Osasun Saila

Janari-alergiak eta -intolerantziak

Egun janari-alergiak eta -intolerantziak osasun publikoko arazo bat dira, eta kezkatzeko zio bat, bai elikagaien sektorearentzat, bai kontsumitzailearentzat.
Horren arrazoia, lehenik, pairatzen duten pertsonen bizi kalitateari eragiteko modua da eta, bigarrenik, azken urteetan prebalentziak izan duen igoera.

Zer da janari-alergia bat?

Janari-alergia bat sortzen da organismoan erantzun immune desegoki bat gertatzen denean, jaki bat ahoratzeak eraginda.

Erreakzio alergikoak arinak izatetik oso larriak izatera irits daitezke eta hainbat sintoma izan ditzakete:

  • Azalari lotutakoak: azkura, dermatitisa...
  • Arnas sistemari lotutakoak: errinitisa, asma...
  • Urdail-hesteetako arazoak: beherakoa, gorakoak...

Batzuetan erreakzio larria gerta daiteke, shock anafilaktikoa deritzona, azkar artatzen ez bada heriotza eragin dezakeena.

Hauek dira janari-alergiak eragiten dituzten jaki nagusiak: esnea, arrautza, arraina, krustazeoak eta moluskuak, lekaleak (dilistak, txitxirioak, ilarrak, kakahuetea, lupinuak), frutak eta barazkiak, zerealak, oskoldun fruitu lehorrak, sesamoa, ziapea...

Garrantzitsua da janari-alergiak janari-intolerantziekin ez nahastea.

Zer da janari-intolerantzia bat?

Jaki baten kontrako erreakzio bat da, immunitate-sistemak parte hartu gabe. Ez du ekartzen berehalako bizi arriskurik eta sintomak gehienetan ez dira azkar agertzen.

Sintomek antza daukate janari-alergiek eragindako urdail-hesteetako arazoekin: goragaleak, beherakoa, gorakoak, hesteetako mina... Digestio-sistemak jaki bat jasaten ez duenean digestio-nahasmendu bat gertatzen da. Maiz sintomak lausoak eta diagnostikatzen zailak dira.

Janari-intolerantzia nagusien artean hauek daude: laktosarekiko intolerantzia eta glutenarekiko intolerantzia. (azken horretan badago immunitate-sistemaren erantzuna).

Janari-alergiak edo intolerantziak eragiten dituzten substantziak elikagai-establezimenduetan kudeatzea

Alergenoen kudeaketaren helburua kontsumitzaileak alergiak/intolerantziak eragiten dituzten substantziei buruzko informazioa jasotzea da, fabrikatutako produktuan daudenean.

Elikagai-establezimendu guztiek egin behar dute euren jarduerara egokitutako alergenoen kudeaketa bat, autokontrol-sistema batean txertatuta.

Gestión de alérgenos en el sector alimentario

Nola etiketatu alergenoak eta intolerantziak eragiten dituzten substantziak?

1169/2011 Araudiaren II. Eranskinean agertzen diren eta ontziratutako jakietan dauden alergenoek eta intolerantziak eragiten dituzten substantziek kontsumitzaileari aurkezten zaion osagaien zerrendan egon behar dute, hala:

  • Argi bereiz daitezen eta tipografikoko gainerako osagaietatik nabarmendu daitezen.
  • Substantzia argi izenda dadin eta ez dezan errorerik edo nahasterik eragin.

Azken kontsumitzaileari eta kolektibitateei saltzeko ontziratu gabeko jakiek kontsumitzailearentzako argibideak eduki behar dituzte, 126/2015 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera (“126/2015 Errege Dekretua, azken kontsumitzaileari eta elkarteei saltzeko ontziratu gabe aurkezten diren elikagaien, eta erosleak eskatuta saltokietan ontziratutako elikagaien eta xehekako saltokien titularrek ontziratutako elikagaien elikadura-informazioari buruzko araua onesten duena”).

Alergias intolerancias

   

Araudia

1169/2011 Erregelamendua (EE), kontsumitzailearentzako informazioari buruzkoa
126/2015 Errege Dekretua, azken kontsumitzaileari eta elkarteei saltzeko ontziratu gabe aurkezten diren elikagaien, eta erosleak eskatuta saltokietan ontziratutako elikagaien eta xehekako saltokien titularrek ontziratutako elikagaien elikadura-informazioari buruzko arau orokorra onesten duena.

Azken aldaketako data: