Elikagaien segurtasun mikrobiologikoa
Zergatik egiten dugu lan segurtasun mikrobiologikoaren arloan?
Elikadura bidezko gaitza gehienen jatorrian arrisku mikrobiologikoak daude; gaitz horiek gehienetan infekzio gastrointestinalak eragiten dituzte, larritasun ezberdinekoak, baina batzuetan patologia larriagoak ere eragin ditzakete.
Elikagaien segurtasunerako politikek eta estrategiek arrisku horiek gutxitu nahi dituzte, osasun publikoaren ahalik eta babes-maila handiena bermatzeko. Horretarako, elikagai-kateko zaintza- eta kontrol-sistemak indartu beharra azpimarratzen dute.
Elikagaiak seguruak diren egiaztatzen dugu
Segurtasun Mikrobiologikorako Programaren helburua da murriztea kontsumitzailearen osasunerako arriskuak, EAEn egindako edo merkaturatutako elikagaien kutsadura mikrobiologikotik eratortzen direnak.
EAEn egin eta merkaturatutako elikagaien gainean kontrol ofizialak egiten dira, egiaztatzeko ea betetzen diren estatuko eta Europako arauak, elikagaiei aplika dakizkiekeen irizpide mikrobiologikoei dagozkienak. Kontrol ofizialei loturiko lanak honako ekintza hauen bidez egiten dira: elikagaien egiaztapenak, auditoretzak, ikuskapenak, laginak eta azterketak.
Elikagaien segurtasun mikrobiologikoari buruzko programan, helburu hauek lortzeko ekintzak sartzen dira nagusiki:
- EAEn egindako elikagaien kontrol ofiziala egiaztatzea.
- EAEn komertzializatutako elikagaien kontrol mikrobiologikoa
- Mikrobioen kontrako erresistentziak zaintzea.
- Egoeraren azterketa puntualak egitea.
Zer jarduera egiten ditugu?
Kontuan hartuta zer helburu ditugun, programako jarduera hauek definitzen dira:
- Ebaluatzea zein den manipulatutako elikagaien kalitate mikrobiologikoa, EAEn egin eta merkaturatutakoena.
- Normalizatzea zaintza analitikoari eta mikrobiologikoari loturiko jarduerak, kontrol ofizialean egiten direnak.
- Eguneratuta edukitzea elikagaietako mikroorganismo patogenoen prebalentziari buruzko informazioa.
- Egiaztatzea ea betetzen diren irizpide mikrobiologikoak, EAEko establezimenduek egindako eta merkaturatutako elikagaiei buruzko erregelamentuetan ezarritakoak.
- • Betetzen ez diren kasuetan, ekintza zuzentzaile efikazak egitea.
Urtero berrikusten eta definitzen dira ikerketa analitikoa egingo zaien elikadura-sektoreak, -jarduerak eta -produktuak.
Dokumentuak eta argitalpenak
-
Araudia
- 2073/2005/EE Erregelamendua, elikagaiei aplikatu ahal zaizkien irizpide mikrobiologikoei buruzkoa.
- 135/2010 ED, elikagaien irizpide mikrobiologikoei buruzko xedapenak indargabetzen dituena.
- 852/2004 Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, elikagaien higieneari buruzkoa
- 853/2004 Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, animalia-jatorriko elikagaien higieneari buruzko arauak ezartzen dituena
Azken aldaketako data: