Elikagaien industriak
- Sarrera
- Errolda
- Industria-motak
- Autokontrola
- Elikagaiei buruzko informazioa
- Araudia
- Dokumentuak eta argitalpenak
- Erlazionatutako webguneak
Zer dira elikagaien industriak?
Elikagaien industriak jardueratzat honako hau duten establezimenduak dira: giza kontsumorako elikagaiak, elikagaiekin ukipenean egongo diren materialak edo objektuak edo elikagaiak prestatzeko erabiltzen diren laguntzaile teknologikoak ekoiztea, eraldatzea, prestatzea edo ontziratzea, biltegiratzea edo banatzea edo garraiatzea edo inportatzea.
Ekoizpen-bolumen handia eta mugatu gabe duten merkaturatzeko eremu geografikoa: txikizkako establezimenduekiko eta establezimendu ez-industrialekiko duten aldea.
Zer egin behar da elikagaien establezimenduak erregistroetan inskribatzeko?
Egoitza soziala EAEn duten elikagai-industria eta –establezimendu guztiak eta elikagaien jarduera guztiak (lokalik gabeak) Euskal Autonomia Erkidegoko Elikagai Enpresa eta Establezimenduen Erregistroan (REACAV) inskribatuta egon behar dute.
Inskribatzeko, honako izapide hauek egin behar dituzte interesdunek
- Funtzionamendurako osasun-baimena eskatu behar dute; establezimenduaren jarduera baimentzen duen ebazpena eman baino lehen, ikuskapen bat egingo da, in-situ, ea osasun-irizpideak betetzen diren egiaztatzeko. Animalia-jatorriko produktuak –eraldatuak zein eraldatu gabeak– merkaturatzen dituzten industria instalaziodunek bete beharko dute betekizun hori.
- Soilik jarduera hasteko Aurretiko Komunikazioari lotuta daudenak: Animalia-jatorrikoak ez diren produktuak merkaturatzen dituzten industria guztiak eta instalaziorik ez duten guztiak. Jarduera bat hasteko Aurretiko Komunikazioak berekin dakar inskribatzea Euskal Autonomia Erkidegoko Elikagai Enpresa eta Establezimenduen Erregistroan (REACAV) eta, aldi berean, Elikagai Enpresen eta Elikagaien Osasun Erregistro Nagusian (RGSEAA), hala behar duten jardueren, industrien edo elikagaien establezimenduen kasuan.
Gainera, horietako batzuk inskribatuta egon behar dute, bat etorriz otsailaren 18ko 191/2011 EDarekin, estatuko Elikagai Enpresen eta Elikagaien Osasun Erregistro Nagusian (RGSEAA), zeina Kontsumoaren, Elikadura arloko Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak (AECOSAN)kudeatzen baitu.
Estatuko Erregistroan inskribatutako establezimenduak ikusi nahi badituzu
Industria-motak
Industriak sailkatzen dira merkaturatzen duten produktu-motaren edo garatzen duten jardueraren arabera:
- Haragiak eta eratorriak
- Arrain, krustazeo, molusku eta eratorriak
- Arrautza eta eratorriak
- Esneak eta eratorriak.
- Zerealak, irinak eta eratorriak
- Barazkiak eta eratorriak
- Azukreak, eratorriak, eztia eta eztia ekoiztearekin lotutako produktuak
- Gozagarriak eta espeziak
- Elikagai estimulatzaileak, infusioetarako landare-espezieak eta horien eratorriak
- Jaki prestatuak, elikadura berezia eta elikadura-osagarriak
- Izozkiak
- Edari alkoholgabeak
- Edari alkoholdunak
- Biltegizainak, banatzaileak, garraiolari ontziratzaileak eta inportatzaileak
Alde batera utzita zer elikagai-talde merkaturatzen dituzten, industrietan prozesu ezberdinak egin daitezke:
- Fabrikazioa: azken produktua lortzeko eraldatze-prozesu bat egiten da.
- Ontziratzea/enbalatzea:
- Ontziratzea: Elikagai bat ontzi edo edukiontzi batean sartzea, produktuak ontziarekin kontaktu zuzena duela.
- Berrontziratzea: Ontziratuta eskuratutako elikagai bat berriro ontziratzea, elikadura-katean beste itxura batekin merkaturatzeko.
- Enbalatzea: Ontziratutako elikagai bat edo gehiago bigarren ontzi batean sartzea.
- Biltegiratzea: Jakiak edo elikagaiak lokal batean daude, beste elikagai-establezimendu batzuetara edo azken kontsumitzaileari banatzeko zain.
- Banaketa: Jakiak edo elikagaiak merkaturatzen dira, horretarako lokalik izan gabe.
- Inportazioa: jakiak edo elikagaiak merkaturatzen dira herrialde “ez-komunitario”etatik.
EAEn, biltegizainen industriek dute establezimendu-errolda handiena; establezimendu horietan, elikagai-mota guztiak tratatzen dituzte, oso jarduera ezberdinak eginez.
Autokontrola
Kontsumitzaileari eman beharreko informazioari buruzko 1169/2011 Erregelamenduak (EE) ezartzen du zer betekizun bete behar dituzten elikagai-industriek eurek fabrikatzen dituzten elikagaien etiketatzeari, aurkezpenari eta publizitateari buruz. Erregelamendu hori aplikatzen zaie hala azken kontsumitzaileengana zuzendutako elikagai guztiei nola elikagai-enpresei elikadura-katearen fase guztietan.
Elikagaien informazioa dela eta, Sailak araudi orokorraren bildumen aldizkako argitalpenak egiten ditu, honako hauei buruz: nahitaezko etiketatzea, etiketatze ekologikoa, etiketatze bereziak eta beste elikagai batzuen berariazkotasunak. “Elikagaien etiketatzeari, informazioari eta markatzeari buruzko arauak” (Gasteleraz)
Zer informazio heldu behar zaio kontsumitzaileari elikagaiei buruz?
Kontsumitzaileari eman beharreko informazioari buruzko 1169/2011 Erregelamenduak (EE) , ezartzen du zer betekizun bete behar dituzten elikagai-industriek eurek fabrikatzen dituzten elikagaien etiketatzeari, aurkezpenari eta publizitateari buruz. Erregelamendu hori aplikatzen zaie hala azken kontsumitzaileengana zuzendutako elikagai guztiei nola elikagai-enpresei elikadura-katearen fase guztietan.
Elikagaien informazioa dela eta, Sailak araudi orokorraren bildumen aldizkako argitalpenak egiten ditu, honako hauei buruz: nahitaezko etiketatzea, etiketatze ekologikoa, etiketatze bereziak eta beste elikagai batzuen berariazkotasunak.
Araudia
- AGINDUA, 2003ko martxoaren 20koa, Osasun sailburuarena, janarien elaborazioko establezimenduen baldintza sanitarioak eta sailkapena ezartzen dituena, janariak kolektibitateei banatzeko edota txikizkako establezimenduetan eta ostalaritzan (sukalde zentraletan eta plater prestatuetako industrietan) saltzeko.
- Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 882/2004/EE Erregelamendua, pentsuen eta elikagaien arloko legeria eta animalien osasun eta ongizateari buruzko araudia betetzen direlako egiaztapena bermatzeko egindako kontrol ofizialei buruzkoa.
- Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 882/2004/EE Erregelamendua, pentsuen eta elikagaien arloko legeria eta animalien osasun eta ongizateari buruzko araudia betetzen direlako egiaztapena bermatzeko egindako kontrol ofizialei buruzkoa.
- 1169/2011 (EE) Erregelamendua, kontsumitzailearentzako informazioari buruzkoa.
- Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 178/2002/EE Erregelamendua, elikagaiei buruzko legeriaren betekizun orokorrak eta printzipioak ezartzen dituena, eta Elikagaien Segurtasunerako Europako Agintaritza sortzen duena eta elikagaien segurtasunari buruzko prozedurak ezartzen dituena.
- 852/0204 Erregelamendua, apirilaren 29koa, elikagaien higieneari buruzkoa.
- 853/2004 Erregelamendua (EE), apirilaren 29koa, animalia-jatorriko elikagaien higieneari buruzko berariazko arauak ezartzen dituena.
- Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017/625 (EE) Erregelamendua, 2017ko martxoaren 15ekoa, kontrolei eta beste jarduera ofizial batzuei buruzkoa.
- 191/2011 Errege Dekretua, otsailaren 18koa, Elikadura Enpresen eta Elikagaien Osasun Erregistro Orokorrari buruzkoa.
- 682/2014 Errege Dekretua,, abuztuaren 1ekoa, honakoa aldatzen duena: 191/2011 Errege Dekretua, otsailaren 18koa, elikagai-enpresen nahiz elikagaien osasun-erregistro orokorrari buruzkoa.
Dokumentuak eta argitalpenak
- HACCP sistema diseinatzeko eta ezartzeko eskuliburu praktikoa , Gasteleraz (PDF, 433 KB)
- EAEko AKKPA/HACCP sisteman oinarritutako elikagai-enpresetako autokontrol-sistemen erreferentzia estandarra, Gasteraz (PDF, 1 MB)
- Elikagaien etiketatzeari, informazioari eta markatzeari buruzko arauak (2019), Gasteleraz, (PDF, 1 MB)
Azken aldaketako data: