Elikagaien establezimendu edo jarduera berriak inskribatzea
Laburpena
- Elikagaien enpresa edo establezimenduen arduradunek Agintaritza eskudunari jakinarazi behar diote haien kontrolpean dauden establezimenduek elikagaiak ekoitzi, transformatu, garraiatu, banatu eta/edo inportatzearekin erlazionatutako jardueraren bat egiten dutela.
- Hala, Euskadiko lurralde-eremuan dauden elikagaien industria eta establezimendu guztiek eta egoitza soziala EAEn duten elikagaien jarduera guztiek (lokalik gabeak) Euskal Autonomia Erkidegoko Elikagaien Establezimenduen Erregistroan (REACAV) inskribatuta egon behar dute. Gainera horietako zenbaitek, duten jardueraren arabera, eremu nazionaleko Elikagai eta Janarien Enpresen Erregistro Sanitario Nagusian (RGSEAA) inskribatuta egon behar dute. Inskripzio-tramite hori jarduera hasi aurretik egin behar da
- Gainera, REACAV / RGSEAAn establezimenduari buruz agertzen den informazio guztia eguneratuta mantentzeko helburuarekin, elikagaien enpresa edo establezimenduen arduradunek hau jakinarazi behar dute:
- Inskripzioko «identifikazio-datuetan» egiten den edozein aldaketa.
- Inskribatu zen jarduerarekiko edozein jarduera-aldaketa.
- Establezimenduaren jardueraren behin betiko baja
- Elikagaien industria, establezimendu edo jarduera baten REACAV / RGSEAAko inskripzio-zenbakia inskripzio horren «identifikazio administratiboa» besterik ez da. RGSEAAn edo soilik REACAVen inskribatuta egoteak ez du alderik ekartzen egingo den kontrol ofizialeko bermeei dagokienez, ezta aplikatu behar den elikagaien legeria betetzeari dagokionez ere.
Tramiterako sarbidea
Elikagaien establezimendu eta jardueren inskripzioarekin erlazionatutako tramite telematikoak honela egin ahal izango dira:
- Titularrak zuzenean: horrelakotzat joko da elikagaien jarduera hori ardurapean duen «pertsona fisikoa».
- Ordezkari baten bidez: horrelakotzat joko da titularrak (pertsona fisikoa edo juridikoa) Administrazioaren aurrean bere izenean jarduteko, era elektronikoan, ahalmena ematen dion hirugarren pertsona. Ordezkaria izateko, ordezkariak aurrez inskribatuta egon beharko du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren ordezkarien erregistro elektronikoan.
Adierazitako prozeduren espedienteetan ekintza telematikoak egin ahal izateko, ziurtagiri digitalaren bidez balioztatu behar dira
Txikizkako merkataritza-establezimenduei buruzko araudia indarrean sartzeak (1021/2022 ED) bi aldaketa garrantzitsu biltzen ditu, eta horiek kontuan hartu behar dira REACAVen establezimenduak erregistratzeko izapideak egitean.
Titulartasun desberdineko establezimenduen artean norberaren ekoizpeneko elikagaiak eta animalia-jatorriko produktuen hornitzea marjinala, lokalizatua eta mugatua izango da,
Batez ere etxebizitza pribatu gisa erabiltzen diren lokaletatik elikagaiak hornitzea.
Jarduera horiek hautatzeak berariazko erantzukizunpeko adierazpena egitera behartzen du
Tramite horretara sartu aurretik, egin nahi den tramite mota zehaztu behar da:
Egiten duen jardueraren eta erabiltzen dituen elikagaien produktuen arabera, elikagaien establezimendu edo jarduera berriak inskribatzeko tramite mota bi eratakoa izan daiteke:
Elikagaien jarduera, industria edo establezimenduen arduradunek jakinarazi egin beharko dute establezimenduaren aurretiazko inskripzioaren «identifikazio-datuetan» izan daitekeen edozein aldaketa. Zehatzago esanda, jakinarazi egin beharko du kasu hauei dagokien inskripzio-datuetako edozein aldaketa:
- Izena edo sozietatearen izena
- NAN, AIZ edo IFZ, IFK
- Sozietatearen helbidea
- Establezimenduaren egoitza
Era berean, garatzen d(it)uen elikagaien jarduer(et)an egindako edozein aldaketa jakinarazi behar dute:
- Jarduera-zabaltzeak, aurretiazko inskripzioan agertzen ez diren elikagaien jarduera berrietan aritzeagatik.
- Jardueraren behin-behineko etenak, aurretiaz inskribatuta zegoen elikagaien jarduerak egiteari uzteagatik.
Lehendik inskribatuta dauden establezimenduen datuak edo jarduera aldatzea
- Elikagaien jarduera, industria edo establezimenduen arduradunek beren jarduera behin betiko amaitu dela jakinarazi behar die agintaritza eskudunari.
- Establezimendu batek bere jarduera behin betiko amaitu duela ulertuko da, establezimenduak uzten dionean REACAV / RGSEAAn inskribatuta zegoen (eta hala badagokio, baimendua) jarduera guztiak eta beste edozein elikagai-jarduera egiteari. Hau da, bere instalazioak itxi ditu edo elikagaiekin zerikusirik ez duen bestelako edozein jarduera egitera pasatu da.
- Jarduera behin betiko amaitu dela adierazteko jakinarazpen hau jarduera-amaiera gertatzen denean egin behar da.
Informazio gehiago
ESKATZAILEA: Izena, abizenak eta NANa Establezimenduaren titularra edo ordezkari administratiboa izan daiteke JAKINARAZPENA: Hizkuntza, kanala eta jakinarazpen-helbidea eta abisu-kanala TITULARRA: Abizenak eta izena eta NANa/AIZ edo sozietatearen izena eta IFZ: EGOITZA SOZIALA: Helbide osoa, udalerria, PK, probintzia, kontakturako telefonoak eta helbide elektronikoa. MERKATARITZAKO IZENA: Izena HELBIDE INDUSTRIALA: Helbide osoa, udalerria, PK, probintzia, kontakturako telefonoak eta helbide elektronikoa eta webgunea ORDEZKARI TEKNIKOA: Izena eta abizena, kontakturako telefonoa eta kargua Eskatzaileak, bere erantzukizunpean, adierazpeneko eremu guztiak bete behar ditu JARDUERAREN DESKRIBAPENA ETA LANTZEN EDO MERKATURATZEN DITUEN PRODUKTUAK: Egiten duen jarduera deskribatzea Gainera, «hirugarrenen» establezimenduetan beren produktuak biltegiratzen dituzten banatzaile eta/edo inportatzaileen (lokalik gabe) kasuan, merkaturatzen duten merkantzia biltegiratzen duten elikagai-establezimenduko datuak adierazi beharko dira, baita RGSEAAko inskripzio-zenbakia ere. JARDUEREN AUKERAKETA: Jakinarazi nahi d(it)uen jarduera(k) identifikatzea Erabiltzaileak ez bad(it)u aurkitzen zerrendan egingo d(it)uen jarduera(k), litekeena da jardueretara egokitzen ez den tramite mota bat aukeratu izana; beraz, jarduera horietara egokitzen den tramite bat hasi beharko luke. Dokumentazio hau guztia edo zati bat aurkeztu beharko da, egin beharreko tramite motaren arabera: Erantzukizunpeko adierazpena, titulartasun desberdineko txikizkako merkataritza-establezimenduen arteko hornidurari buruzkoa. Etxebizitza pribatuetan prestatutako elikagaiak hornitzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena. Tramite motaren arabera,(establezimendu edo jarduera berrien inskripzioa; lehendik inskribatutako establezimenduen datuak edo jarduera aldatzea; edo establezimenduen behin betiko baja) aplikazio informatikoak jasoko du tramite zehatz horretan aurkeztu beharreko dokumentazioa. «Beste dokumentu batzuk» atalean, eskatzaileak interesgarritzat jotzen dituen beste dokumentu batzuk (administrazioak eskatzen ez dituenak) erantsi ahal izango ditu. JAKINARAZPENAREN SINADURA: JAKINARAZPENAREN LABURPENA: JAKINARAZPENAREN BIDALKETA: EGIAZTAGIRIAREN DESKARGA: AURKEZTEKO EPEA: Tramite motaren arabera, jakinarazpena egiteko epea hau da: HASIERAKO ESKAERAREN TRAMITEAREN EDO BAIMEN SANITARIOAREN DATU-ALDAKETAREN DESKRIBAPENA EBAZPENA EGITEN DUEN ORGANOA: EBAZPENA EMATEKO EPEA: ISILTASUNAREN ONDORIOAK: ADMINISTRAZIO-BIDEAREN AMAIERA: ERREKURTSOAK/ERREKLAMAZIOAK: INPRIMAKIAKEskatzailearen datuak
Titularraren datuak
Establezimenduaren datuak
Erantzukizunpeko adierazpena
Jardueraren datuak
Dokumentuak aurkeztea
Araba
Bizkaia
Gipuzkoa
Datu babesaren informazio xehetua
Zein da zure datu pertsonalak tratatzeko arduraduna?
Harremanetarako datu espezifikoak:
Osasun Saila; Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza.
- Telefonoa: 945 019 203
Datuak babesteko ordezkaria (DBO)
Telefonoa: 945 018 511
Posta elektronikoa: dpd-dbo@euskadi.eus
Komunikazio Gidan datuak ikusteko
Zein da zure datuen tratamenduaren arduraduna?
Helburuaren xehetasuna
-
Datuen jatorria eta kategiria.
- Tratatuko diren datuen kategoriak identifikazio-datuak dira. Elikagai-establezimenduei dagokienez, pertsona fisikoak eta juridikoak edo euren legezko ordezkariak identifikatzeko datuak dira.
- Datuak interesdunak berak edo legezko ordezkariak emandakoak dira, kexa aurkeztuz gero, edo gaian eskumena duen administrazio publikoak emandakoak.
-
Gordetze-aldia
- Nolanahi ere, gorde egingo dira, bildu ziren helburua betetzeko eta helburu horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizunak zehazteko behar den denboran.
- Kexa-kasu baten aurrean, ezabatzeko eskubidea erabili ez bada, kasu zehatz bakoitzean aplikatu beharreko legezko epeak kontuan hartuta gordeko dira.
Zenbat denboratan gordeko dira zure datuak?
Datuen gordetze-epea
- Jaso ziren helburua betetzeko behar den denbora. Artxibatzeari eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa aplikatuko da.
Zein da zure datu pertsonalak tratatzeko legitimazioa?
Legitimazioa
- Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak Osasun Sailari osasuna babesteko aitortzen dizkion esku-hartze publikorako ahalak.
- Gainera, Osasunari buruzko apirilaren 25eko 14/1986 Lege Orokorrak esku-hartze publikoa arautzen du zuzenean edo zeharka osasunerako ondorio kaltegarriak izan ditzaketen jarduera publiko edo pribatuetan, dagozkion prebentzio-muga administratiboen bidez.
- (79/2018 DEKRETUA, maiatzaren 15ekoa, zeinaren bidez elikagai-enpresa eta -establezimenduen baimen sanitarioen eta komunikazioen erregimena arautzen baita eta Euskal Autonomia Erkidegoko elikagai-establezimenduen erregistroa (ELESE) sortzen baita).
Zer beste hartzaileri emango zaizkio zure datuak?
Hartzaileak
- Osasun Sailaren eskumenekoak ez diren erreklamazioen aurrean, beste administrazio publiko batzuei jakinarazi ahal izango zaizkie, euren eskumenen esparruan, kasu bakoitzean dagokionaren arabera, eta betiere ezarritako lege-esparruaren arabera.
Zeintzuk dira zure eskubideak, datuak ematen dizkiguzunean?
Datuak babestearen arloko eskubideak
Interesdunak eskubidea dauka bere datu pertsonalen tratamendua egiten ari den ala ez egiazta diezaion tratamenduaren ardura duen organoak, eta, hala bada, datuok eskuratu ahal izango ditu. Arduradunak datuak tratatzen ari direla baieztatzen badio, honako informazio hau jasotzeko eskubidea ere izango du interesdunak:
- Tratatzen ari diren datu pertsonalen tipologia eta kategoria.
- Datuen jatorria.
- Tratamenduaren helburuak.
- Datu pertsonalak zer hartzaileri edo zer hartzaile-kategoriari komunikatu zaizkion edo komunikatuko zaizkion, bereziki hirugarren herrialde bateko hartzaileak edo nazioarteko erakundeak badira.
- Datu pertsonalak zenbat denboran gordeko diren, edo, bestela, epea zehazteko zer irizpide dauden.
- Erabaki automatizaturik badagoen —profilak egitea barne— eta, kasu horietan behinik-behin, erabilitako logikaren gaineko informazio esanguratsua, eta interesdunarentzat tratamendu horrek duen garrantzia eta izan ditzakeen ondorioak.
Arduradunak interesdunaren datu-kopuru handia tratatzen duenean, interesdunak irispiderako eskubidea egikaritu nahi badu, zehaztu gabe datu batzuekin edo guztiekin loturik egin nahi duen, arduradunak, informazioa eman aurretik, eskatu ahalko dio zehazteko eskaera zer datu edo jarduerarekin loturik dagoen.
Datuetara irispidea izateko eskubidea sei hilabetetik gorako denbora-tarteetan soilik egikaritu ahal izango da, ezpada behar bezala egiaztatutako interes legitimoren bat dagoela.
Datuetara irispidea izateko eskubidea egikaritu nahi izanez gero, eskabidean adierazi beharko duzu, alderdi hauek ere identifikatuta: zer tratamendutara izan nahi duzun irispidea eta zein den tratamenduon arduraduna.
Lege-erreferentziak: 3/2018 Lege Organikoaren 13. artikulua eta Europar Batasunaren 2016/679 Erregelamenduaren 15. artikulua .
Bere datu pertsonal akasdunak zuzentzeko eskubidea dauka interesdunak, eta osatu gabe dauden datu pertsonalak osatzekoa, behar bada, adierazpen gehigarri baten bidez.
Eskabidearekin batera, datuak zehatzak ez direla edo osatu gabe daudela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu behar da.
Datuak zuzentzeko eskubidea egikaritu nahi izanez gero, eskabidean adierazi beharko duzu, alderdi hauek ere identifikatuta: zer tratamendu zuzendu nahi duzun eta zein den tratamenduon arduraduna.
Lege-erreferentziak: 3/2018 Lege Organikoaren 14. artikulua eta Europar Batasunaren 2016/679 Erregelamenduaren 16. artikulua .
Bere datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea izango du interesdunak baldintza hauetan:
- datu pertsonalak jadanik ez direnean beharrezkoak, bildu zirenean edo beste modu batez tratatu zirenean zeuden helburuen argitan;
- interesdunak tratamendua egiteko baimena kentzen duenean, eta tratamenduak ez badu beste oinarri juridikorik;
- interesdunak tratamendua aurkaratzen duenean, eta ez denean bestelako arrazoi juridikorik gailentzen tratamendurako;
- datu pertsonalen tratamendua legez kontra egin denean;
- datu pertsonalak ezereztu behar badira, tratamenduaren arduradunari aplikagarri zaion Batasuneko edo estatu kideetako zuzenbidean ezarritako lege-betebehar baten indarrez.
- datu pertsonalak jaso badira 8.1 artikuluan aipaturiko informazioaren gizarteko zerbitzuen eskaintzaren ingurumarian. (adingabeen datuen tratamenduari aplikagarriak zaizkion baldintzak, informazioaren gizarteko zerbitzuak direla eta).
- Datu pertsonaletarako esteka oro ezabatua izateko eskubidea izango du interesdunak, baldin eta datuok ezerezteko betebeharra badago (ahaztua izateko eskubidea).
Hala eta guztiz ere, eskubide hori mugatua da. Izan ere, aukera egongo da datuok ez ezerezteko baldin eta tratamendua beharrezkoa bada adierazpen- eta informazio-askatasuna baliatzeko, lege-eginbehar bat betetzeko, interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko, osasun publikoaren esparruko interes publikoko arrazoiengatik, interes publikoaren izenean artxibatzeko, ikerketa zientifikorako edo erreklamazioak gauzatzeko edo haietatik defendatzeko.
Datuak ezerezteko eskubidea egikaritu nahi izanez gero, eskabidean adierazi beharko duzu, alderdi hauek ere identifikatuta: zer tratamendu ezereztu nahi duzun eta zein den tratamenduon arduraduna.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) datu pertsonalak ahaztua izateko eskubideari buruzko informazio espezifikoa kontsulta dezakezu.
Lege-erreferentziak: 3/2018 Lege Organikoaren 15. eta 93. artikuluak eta Europar Batasunaren 2016/679 Erregelamenduaren 17. artikulua .
Bere datu pertsonalen tratamendua mugatzeko eskubidea izango du interesdunak baldintza hauetan:
- Datu pertsonalen zehaztasunaren aurka egiten denean, tratamenduaren ardura duen organoak datuon zehaztasuna egiaztatzeko adinako epe batez.
- Tratamendua legez kontrakoa denean eta interesdunak datu pertsonalak ezereztearen aurka egiten duenean eta, ordainetan, haien erabilera mugatzeko eskatu.
- Tratamenduaren arduradunak jadanik behar ez dituenean datu pertsonalak tratamenduaren helburuei begira, baina interesdunak bai, erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo aldezteko.
- Interesdunak tratamenduaren aurka egin duenean, eta tratamenduaren arduradunaren arrazoi legitimoak interesdunaren arrazoien gainetik dauden ala ez egiaztatzen den bitartean.
Datuen tratamendua mugatzeko eskubidea egikaritu nahi izanez gero, eskabidean adierazi beharko duzu, alderdi hauek ere identifikatuta: zer tratamendu mugatu nahi duzun eta zein den tratamenduon arduraduna.
Lege-erreferentziak: 3/2018 Lege Organikoaren 16. artikulua eta Europar Batasunaren 2016/679 Erregelamenduaren 18. artikulua .
Interesdunak eskubidea dauka bere datu pertsonalak erabilera orokorra eta irakurketa mekanikoa duen formatu egituratu batean jasotzeko, bai eta beste tratamendu-arduradun bati bidaltzeko ere, betiere tratamendua bitarteko automatizatuen bidez egiten bada.
Eskubide hori aplikatu behar da interesdunak datu pertsonalak eta adostasuna eman dituenean, edo kontratu bat gauzatzeko tratamendua beharrezkoa denean. Ez da aplikatzekoa tratamenduak adostasuna edo kontratua ez den beste oinarri juridikoa badu. Haien nolakotasunak direla eta, eskubide hori ez da egikaritu behar beren eginkizun publikoak betetzean datu pertsonalak tratatzen dituzten arduradunen aurka. Horrenbestez, ez da aplikatu behar baldin eta datu pertsonalen tratamendua beharrezkoa bada arduradunari aplikagarri zaion lege-eginbehar bat betetzeko edo interes publikoaren izenean edo arduradunari emandako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko.
Lege-erreferentziak: 3/2018 Lege Organikoaren 18. artikulua eta Europar Batasunaren 2016/679 Erregelamenduaren 21. artikulua .
Interesdunak eskubidea izango du, bere egoera partikularra dela-eta, edozein unetan, tratamenduaren arduradunari galarazteko berari buruzko datu pertsonalen tratamendua egitea, tratamendua beharrezkoa bada ere interes publikoaren izenean burututako eginkizun bat betetzeko edo ahal publikoak erabili edo hirugarrenen interes legitimoa babesteko, baita profilak egiteko ere.
- Tratamenduaren arduradunak datuak tratatzeari utziko dio, noiz eta ez duen egiaztatzen interesdunaren interes, eskubide eta askatasunen gainetik arrazoi larriak daudela edo datuok beharrezkoak direla erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo aldezteko.
- Datuen tratamenduaren helburua bada ikerketa zientifikoa, historikoa edo estatistikoa, interesdunak eskubidea izango du, bere egoera partikularra dela-eta, edozein unetan, berari buruzko datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko, salbu eta tratamendua beharrezkoa bada interes publikoaren izenean burututako eginkizun bat betetzeko.
Datuen tratamenduari aurka egiteko eskubidea egikaritu nahi izanez gero, eskabidean adierazi beharko duzu, alderdi hauek ere identifikatuta: zer tratamenduren aurka egin nahi duzun eta zein den tratamenduon arduraduna.
Lege-erreferentziak: 3/2018 Lege Organikoaren 18. artikulua eta Europar Batasunaren 2016/679 Erregelamenduaren 21. artikulua .
Eskubide honen bidez bermatu nahi da interesduna ez izatea tratamendu automatizatu batean soilik oinarrituta dagoen eta harengan ondorio juridikoak edo antzeko ondorio esanguratsuak dituen erabaki baten jomuga, profilak egitea barne.
Profilak egitea diogunean, honetaz ari gara: datu pertsonalen tratamendu oro, alderdi pertsonalak ebaluatzea bilatzen duena, batez ere zure errendimendu profesionala, egoera ekonomikoa, osasuna, lehentasun edo interes pertsonalak, fidagarritasuna edo portaera, analizatzeko edo aurreikusteko.
Lege-erreferentziak: 3/2018 Lege Organikoaren 18. artikulua eta Europar Batasunaren 2016/679 Erregelamenduaren 22. artikulua .
Eskubide horiek erabiltzeko aukera duzu tratamenduaren arduradunaren aurrean, Eskubideak baliatzeko prozeduraren bidez. (https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/10842/)
Era berean, aukera daukazu edozein erreklamazio aurkezteko Datuak Babesteko Euskal Agentzian, edo aurretiazko erreklamazioa egin dezakezu datuak babesteko ordezkariaren aurrean. (https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/10843/)
Datu babesaren informazio xehetua
Harremanetarako puntuak
Araba
- Arabako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetza
- Santiago kalea 11 01002 Vitoria-Gasteiz
- Telefonoa: 945 016 686 Posta elektronikoa: salimentaria-araba@euskadi.eus
- Arabako Landa Eremuaren Eskualde Zentroa
- Done Jakue hiribidea 11, 01004 Vitoria-Gasteiz
- Telefonoa: 945 017 166 Posta elektronikoa: alimentariacomarcaaraba@euskadi.eus
- Aiarako Eskualde Zentroa
- Motxotekale 6, 01400 Laudio
- Telefonoa: 945 062 220 Posta elektronikoa: alimentariacomarcaaraba@euskadi.eus
- Arabako Errioxako Eskualde Zentroa
- Foruen kalea 6, 01320 Oion
- Telefonoa: 945 062 218 Posta elektronikoa: alimentariacomarcaaraba@euskadi.eus
- Osasun eta Kontsumo Unitatea. Vitoria-Gasteizko Udala
- San Bizente Z/G, 01001 Vitoria-Gasteiz
- Telefonoa: 945 161 502 Posta elektronikoa: saludpublica@vitoria-gasteiz.org
Bizkaia
- Bizkaiko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetza
- Rekalde zumarkalea 39A, 48008 Bilbo
- Telefonoa: 944 031 539 Posta elektronikoa: salimentaria-bizkaia@euskadi.eus
- Uribe Kostako Eskualde Zentroa
- Ikeabarri plaza 1 2.a, 48940 Leioa (Bizkaia)
- Telefonoa: 944 032 921 Posta elektronikoa: comarca-uribekosta@euskadi.eus
- Lea-Artibaiko Eskualde Zentroa
- Udetxea jauregia. Gernikatik Lumorako bidea. 48300 Gernika (Bizkaia)
- Telefonoa: 944 032 880 Posta elektronikoa: comarca-lea-artibai@euskadi.eus
- Barne Eskualde Zentroa
- ekRalde zumarkalea 39A, 48008 Bilbo
- Telefonoa: 944 032 820 Posta elektronikoa: comarca-interior@euskadi.eus
- Ezkerraldea-Enkarterriko Eskualde Zentroa
- Barrengoitia 9-1.a 48920. Portugalete (Bizkaia)
- Telefonoa: 944 032 450 Posta elektronikoa: comarca-margenizquierda@euskadi.eus
- Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saila
- Kristo 1, 5º. 48007 Bilbo
- Telefonoa: 944 204 900. Faxa: 944 204 973 Posta elektronikoa: salimentaria@bilbao.eus
Gipuzkoa
- Gipuzkoako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendariordetza
- Nafarroa etorbidea 4 20013 Donostia
- Telefonoa: 943 022 738. Faxa: 943 022 701 Posta elektronikoa: salimentaria-gipuzkoa@euskadi.eus
- Tolosa/Goierriko Eskualde Zentroa
- Nafarroa etorbidea 6 20400 Tolosa (Gipuzkoa)
- Telefonoa: 943 024 022 Faxa: 943 65.28.70 Posta elektronikoa: tolosa-goierri@euskadi.eus
- Urolako Eskualde Zentroa
- Salbide 10 , sotoa (Osakidetzako Osasun Zentroa) 20800 Zarautz (Gipuzkoa)
- Telefonoa: 943 023 147 Posta elektronikoa: urola@euskadi.eus
- Debagoieneko Osasun Publikoko Eskualde Zentroa
- Otaola Hiribidea 20600 Eibar (Gipuzkoa)
- Telefonoa: 943 024 056. Faxa: 943 024 059 Posta elektronikoa: deba@euskadi.eus
- Bidasoako Eskualde Zentroa
- Nafarroa hiribidea 41, 3.a, 20300 Irun (Gipuzkoa)
- Telefonoa: 943 024 030. Faxa: 943 024 031 Posta elektronikoa: bidasoa@euskadi.eus
- Osasun Publikoaren eta Animalien Ongizatearen Zerbitzua
- Mandasko dukea 12, 20012 Donostia
- Telefonoa: 943 483 878. Faxa: 943 317 471 Posta elektronikoa: osasuna@donostia.eus
Azken aldaketako data: