Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila

INDUSTRIA-AURRIAK

Industria-aurriak Euskadiren eraldaketa ekonomiko eta sozialaren ondorioz agertu zen fenomenoa da, eta ingurugiroko, estetikako --degradazio-irudia transmititzen baitute-- eta hirigintzako arazo ugari sorrarazi dituzte.

Zaharkitutako industria-instalazioez edo meategi agortuez beteriko azalera handi horiek birgaitzea aukera handia da lurralde-antolamenduaren ikuspuntutik. Euskal hiriak hazkunde-esparru berriak aurkitzen ari dira orain arte gure industria-historiako aldi agortuaren irudia baizik ez ziren tokietan.

Bestalde, Euskadiko leku askotan lurzorua ondasun urria da. Industria-aurriak eraisteak narriatutako espazio horiek hirian integratzeko aukera ematen du, bizilekuetarako, ekipamenduetarako edo aisialdirako guneak sortzeko. Lurzoru onenak libratzea da helburua, urrunago dauden landa-lurzoruak okupatu beharrean. Ekonomia berriarentzako euskarri ezin hobea lortu nahi da, eta industriaren gainbeherak sortzen duen arazoa itxaropen positibo bihurtu.

Eusko Jaurlaritzak 1992-2013 tarteko laguntza-programa bat garatu zuen, Industria-aurriak eraisterako. Programa honetan 21 milioi euro baino gehiago inbertitu ziren eta 258 hektarea baino gehiago berreskuratu ziren, 159 jardueratan zehaztuta.

1998an EAEko Industria-aurriak eraisteko jarduerei buruzko inbentario bat egin zen. Aipaturiko dokumentuan, sailak 1992-1998 tartean zehar finantzatutako jarduerak baino ez dira biltzen.

Jarraian, iraupen osoan zehar programaren emaitzen taula-laburpen bat azaltzen da, Eremu Funtzionalen arabera xehatuta.

Arlo Funtzionala 

Jarduketa-kopurua

Aske utzitako azalera

Jarduketen zenbatekoa

Arabako Erdialdea  

11

20,87 Ha.

1.159.937,93 €

 Laguardia   

1

0,50 Ha.

11.451,16€

Bilbao Metropolia  

49

154,03 Ha.

9.810.010,26€

Donostia - San Sebastián 

50

42,77 Ha.

4.812.412,20€

Balmaseda - Zalla  

4

5,50 Ha.

641.376,83€

Beasain - Zumarraga

4

2,20 Ha.

237.542,77€

Durango  

6

4,67 Ha.

279.748,46€

Eibar  

11

9,35 Ha.

1.370.015,81€

Igorre  

2

0,45 Ha.

84.951,96€

Arrasate - Bergara  

7

6,26 Ha.

567.359,13€

Tolosa  

7

2,90 Ha.

1.264.982,72€

Zarautz - Azpeitia

5

8,70 Ha.

943.967,67€

Gernika-Markina

2

0,44 Ha.

21.706,24€ 

Guztira 159  258,64 Ha.  21.205.463,14€
Azken eguneratzea: 2018/11/22