Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ebaluazio-prozesua

bikainaplikazioa

Zure erakundeak euskararen erabilera areagotzeko dinamikan badihardu, kanpoko adituen ekarpen kualifikatuak jasotzeko aukera ematen dizu BIKAINek, horrela zure entitatearen indarguneak sendotu ahal izango dituzu, zer hobetuak antzeman, eta aurrera egiteko laguntza jaso.

BIKAINek euskararen presentziaren, erabileraren eta kudeaketaren aldeko dinamika sortuko du zure erakundean, horrela etengabeko hobekuntza sustatuz.

Halaber, ziurtagiriaren bidez orain arte egin duzuen lanaren eta ahaleginaren aitortza jasoko duzue.

Ebaluazioa jasoko duten erakundeek bete beharreko nahitaezko baldintzak:ebaluazioa

  1. Ebaluatua izateko eskaera egiten duen entitatek prozesuaren hasieran egingo den informazio-bilerara joan beharko dute.
  2. Erakundeko plantillako pertsona bat solaskide izendatuko dute, Idazkaritza Teknikoarekiko harremana bidera dezan prozesu osoan.
  3. Erakundeko langile batek, gutxienez, Bikain prestakuntza-saioetan parte hartu beharko du bere entitateak ebaluazioa jasotzen duten prozesuan bertan edo aurrekoan. Kopurua aukeratutako ebaluazio-prozesuaren eta erakundearen tamainaren araberakoa izango da.
  4. Prestakuntza jasotzen duten langileek beste erakunde baten ebaluazioan parte hartu beharko dute ebaluazioa jasotzen duten prozesuan bertan.

Prozesu motak

Dekretu berriak ziurtagirien eskema egokitu du, bezeroen aukerak zabaltzeko. Hori dela eta, Bikain -  Euskararen Kalitate-ziurtagiriak eskuratzeko ebaluazio-prozesu ezberdinak sortu dira, erakunde eskatzailearen hizkuntza egoera edo ezaugarrietara egokitzeko helburuz. Entitateak zein prozesutan parte hartu nahi duen markatu beharko du eskabidean bertan.

Hauek dira Bikain ziurtagiriak eskuratzeko ebaluazio-prozesu motak:

  • Oinarrizko ziurtagiria eskuratzeko ebaluazio-prozesu sinplifikatua
  • Bikain-Euskararen kalitate ziurtagiria eskuratzeko ohiko ebaluazio-prozesua
  • Goi-mailako ziurtagiria berritzeko ebaluazio-prozesua

Bere hizkuntza-egoera dela eta oinarrizko ziurtagiria prozesu labur eta arinago baten bitartez eskuratu nahi duten erakundeei zuzendutako ebaluazio-prozesua.

Prozesu sinplifikatuaren bitartez ebaluatuak diren erakundeek ezin izango dute beste ziurtagiri mailarik eskuratu prozesu berean.

Oinarrizko-egiaztagiria eskuratu ahal izateko gutxieneko baldintzak:

  1. Erakundearen irudian: ingurune digitalean, errotuluetan, publizitatean, jendaurreko ekitaldietan eta erakundearen irudia osatzen duten alderdietarako euskara erabiltzeko irizpideak izatea eta euskararen erabilera gutxienez %60koa izatea.
  2. Herritarrekin harremanetan: harrera euskaraz eskaintzea %60an, gutxienez; idatzizko eta ahozko zerbitzuan irizpideak zehaztuta izatea eta gutxienez %50ean zerbitzua euskaraz eskaintzea.
  3. Barne-komunikazioan eta lan-tresnetan: lanari lotutako hizkuntza paisaian, langileen arteko ahozko eta idatzizko harremanetan, lan-tresna eta aplikazioetan irizpideak zehaztuta izatea.
  4. Pertsonen kudeaketan: Pertsonen kudeaketari lotutako dokumentuetarako, komunikazioetarako, tresnetarako eta prestakuntzarako euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko irizpideak zehaztuta izatea.
  5. Kanpo-harremanetan: irizpide batzuk izatea administrazioekin eta enpresa pribatuekin (bezero zein hornitzaileekin) euskara erabiltzeko, ahoz eta idatziz.
  6. Kudeaketa-sisteman: erakundeak euskararekin lotutako helburuak izatea, horiek lortzeko irizpideak eta ekintzak zehaztuta izatea, ardurak banatzea eta baliabideak aurreikustea. Halaber, langileen hizkuntza-gaitasuna hobetzeko ekintzak izan behar ditu.

Lan hizkuntzari dagozkion c, d eta e ataletan euskarak gutxieneko presentzia izan behar du erakundearen lan jardueran, bai ahoz eta bai idatziz. Erabilera hori modu orokorrean ebaluatuko da, eta euskararen erabilera, bataz beste, %15 izan behar du lan hizkuntzan.

Labur-labur, hauetxek dira prozesuaren fase nagusiak:

  • Entitateak prozesu sinplifikatuan erabiltzen den aurkezpen-dokumentua egin eta aplikaziora igoko du.
  • Talde ebaluatzaileak informazioa aztertu eta aurrebaluazioa egingo du.
  • Ebaluazio-bilera egingo da entitatearekin, jasotako informazioa kontrastatzeko.
  • Talde ebaluatzaileak entitateak ziurtagiria eskuratzeko beharrezkoak diren baldintzak betetzen dituen konprobatuko du eta ebaluazio-txostena egingo du ebaluazioan antzemandako indargune eta zer-hobetu nagusiekin.
  • Ziurtagiria eskuratu duten erakundeei aitortza publikoa egingo zaie Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak antolatutako ekitaldi publikoan.

Erakunde pribatuetan euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa ebaluatzeko prozesu integrala da. Ohiko ebaluazio prozesu honen bidez, ebaluatutako erakundeek lortutako puntuazioaren araberako ziurtagiri-maila lortu ahal izango dute.

Maila bakoitza Erreferentzia Marko Estandarraren ardatz eta jardun-eremu nagusi bakoitzari egokitutako puntuazioaren batuketaren arabera lortuko da.

BIKAINen 1.000 puntu lortu daitezke gehienez ere. 1.000 puntu hauek, bi ardatzetan eta lehen mailako 6 elementuetan horrela banatzen dira:

1. ARDATZA: Zerbitzu-hizkuntza

350

 

1. Erakundearen irudia

150

 

2. Bezeroarekiko (pertsona fisikoak) eta herritarrekiko harremanak

200

2. ARDATZA: Lan-hizkuntza

650

 

3. Barne-komunikazioa eta lan-tresnak

300

 

4. Pertsonen kudeaketa

100

 

5. Kanpo-harremanak

100

 

6. Kudeaketa-sistema

150

 

Dagokion ziurtagiria lortzeko, ebaluazio-prozesuan gutxieneko puntu-kopurua pilatu beharko da, eta, horretaz gain, erakundeek maila bakoitzerako zehaztuta dagoen gutxieneko hedadura gainditu beharko dute zerbitzu hizkuntzan, hau da, 1. eta 2. elementuetan.

Ziurtagiri-maila

Gutxienez eskatutako puntu kopurua

Euskarak 1. eta 2. elementuetan izan behar duen gutxieneko hedadura, ehunekotan.

Oinarrizko-maila

300 puntu

% 60

Erdi-maila

500 puntu

% 80

Goi-maila

800 puntu

% 90

 

Elementu bakoitza ebaluatzerakoan, bi atributu izango dira kontuan: hedadura eta sendotasuna.

Labur-labur, hauetxek dira prozesuaren fase nagusiak:

  • Entitateak aurretxostena egingo du Bikain aplikazioan.
  • Talde ebaluatzaileak informazioa aztertu eta aurrebaluazioa egingo du.
  • Ebaluazio-bilera egingo da entitatearekin, jasotako informazioa kontrastatzeko.
  • Talde ebaluatzaileak entitateak ziurtagiria eskuratzeko beharrezkoak diren baldintzak betetzen dituen konprobatuko du eta ebaluazio-txostena egingo du ebaluazioan antzemandako indargune eta zer-hobetu nagusiekin.
  • Entitateak, hala badagokio, puntuazioaren araberako ziurtagiria eskuratuko du, eta aitortza publikoa egingo zaio Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak antolatutako ekitaldi publikoan.

Goi-mailako ziurtagiria azken bost urteetan eskuratu duten erakundeei edo goi-mailako ziurtagiria hiru aldiz eskuratu duten erakundeek ziurtagiria berritzeko ebaluazio-prozesu sinplifikatua.

Goi-mailako ziurtagiria berritu ahal izateko gutxieneko baldintzak:

  • Ohiko ebaluazio-prozesuetan bete beharreko baldintza bera gainditu beharko dute

Ziurtagiri-maila

Euskarak 1. eta 2. elementuetan duen gutxieneko hedadura, ehunekotan.

Goi-maila

% 90

  • Erreferentzia Marko Estandarraren lehen bost elementuetan aurreko ebaluazio-prozesuan aitortutako hedadura eta gaur egungoa adieraziko ditu erakundeak aurkezpen-dokumentuan.
  • Kudeaketari buruzko informazioa emateko, hots, erakundeak 6. elementuan duen egoera ebaluatzeko, aurkezpen-dokumentuan jasotako galderei erantzun beharko die.
  • Prozesu honetan erakundeak goi-mailako ziurtagiria eskuratu zuenean zeukan egoera mantendu edo hobetu duen egiaztatuko da, eta goi-mailako ziurtagiria prozesu sinplifikatu baten bidez berritzeko balio du. Emaitza Gai/Ez gai izango da, hau da, ez da inolako puntuaziorik emango.

Labur-labur, hauetxek dira prozesuaren fase nagusiak:

  • Entitateak goi-mailako ziurtagiria berritzeko prozesu sinplifikatuan erabiltzen den aurkezpen-dokumentua egin eta aplikaziora igoko du.
  • Talde ebaluatzaileak informazioa aztertu eta aurrebaluazioa egingo du.
  • Ebaluazio-bilera egingo da entitatearekin, jasotako informazioa kontrastatzeko.
  • Talde ebaluatzaileak entitateak ziurtagiria eskuratzeko beharrezkoak diren baldintzak betetzen dituen konprobatuko du eta ebaluazio-txostena egingo du ebaluazioan antzemandako indargune eta zer-hobetu nagusiekin.
  • Ziurtagiria eskuratu duten erakundeei aitortza publikoa egingo zaie Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak antolatutako ekitaldi publikoan.

Entitate interesdunek bide elektronikoa erabili beharko dute prozedurako izapide guztiak egiteko, kontsultatzeko eta eskatzeko. Halaber, eskatzaileei egin beharreko jakinarazpen, komunikazio eta eskabidearen ondoko bestelako izapideak bitarteko berberak erabiliz egingo dira.

Pertsona fisikoek ere bitarteko elektronikoz egin beharko dituzte eskaerak.

Eskabidea modu elektronikoan izapidetzeko zehaztapenak ondoko helbidean daude eskuragarri: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1230302

Kontuan izan eskaera bakarra dagoela, baina BIKAIN ziurtagiria eskuratzeko hiru prozedura ezberdin daudela. Eskatzaileak eskaeran bertan markatu beharko du zein ebaluazio-prozesutara aurkeztu nahi duen.

Eskaeraren ondorengo izapideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko http://www.euskadi.eus/nirekarpeta gunearen bitartez egin beharko dira.

Behin eskaera onartu eta gero, entitateek Bikain aplikazioa erabili beharko dute ebaluazio-prozesuari dagozkion lanak egiteko.

 

Kanpoko talde ebaluatzaile batek zure erakundea ebaluatuko du, indarguneak eta zer-hobetuak identifikatuz. Ebaluazioa ez da prozesuaren bukaera; bertatik jasotako informazioak euskararen presentzian, erabileran eta kudeaketan aurrera egiten lagun diezazuke.

Hizkuntza-kudeaketaren kalitatea ebaluatzeko eta egiaztatzeko sistemak oinarrian duen osagaia Erreferentzia Marko Estandarra (EME) da. EME lanerako markoa da, ez-arauemailea. Grafikoki, laguntza-koadro bat da erakundean hizkuntzaren presentzia eta erabilera (zerbitzuari eta lan-hizkuntzari dagokienez) zertan gauzatu ohi den adierazten duena modu eskematiko eta ordenatuan, baita erabilera-presentzia horien azpian dauden barne-mekanismoak eta kudeaketa ere.

Erreferentzia Marko Estandarrak bi ardatz ditu:

1) Zerbitzu-hizkuntza: erakundeak irudian eta komunikazioan erabiltzen duena, eta lanpostuari dagozkion zereginak betetzerakoan herritarrekin ahoz, idatziz nahiz euskarri informatikoetan erabiltzen duena.

2) Lan-hizkuntza: erakunde bateko langileak lan jarduketan erabiltzen duen hizkuntza; hau da, erakundeko zereginak eta jarduerak egiteko ahoz, idatziz nahiz euskarri informatikoan erabiltzen duena: pertsonen kudeaketan, sistemen kudeaketan, komunikazio horizontal eta bertikalean, lan-prestakuntzan eta abar.

1. ARDATZA: ZERBITZU HIZKUNTZA

1. Erakundearen irudia

2. Bezeroekiko (pertsona fisikoak) eta herritarrekiko harremanak

2. ARDATZA: LAN HIZKUNTZA

3. Barne-komunikazioa eta lan-tresnak

4. Pertsonen kudeaketa

5. Kanpo-harremanak

6. Kudeaketa Sistema

Bi ardatz horietan erakunde bateko hizkuntza baten erabileraren, presentziaren eta kudeaketaren berri ematen duten osagaiak modu ordenatuan eta integratuan jasotzen dira. Ardatz bakoitza elementu eta azpi elementuetan hedatzen da, orokorrenetik zehatzenera, erakundeei buruzko ikuspegi xeheagoa eman eta zer ebaluatu errazteko.

BIKAIN ebaluazioaren fase eta data guztiak kronograman jasotzen dira. Bertan ageri dira bi lan-prozesuak, hots, erakunde eskatzaileei dagokiena eta ebaluatzaileei dagokiena. Eginkizun bakoitzaren parean data bat dago.

Hurrengo ebaluazio-prozesuaren kronograma “Dokumentuak” izeneko erlaitzean duzu