Osasun Saila

Elikagaien segurtasun kimikoa

Zergatik egiten dugu lan segurtasun kimikoaren arloan?

Elikagaiek substantzia kimikoak eduki ditzakete, ekoizpena hobetzeko nahita gehituak, edo elikagaian ezinbestean aurkitzen direnak ingurumenak edo prozesatzean eragindako kutsaduragatik edo beste materialekiko kontaktuengatik.
Honako hauek aurki ditzakegu: lehen ekoizpeneko hondakinak (fitosanitarioak, ongarriak, albaitaritza-hondakinak, eta abar); helburu teknologikoak dituzten substantziak (gehigarriak, laguntzailekide teknologikoak, aromak eta abar); ukituan dauden materialetatik elikagaira migratzen diren konposatuak; lehengaietan dauden ingurumen-kutsatzaileak, azken produktuan ere agertzen direnak; eta elikagaiak prozesatzean sortutako kutsatzaileak.

Seguridad química

Egiaztatzen dugu ea elikagaiak seguruak diren ala ez

Programa honen helburua da pertsonen osasunerako arriskuak gutxitzea eta kalteak eragoztea, oinarri hartuta, batetik, eskura ditugun erreferentzia-mailak, eta, bestetik, elikagaietako substantzia kimikoei buruz estatuan eta Europan aplikatzen den araudia.

Elikagaien segurtasun kimikoari buruzko programan, helburu hauek lortzeko ekintzak sartzen dira nagusiki:

  • Ebaluatzea arrisku nutrizional eta ez-nutrizionalak, dietan osasunarentzat potentzialki kaltegarriak diren konposatuak egotearen ondoriozkoak.
  • Kontrol ofiziala egitea elikadura horietako konposatuen edukiaren gainean, ziurtatzeko ez direla gainditzen Europar Batasunean legez ezarritako muga maximoa edo erreferentziako beste muga edo balio toxikologikorik.

Seguridad química salud alimentaria

Zer jarduera egiten ditugu?

  • Dieta osoaren azterketa egiten dugu: horren bidez, kalkulatzen da intereseko zer substantzia hartzen diren dieta osoaren bidez, eta gero konprobatzen da ea segurtasun-balioen barruan dauden.
  • Hondakinen Ikerketarako Plan Nazionala (HIPN): Kontrolatzen dugu zer eduki dituzten animalia-jatorriko elikagaietan dauden albaitari-sendagaien hondakinek, laginak hartuz eta aztertuz.
  • Kontrol selektiboak egiten ditugu: Elikagaiak egiteko eta merkaturatzeko fasean, laginak hartu eta aztertzen ditugu.

Araudia

1333/2008/EE Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2008ko abenduaren 16koa, elikagai-gehigarriei buruzkoa.
1334/2008/EE Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2008ko abenduaren 16koa, elikagaietan erabilitako aroma eta propietate aromatizatzailedun osagarri batzuei buruzkoa, zeinaren bidez aldatzen baitira 1601/91/EEE Erregelamendua, Kontseiluarena, 2232/96/EE eta 110/2008/EE Erregelamenduak eta 2000/13/EE zuzentaraua.
37/2010/EE Erregelamendua, Batzordearena, 2009ko abenduaren 22koa, farmakologiaren aldetik aktiboak diren substantziei eta substantzia horien sailkapenari buruzkoa animalia-jatorriko elikagaietan gehieneko hondakin-mugei dagokienez. Kontsultatu azken aldaketak.
396/2005 Erregelamendua,Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2005eko otsailaren 23koa, animalia- eta landare-jatorriko elikagaietako eta pentsuetako pestizida-hondakinen muga maximoei buruzkoa, zeinaren bidez aldatzen baita 91/414/EEE zuzentaraua, Kontseiluarena.
1881/2006 Erregelamendua, Batzordearena, abenduaren 19koa, zeinaren bidez finkatzen baita elikagaietan dauden zenbait kutsatzaileren muga maximoa (2007ko martxoaren 1etik aurrera aplikatzekoa)
10/2011/EE Erregelamendua, Kontseiluarena, 2011ko urtarrilaren 14koa, elikagaiekin kontaktuan egoteko diren material eta objektuei buruzkoa.
1749/1998 Errege Dekretua, uztailaren 31koa, animalia bizietan eta animalia horien produktuetan zenbait substantziei eta substantzia horien hondakinei aplikatu beharreko kontrolak ezartzen dituena.

Azken aldaketako data: