Lege Informazioa
Legezko oharra
www.euskadi.eus izeneko web-aren eta bertan agertzen diren elementu guztien jabetza intelektualaren eskubideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak dauzka.
EAEko Administrazioak bere buruari aitortzen dio, edozein unean eta aurretiaz ohartarazi gabe, web-ean dagoen informazioa edo haren konfigurazio zein itxuraren aldaketak eta eguneraketak egiteko ahalmena.
Bai web-erako sarrera, bai bertan dagoen informazioaren erabilera, erabiltzailearen ardurakoak izango dira. Aipatutako sartzeak edo informazio erabilerak sor dezakeen ondorio edo kaltearen inguruan, EAEko Administrazioak ez du inolako erantzukizunik izango, bere eskumenen erabilera zehatzetan jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondorioak diren egintza guztietan izan ezik.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak ez du bere gain hartzen web-ean aipatzen diren hirugarrenekin egindako estekaduren konexio edo edukietatik sor daitekeen inolako erantzukizunik
Web honek duen informazioa baimenik gabe erabiltzeak eta baita ere Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren jabego intelektual eta industrialaren eskubideetan sorturiko kalte eta galerek, aipatutako administrazioari legez dagozkion egintzak erabiltzeko bidea emango diote eta, horrela badagokio, horren ondorioz diren erantzukizunetara.
Datu pertsonalak batesteari buruzko informazio-klausula
Eskabide honetako datuak fitxategi batean jasoko dira. Hauek dira fitxategi horren ezaugarriak:
Izena: SOS-DEIAK
Honen bidez arautua: Agindua, Segurtasuneko sailburuarena, Herrizaingoko sailburuaren 2003ko irailaren 2ko Agindua bederatzigarren aldiz aldatzen duena, Herrizaingo Sailak eta hari atxikitako Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia erakunde autonomoak dituzten datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautzekoa.
Arduraduna: Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza.
Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza Euskal Autonomia Erkidegoko larrialdi guztien kudeaketa globalaz arduratzen da, kudeaketa hori arlo bakar batean bilduta.
- Posta-helbidea: Ornilla Doktorea kalea, 1, Bilbao 48004 (Bizkaia)
- Telefonoa:
- Helbide elektronikoa:
- Datuak Babesteko ordezkaria:
- Datuan Babesteko Ordezkariaren harremanetarako datuak:
Helburua: Euskadiko lurraldean herritarrek egiten dituzten deiak erregistratzea, larrialdia edo gertakaria identifikatzea eta deia edo alarma kasuan kasuko zerbitzuei edo agintariei helaraztea, administrazio bakoitzaren barruko antolakuntza kontuan hartuta.
Dena delako larrialdian inplikatuta dauden pertsonak eta inguruabarrak identifikatzea, osasunari buruzko datuak barne. Larrialdien kudeaketa integratua. Ebaluazioa eta analisia egitea eta jarduteko moduak, taktika operatiboak, etab. planifikatzea. Gertatutakoa berreraikitzea. Datu estatistikoak.
Legitimazioa: Interes publikoa eta interesdunaren edo hirugarren pertsonen hil ala biziko premia.
1/2017 Legegintzako Dekretua, apirilaren 27koa, Larrialdiak Kudeatzeko Legearen testu bategina onartzen duena.
- Biztanleriak edo erakundeek Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroarekin izaten dituzten elkarrizketak grabatu egingo dira.
- Larrialdi bat kudeatzeko prozesuarekin zerikusia duten jarduketa eta komunikazioak, telematikoak, telefonozkoak nahiz irrati bidezkoak, Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroaren kudeaketa-sisteman erregistratuta geratuko dira, eta larrialdi-gertakariak kudeatzeko datuak biltzeko informazio ofizialeko elementu gisa erabili ahal izango dira.
- Indarrean dagoen datu pertsonalak babesteko legeriaren arabera bildu eta tratatuko dira larrialdi-gertakariei erantzuteko zerbitzua emateko, gertakari horiek kudeatzeko eta laguntza-jarduerak gauzatzeko beharrezkoak diren datu pertsonalak eta informazioa.
Datu pertsonalak bildu ahal izango dira, datu horiek borondatez ematen direnean edo beharrezkoak direnean pertsonen osotasuna babesteko edo ukitutako pertsonaren edo hirugarrenen ondasunak babesteko edo ukitutako pertsonaren edo hirugarrenen hil edo biziko premia bati erantzuteko.
Era berean, indarrean dauden legeen arabera isilpekoak diren beste informazio batzuk ere bildu ahal izango dira, larrialdiari aurre egiteko moduari dagokionez edo beharrezko laguntza materiala emateari dagokionez erabakigarriak direnean.
Datuen hartzaileak: Larrialdia eragin duen gertakaria konpontzeko eskumena daukaten administrazio publikoetako zerbitzu operatiboak.
Nori jakinaraziko zaizkio zure datuak?
Osasun-langileei, Ertzaintzari, Poliziari edo suhiltzaileei, kasu bakoitzean dagokionaren arabera. Inplikatutako ezinbesteko zerbitzu guztien eskura jarriko du larrialdi-gertaeren kudeaketari buruzko informazioa, soil-soilik gertakari hori kudeatze aldera. Izaera pertsonaleko datuak emango dira, soilik, ezinbestekoa denean pertsonen osotasuna babesteko edo pertsonen hil edo biziko beharrizan bati erantzuteko.
Eskubideak: Datuetara sartzeko eta horiek zuzentzeko eta ezerezteko eskubidea, baita beste eskubide batzuk ere, informazio gehigarrian azaltzen den bezala.
- Interesdunaren datu pertsonaletarako sarbidea eskatzeko eskubidea,
- Datuak zuzentzeko edo ezerezteko eskatzeko eskubidea,
- Datuen tratamendua muga dadin eskatzeko eskubidea,
- Tratamenduaren aurka egiteko eskubidea,
- Datuok transferitzeko eskubidea;
Non?
Idatzi bat hona bidalita:
Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza
Posta-helbidea: Ornilla Doktorea kalea, 1, Bilbao 48004 (Bizkaia)
Horrez gain, Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkeztu ahal duzu, zure eskubideei arreta eskaini ez zaiola uste baduzu.
Tomas Zumarraga Dohatsuaren Kalea, 71, 3. solairua. 01008 Vitoria- Gasteiz
Tel: + (34) 945 016 230- Fax. + (34) 945 016 231
Helbide elektronikoa: avpd@avpd.eus
http://www.avpd.euskadi.eus/s04-5213/eu/
Informazio gehiago: Informazio gehiago eta zehatzagoa nahi baduzu, kontsultatu gure zerbitzua gure web-orrian: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/112-larrialdiak/
Azken aldaketako data: