EUSKADIKO
Garraio Behatokia

OTEUS

Mugikortasun Jasangarriaren Saila

Eraikuntzaren eta Etxebizitzen Estatistikaren definizioak - EEEE

KONTZEPTUAK ETA DEFINIZIOAK

Itzuli

Bizitegi-eraikina, titulartasun publikokoa, etxebizitza babestuaren arloan aurreikusitako laguntzekin lagundua eta erabiltzaileek aldi baterako okupatua, zuzenbidean onartutako edozein formularen bidez (errentamendua, logela-eskubidea, gozamen-eskubidea...) eta, zuzkidurakoa izaki, ezin izango da saldu inolaz ere.

Udal-etxebizitza baten alokairua honako hau da: elkarrekiko hitzarmen bat; horren bidez, udala edo udal-sozietate berezi bat behartuta dago norbaiti etxebizitza bat uztera erabiltzeko eta gozatzeko denbora jakin baterako, betiere kontraprestazio edo prezioren baten truke.

Birgaitzeko obretan soilik egiten da. Eraispenerako eta birgaitzerako lizentzia batera doa.

Eraikinak desagerrarazten ditu, eta lizentzian ez da eskatzen eraikin berria eraikitzerik.

Badagoen eraikin bat erabat eraistea edo desagerraraztea da, beste bat eraiki aurretik. Eraispena eta horren osteko eraikuntza lizentzia beraren babespean daude.

Lursailaren gaineko eraikuntza iraunkor finkoa, estalkiduna eta kanpoko hormen edo mehelinen bidez mugatua.

Erabilera nagusia jendea bizitzea ez duten beste guztiak, eliminazioz.

Eraikuntza baten azaleraren (sotoak eta behealdeak kanpo utzita) % 50 baino gehiago familia-etxebizitzetara edo bizitoki kolektiboetara bideratuta dagoenean.

Eraikuntza, instalazio edo obra bat egin ahal izateko udalek ematen duten administrazio-baimena. Horretarako, eraikuntzako proiektu osoa aurkeztu beharko da, teknikari eskudun batek izenpetua eta dagokion elkargo profesionalak bisatua.

Obra Handiko Lizentzia (OHL)

Obra handiko lizentzia bat zera da: bizitegi diren eta ez diren edozein erako oin berriko eraikina egiteko, eraikinak eraisteko edo birgaitzeko tokiko administrazio eskudunak obra handiak egiteko ematen duen baimena. Lizentzia eskaera hirigintza-arautegiak ezartzen duenarekin bat datorren egiaztatzea da helburua.

Xede horretarako zera hartzen da obra handitzat:

a. Oin berriko obra: Eraikin berri bat eraikitzeko obra handia da, aurretik beste eraikin baten erabateko eraispena egon den ala ez kontuan hartu gabe. Eraikinak bizitegi-erabilera edo bizitegi-erabilerarik eza eduki dezake.

b. Birgaitze obra: Aurrekoa ez bezala, ez da eraikin berririk eraikitzeko obra handia, dagoeneko eraikita daudenen gainean aritzeko baizik, eraispen partzialak egon diren kontuan hartu gabe. Era berean, eraikinak bizitegi-erabilera edo bizitegi-erabilerarik eza eduki dezake.

Birgaitze obra bat obra handitzat hartzeko beharrezkoa da arkitekto edo antzeko baten oniritzia duen proiektu tekniko bat egitea. Proiektu tekniko horrek lizentzia lortzeko entregatu behar den dokumentuetan bete beharreko baldintza izan behar du, eta baldintza hori betetzen ez dutenak obra txikiko lizentziatzat hartuko dira.

Bi motakoak izan daitezke:

  • Handitzeko obrak: Eraikitako azalera handitzen denean, egiturazko elementu berriak gehituz. Gehitze hori era bertikalean egin daiteke lursailean hartutako azalera gehitu gabe (adibidez solairu berri bat gehituz), edo horizontalki, eta kasu honetan badago lursailari gehitzeko azalera.

  • Birgaitze edo berritze obrak: Eraikitako azalera aldatzen ez denean, baina eraikinaren egiturazko elementuren bat eragiten duten aldaketak egiten direnean, edo aurretik ez zegoen zuzkiduraren bat ezartzen denean.

Atal honek barne hartzen dituen obra handiak eremu askotarikoak izan daitezke; ohikoenak ondoren zehazten dira:

    • Eraikinen aurreko handitze lanak, bere eraikitzea edo azaleraren okupazio handiagoa dakartenak.
    • Igogailuak edo antzekoak jartzea.
    • Fatxada edo teilatuaren erabateko birgaitzea.
    • Merkataritza-lokaletik etxebizitzara erabilera-aldaketa.
    • Etxebizitza edo lokal baten edo batzuen barne-egokitzapen lanak, eraikinaren egiturazko aldaketak behar dituztenak.
    • Etxebizitza bat edo batzuk banatzeko edo bat-egiteko lanak.
    • Birgaitze obrak, bere konplexutasunagatik, izaera teknikoagatik edo garrantzi ekonomikoagatik sail eskudunak obra handikotzat arrazoiz hartzen dituenak.

c. Eraispen obrak: Eraikinaren eraispen partziala edo osoa.

Obra handia da, eta eraikin berri bat eraikitzea dakar, aldez aurretik beste eraikin bat erabat eraitsita edo eraitsi gabe.

Obra handia da, baina aurrekoak ez bezala, ez dakar eraikin berria eraikitzea, baizik eta eraikitako eraikinen gainean jarduten da, aldez aurretik zatizko eraispenak eginda edo egin gabe.

Bi motakoa izan daiteke:

  • Handitzeko obra:
    Eraikitako azalera handitzen denean, egiturazko elementu berriak erantsita. Handitze hori bertikalean egin daiteke, lurzoruaren gainean okupatutako azalera areagotu gabe (adibidez, beste solairu bat erantsita), edo horizontalean, eta kasu horretan, lurzoruan azalera gehiago eransten da.
  • Erreforma- eta/edo zaharberritze-obra:
    Eraikinaren azalera eraikia aldatu gabe, eraikinaren egiturazko elementuren bat aldatzen denean edo lehendik ez zegoen hornidura berriren bat ezartzen denean.

Etxebizitza babestua, hiri-biziberritzeko jardunetan maiz agertu ohi den arazoa konpontzera bideratua, arazo horrek etxebizitza jakin batzuk eraistea edo uztea baitakar berekin, aldi baterako edo behin betiko. Eraitsi edo utzi beharreko etxebizitza horiek agian oso zaharrak izan daitezke, baina bizilagunentzat oraindik baliagarriak ziren.

Honako hau da etxebizitza: hainbat gela eta erantsitako elementu dituen esparrua; eraikin oso bat izan daiteke (familia bakarreko etxea), edo eraikinaren zati bat, eta kasu horretan, gainerakotik bereizita eta independente egongo da egituraz. Jendea bizitzeko da; oro har, familiak, kide batekoak edo gehiagokoak, eta bide publikotik edo esparru komun pribatuetatik sarbide zuzena izaten du.

Erregimen Orokorreko Babes Ofizialeko Etxebizitza (BOE):

Babes Ofizialeko Etxebizitza, baldintza jakin batzuk betetzen dituena azalerari, diseinu-arauei eta kalitateari dagokionez. Administrazioak ezarritako gehieneko salmenta- eta errenta-prezioak ez ditu gainditu behar, eta pertsona fisikoen ohiko bizileku iraunkor izan behar du.

Erregimen Bereziko Babes Ofizialeko Etxebizitza edo Etxebizitza Soziala(ES) :

Babes Publikoko Etxebizitza, diru-sarrera txikiagoak dituzten gizarte-sektoreetara bideratua; gehieneko salmenta eta errenta-prezioak txikiagoak dira babes ofizialeko gainerako etxebizitzetan aplikatu beharreko erregimen orokorrean ezarritakoak baino.

Babes Ofizialeko Etxebizitza [Erregimen Tasatukoa], autonomia-erkidegoko araudiaren araberakoa (BOET):

Babes Publikoko Etxebizitza mota horrek erreferentziako bi parametro garrantzitsu ditu: salmenta-prezioa eta eskatzaileen diru-sarrerak; salmenta-prezioari dagokionez, ezin izango du gainditu erregimen orokorreko BOEen prezioa 1.7 aldiz; eskatzaileen diru-sarrerak, berriz, ez dira izango erregimen orokorreko BOEen onuradunen gehieneko sarrerak baino 1.3 aldiz handiagoak.

Babes publikoko inolako erregimenen eraginpean ez dagoen etxebizitza.

Erregimen Orokorreko Udal Etxebizitza Tasatuak (EOUET):

Babes Publikoko etxebizitzak, udalek zuzenean sustatzen dituztenak; salmenta-prezioa eta onuradunen gehieneko diru-sarrerak ez ezik, onuradunek bete beharreko baldintzak eta jarraitu beharreko esleipen prozesua ere erabaki dezakete udalek.

Erregimen Bereziko Udal Etxebizitza Tasatuak (EBUET):

Babes Publikoko Etxebizitza mota horrek erregimen tasatu autonomikoko BOEen ildo berari jarraitu behar dio, hau da, erreferentziako bi parametro garrantzitsu ditu: salmenta-prezioa eta eskatzaileen diru-sarrerak; salmenta-prezioari dagokionez, ezin izango du gainditu erregimen orokorreko BOEen prezioa 1.7 aldiz; eskatzaileen diru-sarrerak, berriz, ez dira izango erregimen orokorreko BOEen onuradunen gehieneko sarrerak baino 1.3 aldiz handiagoak.

Azken aldaketako data: