Elikadura berezia
- Sarrera
- Ezagutu jaki bereziak
- Zer kontrol egiten dira?
- Dokumentuak eta argitalpenak
- Araudia
- Erlazionatutako webguneak
Jaki berezien iraultza
Azken urteotan, garatutako herrialdeetan, aldaketak ikusten dira elikaduran, bizi ohituretako aldaketen, nahiz janari-industriaren garapen garrantzitsuaren ondorioz. Osasunean onurak ematen dituzten jakien kontsumoa igo egiten da eta industriak, bere I+G+b programen barruan, jaki mota horren eskaintza dauka helburu.
Horren guztiaren ondorioz, alde batetik, aldaketak gertatzen dira elikadura-ereduetan eta, bestetik, bizi ohitura orokorrekin nahiz biztanle talde jakin batzuen premiekin bat datozen produktuak eta prestakinak eskaintzen dira.
Hala, merkatuan produktuen eskaintza izugarri zabala daukagu: jaki aberastuak, biztanle talde jakinentzako jakiak, elikadura-osagarriak, kirolarientzako jakiak, eta abar. Produktu horiek dietari eransten dizkiogun mantenugaiak eta bestelako osagaiak edo substantzia bioaktiboak dauzkate.
Ezagutu itzazu jaki bereziak
Halakoak dira biztanle talde jakin batzuentzat egindakoak nahiz aurkezteko moduagatik alimentu tradizionaletatik bereizten direnak, eta merkatuan ezaugarri horiek dauzkaten zenbait jaki multzo aurki daitezke
Zer kontrol egiten dira?
Gainerako industriak eta jakiak bezala, jaki horiek Osasun Sailak egiten dituen programen bitartez kontrolatzen dira.
Elikadura-osagarrien, bularreko haurrentzako prestakinen eta osasun-erabilera bereziko jakien kasu jakinean, berariazko baldintza bat daukate, administrazioari merkaturatzea jakinaraztekoa, hain zuzen ere, eta etiketatzearen berariazko kontrola egiten zaie.
Horretarako, jakinarazteko inprimakiak eta baldintzak daude esteka honetan izapide horiek egiteko:
- Elikadura berezia jakinarazteko inprimakia (Gasteleraz, PDF, 128 KB)
- Haurrentzako elikadura jakinarazteko inprimakia (Gasteleraz, pdf, 61 KB)
- Osagarriak jakinarazteko inprimakia (Gasteleraz, PDF, 164 KB)
- Elikadura bereziaren jakinarazpena betetzeko jarraibideak (Gasteleraz, pdf, 103 KB)
- Haurrentzako elikaduraren jakinarazpena betetzeko jarraibideak (Gasteleraz, pdf, 100 KB)
- Osagarrien jakinarazpena betetzeko jarraibideak (Gasteleraz, pdf, 101 KB)
Bestalde, 2016az geroztik, Sailean produktuen laginketaren bidez egiten dugu zaintza etiketatuan adierazi gabeko substantziak, kontsumitzaileari arriskua ekar liezaioketenak, hautemateko.
- Elikadura-osagarrien programa bereziaren 2014 txostena , Gasteleraz, (PDF, 596 KB)
- Elikadura-osagarrien programa bereziaren 2013 txostena , Gasteleraz, (PDF, 1 MB)
- Enpresak. Melatonina elikadura-osagarrietan (PDF, 6 KB)
- Enpresak. Landare naturalak osagarrietan(PDF, 5 KB)
- Enpresak. Jakien propietate osasungarrien adierazpen gida, gaixotasun kronikoen arrisku-faktoreekin erlazionatuta , Gasteleraz, (PDF, 677 KB)
- Jaki berezien jakinarazpenari eta kontrolari buruzko gida, Gasteleraz, (PDF, 949 KB)
- Jakien nutrizio-adierazpenen eta propietate osasungarrien adierazpenen Europako Erregelamendua interpretatzeko gida(PDF, 239 KB)
- Isoflabonak-menopausia laburpena , Gasteleraz, (PDF, 206 KB)
- Elikadura-osagarriak , Gasteleraz, (PDF, 83 KB)
- Azido Linoleiko Konjugatuaren (CLA) azterlana , Gasteleraz, (PDF, 370 KB)
Araudia
- Jaki bereziei aplikatu behar zaien araudiaren laburpena:
- Jaki berezien jakinarazpenari eta kontrolari buruzko gida (PDF, 841 KB)
Azken aldaketako data: