidaltzeko agiria: uraren kanonari lotutako zeinahi agirirekin batera aurkeztu behar da.
  • URA 200 Aprobetxamenduko erabiltzailearen hasierako aitorpena.
  • URA 400 Zenbatespen objektiboaren sistema aplikatzeko eskabidea.
  • URA 520 Aprobetxamenduko erabiltzailearen autolikidazioa: urtarrilean, aurreko ekitaldian egindako kontsumoei dagozkion autolikidazioa aurkeztu behar da. Ur-emakida indarrean dagoen kasuetan ere, nahiz eta egun erabili ez, inprimaki hori aurkeztu behar da.
    • URA 520 I. eranskina: URA 520 inprimakiarekin batera aurkeztu behar da, zenbatespen objektiboa erabiliz gero.
    • URA 520 II. eranskina: URA 520 inprimakiarekin batera aurkeztu behar da, kontagailu bat baino gehiago edukiz gero. II. eranskinaren agiri bat aurkeztu beharko da kontagailu osagarri bakoitzeko.
  • URA 001 Eskabidea eta agiriak bidaltzeko agiria: uraren kanonari lotutako zeinahi agirirekin batera aurkeztu behar da.
  • URA 220 eta eranskinak (ur-hornikuntza egiten duten erakundeen hasierako aitorpena).
  • URA 320 (ur-hornikuntza egiten duen erakundearen sei hileko aitorpena): uztailean aurkeztu behar da.
  • URA 330 (ur-hornikuntza egiten duen erakundearen urteko aitorpena): urtarrilean aurkeztu behar da, eta, hala dagokionean, fitxategi elektronikoen trukeaz lagunduta.
  • URA 510 (ur-hornikuntza egiten duen erakundearen autolikidazioa): urtarrilean aurkeztu behar da.

Inprimaki guztiak itxitako kobrantza-aldian aurkeztu behar dira.

URA 520 inprimakia aurkeztu baino lehen, erabiltzaileak URA 400 inprimakia aurkeztu beharko du.

Erabiltzaileak indarreko ur-emakida badauka, guztira emandako bolumenaren arabera likidatuko da.

Inprimaki guztiekin batera, 001 eredua aurkeztu beharko da. Bertan, administrazio-datuak ageri dira.

Uraren kanonari lotutako agiriak aurkezteko bideak honako hauek dira:

  • Postaz bidaltzea:
    • Agiriak Uraren Euskal Agentziara bidaliko dira, helbide honetara:
      • Gamarrako Atea kalea 1.A – 11. solairua. 01013 Vitoria-Gasteiz (Araba)
    • Dokumentazioa aurrez aurre aurkeztea:
      • Egoitza nagusiko erregistroan edo arroen bulegoetako erregistroetan:
        1. Uraren Euskal Agentzia. Gasteiz.
          • Gamarrako Atea kalea 1.A – 11. solairua. 01013 Vitoria-Gasteiz (Araba)
        2. Uraren Euskal Agentzia. Bilbao.
          • Urkixo zumarkalea, 36 – 7. solairua. 48011 Bilbao.
        3. Uraren Euskal Agentzia. Donostia
          • Intxaurrondo, 70 - 1. solairua. 20015 Donostia
      • Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 38. artikuluan jasotzen diren lekuetan.
  • Aurkezpen telematikoa: lotura hau erabiliz: https://www.uragentzia.euskadi.eus/kanonak/uraren-kanona/inprimakien-aurkezpen-telematikoa/u81-0003621/eu/

Aurkezpen telematikoa bideratzeko, NAN elektronikoa edo Izenpe txartela behar da.

Oharra: Ezin izango da uraren kanonari dagokion agiririk aurkeztu faxez edo posta elektronikoz.

Ez dute uraren kanonik ordaindu behar honako kontsumo hauek:

  • Etxeko, nekazaritzako eta abeltzaintzako erabilerak uraren kanona ordaintzetik salbuetsita daude aldi baterako.
  • Ikerketa eta kontrol eragiketetan, aprobetxatzeko ez diren zundaketa esperimentaletan eta jabari hidrauliko publikoa kudeatu eta hobetzeko ekintzetan erabiltzen den ura; eragiketa horiek guztiak, betiere Uraren Euskal Agentziak edo beste herri administrazioren batek (Agentzia horren baimenarekin) egin edo sustatu behar izan ditu.
  • Suteak itzaltzeko erabiltzen den ura, eta agintari publikoek behar-beharrezkoa denean edo hondamendiren bat gertatu denean erabiltzeko agintzen duten ura. Suteak itzaltzeko erabiltzen ez badira, suteetako ur-harguneetan egiten diren kontsumoek kanona ordaindu beharko dute.
  • Ur geza ordezkatzeko biltzen den itsasoko ura.
  • Ura berriz erabiltzea, uraren bidez energia lortzeko edo bestelako industria erabilerak gauzatzeko, ur horren bolumena eta kalitatea aldatzen ez badira.
  • Etxeko hornidura saretik hartzen ez den urteko kontsumoa, 50 metro kubikotik beherakoa.
  • Iturri publikoak eta monumentuak elikatzeko, kaleak garbitu eta parke zein lorategiak ureztatzeko ur-kontsumoetan, guztizko kontsumoaren % 95eko hobaria egingo da, betiere kontsumoa herri-erakundeek egiten badute, edo kasurako, izaera publikoa duten ikastetxeek, ikasleen egoitzek eta abarrek.
  • Kirol-instalazio publikoetan, bai eta izaera publikoko ikastetxe, ikasleen egoitza eta abarretan egiten diren ur-kontsumoetan, guztizko kontsumoaren % 95eko hobaria egingo da.
  • Industriako ur-kontsumoetan, betiere erabilgarri dauden hobekuntza teknikoak baliatzen badira edo ingurumen-kudeaketaren ziurtagiriren bat (EMAS araudia, ISO 14001, EKOSCAN…) eskuratu bada, eta jarduera 2009ko Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionalaren (JESN-2009) 05 eta 43 jarduera-moten artekoa bada, guztizko kontsumoaren % 70eko hobaria egingo da.
  • Industriako ur-kontsumoetan, Uraren Euskal Agentziak ziurtatutako ur-kontsumoa murrizteko plana edukiz gero, guztizko kontsumoaren % 90eko hobaria egingo da.
  • Euri-ur edo jariatze-uren kontsumoetan, guztizko kontsumoaren % 95eko hobaria egingo da.

Bi inprimaki beteta eta aurkeztuta:

  • URA 200, aprobetxamenduetatik zuzenean egindako norberaren ur-kontsumoei dagokienez.
  • URA 100, ur-hornikuntza egiten duten erakundeen ur-kontsumoei dagokienez.
  • Aurrekoekin batera, URA-001 inprimakia aurkeztu behar da.
  • Agentziak ez ditu kontagailuak homologatzen. Horiek 1988ko abenduaren 28ko OMko araudia, horien sailkapena ezartzen duena, eta 889/2006 Errege Dekretua, sailkapen hori aldatzen duena, bete behar dituzte.
  • Hala ere, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2017ko apirilaren 24ko AGINDUAREN bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko barne-arroetan jabari publiko hidraulikoaren aprobetxamenduei dagozkien ur-bolumenak kontrolatzeko sistemak arautzen dira. Agindu horren arabera, URAk, berariazko ebazpen baten bidez eta oniritziaren bidez, erkidego barruko arroetan kontagailuak jartzeko proposamena onartzen du. ur-bolumena kontrolatzeko sistemen inguruko ohiko galderak

Uraren kanonaren kuotaren zenbatekoa 6 zentimokoa da kontsumitzen den m3 (1.000 litro) bakoitzeko.

Uraren kanona = Kontsumoa (m3) * (% 100 ? emandako hobaria (%)) *0,06 €/m3

Adibidez:

  • Kontagailuaren hasierako irakurketa = 1.500 m3
  • Kontagailuaren irakurketa = 2.000 m3amaierako
  • Ur-kontsumoa (m3) = 500 m3
  • Emandako industria-hobaria = % 70
  • Uraren kanona = 500 m3 * (% 100 % 70) * 0,06 euro/m3 = 9,00 euro

Ez, uraren kanonak zerga-oinarria (uraren kontsumoa metro kubikotan neurtuta), tasa: 0,06 euro zentimo, hobariak/salbuespenak eta kuota baino ez ditu.

Uraren kanona banku-transferentzia bidez ordaindu behar da, kontu honetan:

Kutxa: IBAN KONTU Zª
 Laboral Kutxa ES20 3035 0012 79 0120120000
Kutxabank ES09 2095 0611 0091 2129 2328

Ur-hornikuntza egiten duten erakundeek hornitutako urari dagokionez, erakunde horiek jaso behar dute kanonaren zenbatekoa uraren fakturan.

Bai, AKErekin elkarlanean gabiltza programa komun bat garatzeo, eta, horrela, kobrantzak modu uniformean kudeatu ahal izateko.

  • Zerga horren bilketaren ziozko sarrerak itsas ingurunea babestu, leheneratu eta hobetzeko; hornidura- eta saneamendu-sistema eraginkorrak lortzeko helburuz, administrazio eskumendunekiko lankidetza sustatzeko; eta lurralde arteko elkartasuna lortzeko erabiliko dira.
  • Legez ezarritakoaren arabera, uraren kanonaren bilketa zeregin hauetan erabili behar da:
    • Ur-inguruneko kutsadura prebenitu eta ingurunea bera nahiz berari atxikitako ekosistemak zaintzea, babestea, hobetzea eta leheneratzea, bai eta emari ekologikoari eustea ere.
    • Ur-masen egoera ekologiko ona lortzea.
    • Urari lotutako azpiegiturak garatzea.
    • Tokiko erakundeei, beste erakunde batzuei eta norbanakoei laguntzak edo baliabide ekonomikoak ematea, plangintza hidrologikoaren helburuak betetzeko xedez, eta ura aurrezteko inbertsioak gauzatzea, batez ere, banaketa-sareetako galerak ekiditeari lotutakoak.

boton_subir

Igo

Homa - URA - Uraren Euskal Agentzia

Sare Sozialetan jarrai iezaguzu

Izena eman URAren buletina jasotzeko.

Jaso URA-ren berri guztiak zure email-ean.

DATUAK BABESTEARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Tratamendu-jarduera

NEWSLETTER

Arduraduna

Uraren Euskal Agentzia.   Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza

Helburuak

Ingurumen-gaiei lotutako argitalpenak bidaltzea

Legitimazioa

Interesdunaren adostasuna.

Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

Hartzaileak

Hirugarren bati ez zaio daturik emango, legez ezarrita dagoenean izan ezik.

Eskubideak

Interesdunaren eskubidea da bere datuak ikustea, zuzentzea, ezabatzea eta horien erabilera mugatzea edo ukatzea.

Informazio gehigarria

Datuen babesari buruzko informazio gehiago, honako web helbide honetan: www.uragentzia.euskadi.eus 

Uraren Euskal Agentziaren helburua, EAEn uraren arloko politika aurrera eramatea da.

  • EAEko ur-masen egoera ekologikoa hobetzea.
  • Kantitate eta kalitate oneko hornidura unibertsala lortzea.
  • EAEko saneamenduko planak amaitzea.
  • Uraren administrazio eraginkorra.
  • Uraren gaineko ikerketa eta aprobetxamendu iraunkorra egitea.

Premiazko kontaktua

Gertaera larrien kasuan (uholdeak, isurketak) mesedez jarri harremanetan SOS Deiarekin, 112 zenbakian
SOS Deiakoek martxan jarriko dute jarriko dute jarraitu behar den jokabidearen protolokoloa

Uraren Euskal Agentzia

Gamarrako Atea kalea 1.A – 11. solairua
01013 Vitoria-Gasteiz, Álava.

Uraren Euskal Agentzia

Urkixo zumarkalea, 36  7. solairua
48011 – Bilbao

Uraren Euskal Agentzia

Intxaurrondo kalea, 70  1. solairua
20015 Donostia/San Sebastián

Laborategia

Errekalde industriagunea. Irubide eraikina 31
20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Euskadi, auzolana