Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Kirol portuetan amarralekuak

Autonomia Estatutuaren 10.32 artikuluak ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa duela portuen arloan, Konstituzioaren 149.1.20 artikuluan xedatutakoari kalterik egin gabe.

Euskadiko aisialdiko praktika nautikoaren hazkundeak eta euskal kostaldearen garapen turistikoak kirol- edo jolas-izaerako portuak eta portu-instalazioak eraikitzea eta berrantolatzea ekarri dute.

 

1.- EKPK KUDEATUTAKO PORTUAK

Kirol-portu gehienak Euskadiko Kirol Portuak (EKP) zuzenbide pribatuko erakunde publikoak kudeatzen ditu, eta erakunde horrek bere gain hartu du aisialdiko erabilera nautikoko portuen kudeaketa integrala, bai eta horiekin lotutako erabilera-eremuak ere, zeinak atxiki baitzaizkio:

  • Hondarribiko kirol-portua
  • Hondarribiko Molla-Beteranoen kirol-dartsena
  • Donostiako kirol-dartsena
  • Orioko kirol-portua
  • Getariako kirol-dartsena
  • Zumaiako portua.
  • Debako kirol-dartsena
  • Mutrikuko kirol-portua
  • Lekeitioko portua
  • Mundakako kirol-portua
  • Bermeoko kirol-dartsena
  • Armintzako kirol-portua
  • Plentziako kirol-portua

EKPk kudeatzen dituen portuen kudeaketari buruzko informazioa eskura daiteke bere web-orrirako esteka honen bidez: https://www.ekpsa.eus/eu/

 

2.- PORTUEN ETA ITSAS GAIEN ZUZENDARITZAK KUDEATUTAKO

Gaur egun, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailak honako kirol-portu hauek kudeatzen ditu:

  • Ondarroko portua
  • Elantxobeko portua

Inprimakiak:  

Kirol-portu horietan amarralekuak nola dauden honako plano hauetan jaso da:

 

3.- APLIKATU BEHARREKO LEGERIA:

 

 

Azken aldaketako data: