Hiltegien berariazko kontrolak
- Sarrera
- Neurrirako zaintza bat
- Jarduerak
- Dokumentuak eta argitalpenak
- Araudia
- Erlazionatutako webguneak
Zer dira hiltegiak?
Hiltegiak establezimenduak/industriak dira. Haietan giza kontsumorako haragia daukaten animaliak (behiak, ardiak, txerriak, zaldiak, hegaztiak eta untxiak, besteak beste) jateko hil eta prestatzen dira. Produktu horiek animalia-jatorria dute, eta arriskuak ekar diezazkiokete giza osasunari, batez ere mikrobiologikoak eta kimikoak.
Neurrirako zaintza bat
Hiltegietako kontrolerako, neurri teknikoak eta osasunekoak ezarri ditugu industrientzat, baita lan egiteko jardunbide egokikoak ere, hiltegietako produkzio-fluxuan, haragi freskoa jateak ekar ditzakeen arriskuen aurrean establezimendu horiek behar diren bermeak ematen dituztela ziurtatzeko.
Helburua establezimendu horiek estatuko nahiz Europako araudia, elikagaien segurtasunaren arloan aplikatzen zaiena, betetzen dutela bermatzea da, kontsumitzaileak haietan lortutako haragi freskoaren kontsumotik etor daitezkeen arriskuen aurrean babestearen arloan behar diren bermeak emateko.
Hiltegietako albaitaritza-zerbitzu ofizialek ikuskaritza- eta auditoretza-eginkizunak betetzen dituzte, establezimenduaren beraren arriskuan oinarritutako maiztasunetan oinarrituta. Bestalde, hiltegietan albaitari ofiziala etengabe egonda, kontrol iraunkorra behar da. Horren barruan sartzen da hiltegira hiltzeko iristen diren eta kontsumitzeko baimena duten animalien ante eta post-mortem ikuskapena, baita enpresak jaki seguruak lortzeko egiten dituen jarduera guztien gainbegiratzea ere.
Kontrolak albaitariek osatutako ikuskaritza-zerbitzuek egiten dituzte, eta eremu hauetan egiten dira:
- Elikakateari buruzko informazioa
- Animalien ongizatea
- Animalien eta haragien ikuskapena
- Ante mortem ikuskapena
- Post mortem ikuskapena
- Laborategi-azterketa osagarriak kontrol ofizialean
- Osasun-markaketa
- Hiltzeko higienea
- Autokontrol-sistemen ezarpenaren gainbegiratzea
- Konfiskazioen/azpiproduktuen/AME-en ezabapenaren kontrolak
- Industriaren dokumentuen erregistroaren kontrola
- Ikuskapenaren emaitzak jakinaraztea
- Jakietako hondarrak zaintzeko programa
- Elikagaien zoonosiaren zaintza eta mikrobioen aurkako erresistentzien ikerketa
Nola kontrolatzen ditugu?
Ikuskaritzako albaitariek egin behar duten jarduera/kontrol bakoitza EAEn egindako lan-prozeduretan oinarrituta egiten da. Prozedura horiek tresnak ematen dituzte hauek deskribatzeko: kontrolen betearazpena kalitate-irizpideen arabera, jarduteko homogeneotasuna, arriskuaren araberako kontrolaren maiztasunak, emaitzak operadore ekonomikoen nahiz beste erakunde ofizialen artean komunikatzea, jarduera-erregistroa, eta abar. Halaber, kalitatearen kontzeptuak eta albaitaritzako ikuskapenaren beraren bermea ezartzen dituzte, eta horrek, instalazioen hobekuntzarekin batera, merkatuan jartzen diren haragien kalitatean eragiten du.
Dokumentuak eta argitalpenak
- Entzefalopatia transmitigarrien zaintza eta kontrolari buruzko txostena (2001-2009), Gasteleraz, (PDF, 178 KB)
- Teniasi zistizerkosiaren zaintza aktiboa Gipuzkoan (2005-2013) (PDF, 982 KB)
- Teniasi zistizerkosia: transmititzeko eta prebenitzeko mekanismoak EAEn (PDF, 208 KB)
- Animalien ongizatea: Animaliak hil bitartean babesteko baldintzak (behi-azienda) , Gasteleraz, (PDF, 256 KB)
- EAEn hiltegitik kanpo premiaz hildako etxeko ungulatuetatik datorren haragiarekin jarduteko jarraibideak eta merkaturatzeko eremua ezartzen dituen jarraibidea (PDF, 4 MB)
- Animalien ongizateari buruzko prestakuntzaren jarraibidea (PDF, 106 KB)
Araudia
- 2019/624 ERREGELAMENDU DELEGATUA (EB), Europako Batzordearena, 2019ko otsailaren 8koa, haragia ekoizteko eta molusku kuskubiko bizidunen ekoizpen-eremu eta berrinstalatzeen gaineko kontrol ofizialak egiteko arau espezifikoei buruzkoa, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2017/625 Erregelamenduaren arabera.
- Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2017ko martxoaren 15ekoa, elikagaien eta pentsuen legedia eta animalien osasunari eta ongizateari, land2019/627 (EB) ERREGELAMENDU BETEARAZLEA, BATZORDEARENA, 2019ko martxoaren 15ekoa, gizakiak kontsumitzeko diren animalia jatorriko produktuen kontrol ofizialak egiteko xedapen praktiko uniformeak ezartzen dituena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017/625 (EB) Erregelamenduaren arabera, eta Batzordearen 2074/2005 (EE) Erregelamendua aldatzen duena kontrol ofizialei buruzkoetan.
- 2017/625 Araudia (EB), Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2017ko martxoaren 15ekoa, elikagaien eta pentsuen legedia eta animalien osasunari eta ongizateari, landareen osasunari eta produktu fitosanitarioei buruzko arauak aplikatzen direla bermatzeko egiten diren kontrolei eta jarduera ofizialei buruzkoa
- 219/2014 Erregelamendua (EB), Batzordearena, 2014ko martxoaren 7koa, 854/2004 Erregelamenduaren (EB) I. Eranskina etxeko suidoen post mortem ikuskapenerako berariazko baldintzei dagokienez aldatzen duena
- 361/2009 Errege Dekretua, martxoaren 20koa, haragitarako abereek elikakateari buruz izan behar duten informazioa arautzen duena
- - 1099/2009 Erregelamendua, 2009ko irailaren 24koa, animaliak hiltzeko unean haiek babesteari buruzkoa
- 32/2007 LEGEA, azaroaren 7koa, animaliak zaintzekoa, ustiatu, garraiatu, saiakuntzak egin eta hiltzeko orduan.
- Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 999/2001 Erregelamendua (EE), 2001eko maiatzaren 22koa, entzefalopatia espongiforme kutsakor jakin batzuk prebenitzeko, kontrolatzeko eta desagerrarazteko xedapenak ezarri dituena
- Batzordearen 2015/1375 Betearazteko Araudia (EB), 2015eko abuztuaren 10ekoa, haragiko trikinaren presentzia kontrol ofizialetarako berariazko arauak ezartzen dituena
- 1069/2009 Erregelamendua (EE), Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2009ko urriaren 21ekoa, gizakiak jatekoak ez diren animalia-jatorriko azpiproduktuei eta produktu deribatuei aplikatzeko osasun-arauak ezartzen dituena eta 1774/2002 Erregelamendua (EE) (Animalia-jatorriko azpiproduktuei buruzko Erregelamendua) indargabetzen duena
Azken aldaketako data: