Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Industria Sailburuordetza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1. Industria Sailburuordetzaren egitekoak dira bai 6. artikuluan adierazitakoak, bai jarduketa arlo hauek zuzendu eta koordinatzea:
    1. Industria-sustapena.
    2. Industria-antolamendua.
    3. Energia-trantsizioa.
    4. Energia-efizientzia.
    5. Industria-administrazioa.
    6. Industria-segurtasuna.
    7. Instalazio erradioaktiboak.
    8. Energia-instalazioak.
    9. Jasangarritasun energetikoa.
    10. Meategiak.
    11. Nazioartekotzea.
    12. Portuak eta itsas gaiak.
  2. Industria Sailburuordetzak ordeztuko du Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila Estatuko birmoldatze-sektoreei lotutako organo edo batzordeetan.
  3. Industria Sailburuordetzak sailari atxikita dauden zuzenbide pribatuko ente publiko hauen atxikipenaren ondoriozko eskumenak baliatuko ditu: SPRI Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia, Energiaren Euskal Erakundea / Ente Vasco de la Energía (EEE/EVE) eta Euskadiko Kirol Portuak (EKP), bai eta sozietate publiko hauek ere: Euskadiko Nazioartekotze Agentzia / Basque Trade And Investment SA, Euskadiko Kirol Portua SA eta Zumaiako Kirol Portua SA, azken biak desagerbidean.
  4. Industria Sailburuordetzaren mende daude, hierarkikoki, Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritza, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza eta Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritza.

6. artikulua.- Saileko sailburuordeak.

Saileko sailburuordeei dagokie, zuzenean eta hierarkian sailburuaren menpe, eskudantzia hauek erabiltzea:

  1. Kasuan kasuko jardun-arloari dagozkion kudeaketa politikak zehaztea, helburu estrategikoak garatzea eta gizartean izandako eragina neurtzea.
  2. Sailburuordetzaren jarduerak antolatu eta zuzentzea, bai eta zuzendaritzenak eta sailburuordetzaren mendeko gainerako organo eta unitate administratiboenak ere, horretarako behar diren
    jarraibideak emanez.
  3. Sailburuordetzari dagokion jardun-eremuan, jardun-politikak prestatzea eta sailburuari horiek proposatzea eta laguntza teknikoa ematea.
  4. Harremanak izatea Europar Batasuneko, Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta foru aldundietako organoekin, bai eta tokiko entitate eskudunekin ere, bere jardun arloko gaiei dagokienez.
  5. Europako eta nazioarteko antolakunde publiko nahiz pribatuekiko harremanak eta lankidetza sustatzea.
  6. Sailburuordetzaren zuzendaritza eta administrazio-unitateen antolaketa operatiboa proposatzea, betiere ezarritako antolaketa rizpideen esparruan; eta jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea, egoki jardun dezaten.
  7. Plan, programa eta jarduera garrantzitsuak sustatzea. Plan horien prestaketa lana eta jarraipen txostenak koordinatzea, dagozkien jardun eremuetan.
  8. Hainbat Sailburuordetzek proiektu edo prozedura batean batera jardun behar dutenean, Sailburuordetza bakoitzak gainerakoekiko dituen jarduketak koordinatuko ditu, Jaurlaritzaren jarduketa politiko eta administratiboaren koherentzia zaintze aldera, hargatik eragotzi gabe Jaurlaritzak koordinazio-ekintza orokorra betetzea.
  9. Dagokion eskumen-arloan, azterlanak eta txostenak egitea eta horiek analizatzea, eta xedapen orokorren proiektuak proposatzea, ezarritako jardun politikari jarraituz.
  10. Sailburuordetzaren mendeko zuzendariek emandako ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.
  11. Enpresa, entitate eta korporazioekiko akordioak edo hitzarmenak izenpetzea, kasuan kasuko eskumena beste organo bati esleitu ez bazaio.
  12. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan dagokien jardun arloan esleitutako dirulaguntza izendunak ematea.
  13. Oso astun gisa tipifikatutako arau-hausteei buruzko zehapen-espedienteak hasi eta ebaztea, baldin eta arloko legeek ez badiote esleitzen eskumen hori beste organo bati.
  14. Jardun-arloaren barneko espedienteen ondoriozko gastua baimentzea, baimen hori beste organo baten eskumena ez bada.
  15. Sailburuordetzaren arlo eta egitekoekin lotutako ondare-erantzukizuneko prozedurak ebaztea.
  16. Beren eskumeneko arloetan, eurak izango dira sailaren eta gainerako sailen arteko harremanetarako organoa. Eurak izango dira, halaber, gai material horren inguruan eratutako sailen arteko koordinazio-organoekiko harremanetarako organoa.
  17. Sailburuordetzak osatzen dituzten zuzendaritzek emandako egintza deuseztagarrien kaltegarritasuna deklaratzeko espedienteak ireki eta ebaztea.
  18. Sailburuordetzak osatzen dituzten zuzendaritzek emandako administrazio egintza deusez eta deuseztagarriak ofizioz berrikusteko espedienteak ireki eta ebaztea.
  19. Bere gain hartzea, bere Sailburuordetzan eta bere eskumeneko esparruetan, emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko erantzukizuna, bat etorriz Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako
    otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta, hala egokituz gero, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko 8/2015 Legean ezarritakoarekin.
  20. Arloko hizkuntza-normalizazioaren ardura bere gain hartzea eta bere eskumeneko eremuetan euskararen erabilera sustatzea, zerbitzu  eta lan hizkuntza izan dadin, bat etorriz Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoarekin.
  21. Ordenamendu juridikoak agintzen dien beste edozein egiteko, edo, orokorrean, Jaurlaritzako sailburuordeei dagozkienak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba

Telefonoa/k

Posta elektronikoa/k

Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Mikel Amundarain Leibar
(2021/09/01 - 2024/06/26) Industria sailburuordea