Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

Euskal Herriko Lurraldearen Antolamendurako Batzordeko Batzordeburuaren 1/2006 Komunikazioari buruzko ohar argigarria.


EUSKAL HERRIKO LURRALDEAREN ANTOLAMENDURAKO BATZORDEKO BATZORDEBURUAREN KOMUNIKAZIOARI BURUZKO OHAR ARGIGARRIA, KOMUNIKAZIOA AIPATUTAKO BATZORDEAK JAKINARAZI BEHARREKO PLANGINTZA ESPEDIENTEEI BURUZKOA ZEN.

Euskal Herriko Lurraldearen Antolamendurako Batzordeak txostenak egin ditzan, hiri-plangintzari buruzko lehenengo espedienteak jaso eta gero, KOMUNIKAZIOKO  ALE KOPURUARI BURUZKO IV. PARAGRAFOA ez dela oso argia ohartu gara. Izan ere, plana izapidetzeko administrazio-espedientearen bi kopia jaso beharrean bakarra baino ez dugu jaso, eta Euskal Herriko Lurraldearen Antolamendurako Batzordeko Idazkaritzak bi behar ditu, horietako bat dagokion Foru Aldundiari bidaltzeko. Hori dela eta, izandako zalantzak argitzeko ohar argigarri hau igortzea erabaki dugu. 

 

Hori guztia kontuan harturik, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren Euskal Herriko Lurraldearen Antolamendurako Batzordeari honako dokumentazio hau bidali behar zaio:

- Plana izapidetzeko administrazio-espedientearen bi (2) kopia egiaztatuak.

- Behar bezala egindako dokumentu teknikoaren bi (2) ale, paperezko formatuan.


- Behin-behinean onartutako  dokumentazioa behintzat, horren bi (2) ale, euskarri informatikoan.

Aldez aurretik eskerrak emanda, adeitasunez agurtzen zaitut,

Vitoria-Gasteizen, 2006ko azaroaren 6an.

EUSKAL HERRIKO LURRALDEAREN ANTOLAMENDURAKO BATZORDEKO BATZORDEBURUA

Esther LARRAÑAGA GALDOS: Izpta.

Azken eguneratzea: 2008/10/17