Zer dira elikagaien kontrolak?
Kontrol ofizialak EAEn ekoizten edo merkaturatzen diren elikagaien eta elikagai-establezimenduen gainean egiten dira, establezimenduetako ikuskapen eta auditoretzen bidez: elikagaien egoera sanitarioa egiaztatzen da, eta hobekuntza-ekintzak ezartzen, modu horretan bermatu ahal izateko merkaturatzen diren elikagaiak seguruak eta osasungarriak izatea. Honako hauek sartzen dira, besteak beste, kontrol-ekintzen barruan: etiketak egiaztatzea, horien bidez ematen baitzaie informazioa kontsumitzaileei, eta alergiak eta intolerantziak eragiten dituzten substantziak kontrolatzea (zer konposizio duten, zer substantzia kimiko edo biologiko dituzten, toxinak, gehigarriak, e.a.), elikagaien bidez kontsumituz gero arriskutsuak izan baitaitezke osasunarentzat.
Hurrengo arloetan lan egiten dugu
- Ikuskapenak/auditoretzak
Elikagai-establezimendu guztien osasun-arriskua kudeatzea
- Elikagaien segurtasun mikrobiologikoa
Elikagaietan arrisku biologikoak minimizatzea. Kontrol-estrategiak
- Elikagaien segurtasun kimikoa
Elikagaietan arrisku kimikoak minimizatzea. Kontrol-estrategiak
- Elikadura berezia
Populazio-talde espezifikoei edo ohikoak ez direnei zuzendutako elikagaien kontsumoak duen arriskua minimizatzea. Kontrol-estrategiak
- Hiltegietako kontrolak
Hiltegietatik eskuratutako haragi freskoa kontsumitzeagatik izan daitekeen arriskua kudeatzea
- Elikagaiekiko alergiak eta intolerantziak
Alergiak edo intolerantziak eragin ditzaketen substantzien kudeaketari buruzko informazioa, eta elikagaien etiketetan substantzia horien berri ematea.
- Gomendioak eta aholkuak
Kontsumitzaileek eta elikagai-establezimenduek jakin beharreko informazio garrantzitsua