Aurkezpena
Euskal Herriaren Autonomia Estatutuarekin eta Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foruzko Jardute Erakundeen arteko harremanei buruzko 27/1983 Legearekin bat, EAEri dagokio lurralde-antolamendu eta hirigintzaren eremua arautzeko ahalmen osoa.
Eskumen hori arautzeko eremu juridiko bat sortze aldera, Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legea onartu zen. Lege horren 2. Artikuluan, lurralde-antolamenduaren honako tresna hauek ezarri ziren:
- Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak (LAG)
- Lurralde Plan Partzialak (LPP)
- Lurralde-plan Sektorialak (LPS)
4/1990 Legean, honako definizio hauek egiten dira:
- Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak (4. art.) dira gainontzeko lurralde-tresnak eta antolamendu-planak formulatzeko erreferentzia-eremu orokorra.
- Lurralde-plan Partzialak (11. art.) LAGak EAEko eremu funtzionaletan garatzearen ondorio dira. LAGek EAEko 15 Eremu Funtzionalak mugatzen dituzte.
- Lurralde-plan Sektorialak (16. art.) Eusko Jaurlaritzako sailek edo foru-aldundietakoek garatu eta lurraldean eragina duten planak dira; horien bidez, erakunde horien eskumenak garatzen dira.