Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ibaizabal-Nerbioi itsasadarreko paisaia industrialaren karakterizazioa eta balorazioa

Zuzendaritza: Beatriz Herreras Moratinos

Gauzatzea: Ainara Martínez Matía

Laburpena eta itzulpena: Leire Milikua Larramendi

 

BIZKAIKO INDUSTRIALIZAZIOA: BILBOKO PORTUAREN JARDUERA

Bilboko portuaren jarduerak, XIV. mendean hasi zenetik, Bilbo Handia eskualdearen ardatz egituratzaile bilakatu du Ibaizabal-Nerbioi itsasadarra. Bizkaiko industrializazioaren behin betiko garapenaz geroztik, itsasadarra lan-eremu bilakatu zen, eta indar bisual handiko paisaia-unibertsoa eratu zuten bai merkantzien zamatze-mugimendu etengabeak, zein pertsona, itsasontzi eta gabarren garraioak. Azken urteetan, unibertso horrek indarra galdu du.

Gaur egun ezagutzen den itsasadarraren fisionomia bera, ibai-ibilguaren alde bietan, Bilbo eta haren inguruetako udalerrien industrializazioaren ondorio zuzena da. Bertako zubi, kai, ontziraleku, kargategi eta abarrek eremuaren bereizgarri zen merkataritza eta garapen ekonomikoaren ideiari erantzuten zioten; gainera, Bizkaiko eremurik urbanoena zen, nagusiki.

Ur-ibilgu izaera hutsetik harago doa itsasadarra, eta, bertan aurkitzen diren elementuekin batera, eskualdearen bilakaera historiko eta industrialaren parte da. Horren ondorioz, arau orokor legez, bere ibilguan zehar aurki daitezkeen portu- eta industria-elementuak (farola, baranda, uztai, eskailera eta eskala, margotutako seinaleztapen, ontziraleku, kargategi edo garabiak) mantendu beharko lirateke paisaiaren osoko balioa babesteko, elementuok banaka izan dezaketen garrantziaz haraindi. Gainera, Bilbo eta haren inguruko udalerrien industria-bilakaeraren lekuko dira, baina Bizkaia eta Euskal Autonomia Erkidegoko industria-bilakaeraren testigu ere. Elementu horiek sortu zituzten enpresak dakartzate gogora, horietako zenbait jada desagertuak.

 

AZTERLANAREN DESKRIBAPENA

Ibaizabal-Nerbioi itsasadarreko paisaia industrialaren karakterizazio- eta balorazio-lanen gidalerroak jasoko dira. Paisaia hori Bilbo, Barakaldo, Sestao, Portugalete eta Santurtzik osatuko dute ezkerraldean; eta, eskuinaldean, Erandio, Leioa eta Getxok.

 

Ibaizabal-Nerbioi barreneko paisaia eratzen duten ondare-elementu industrialetan jartzen du arreta azterlanak. Gune hori, 1841.etik modu intentsiboan ustiatu zen, Santa Ana de Bolueta fabrikaren sorrerarekin batera. Hala ere, lehenagoko mendeetatik zetorren jarduera, Ponton udal-okindegia bezalako irin-fabriken ezarpenarekin. Ibaibidea bere osotasunean analizatu da. Horrela, aztertutako paisaia portu-paisaia gisa kontsideratzeaz gain, hark ibai-paisaia eta paisaia urbanoa ere moldatu ditu, berau osatzen duten elementuen ardatz egituratzaileak itsasadarraren muga geografikoa gainditzen duelako. Horregatik, Bizkaiko zein Euskal Autonomia Erkidegoko paisaia kultural garrantzitsuenetako hori 17,5 kilometrotan zehar jasotako portu- eta industria-jarduerek osatzen dute, baita tarte horretan forma hartu duten herri eta hiriguneek ere.

Azterlanak ondare-interesa duten 101 industria-elementu identifikatu ditu Ibaizabal-Nerbioi ibaibidean. Horietatik 16k monumentu babesa dute dagoeneko.

Hortaz, gehitu behar zaizkie itsasadarreko portu-elementuak, hala nola, ontziralekuak, garabiak edo kargategiak; baina baita elementu txikiagoak ere, mutiloi, farola, eskailera eta eskala eta abarrak kasu. Horiek guztiek, osotasunean, garrantzi handiagoa hartzen dute.

Bakarka interesik izan ez edo udal-mailako babesa soilik lortu ahalko luketen industria-instalazioek, hain zuzen, paisaia kultural industrial baten parte bezala ulertzean lortzen dute beren benetako munta.

 

 

Paisaiari zentzua ematen dio lurralde zehatz batean kokatutako ondasun-kulturalen multzo bezala aitortzeak. Instalazioak ezin dira itsasadarrik gabe ulertu (ardatz egituratzailea); eta, era berean, Ibaizabal-Nerbioiren behealdea azken mendeetan ezaugarritu duen industria-jarduerak baldintzatua dago ezinbestean.

 

AZTERKETA-EREMUA

Ibaizabal-Nerbioiren behealdeko ibilbidea da azterketa-eremua. Zorrotz hitz eginez, itsasadarra (hau da, itsasaldien eragin-eremua) Ponton bezala ezagutzen den puntuan hasten da. Izen bereko udal-okindegia zegoen bertan; birmoldatu ondoren, Abusu Ikastola da gaur egun. Hala ere, Boluetaraino zabaldu da ikerketa-eremua. Bertan hasi zen, 1841ean, aztertutako udalerrietako paisaia eraldatu zuen industrializazio intentsiboa.

Bilboko metropoli-eremuaren gaineko azterlan guztiek bat egiten dute: industrializazio prozesuaren ondorio nabarmenetakoa izan zen berau osatzen zuten zortzi udalerriek jasan zuten eraldaketa morfologiko, demografiko eta soziala. Prozesu hori XIX. mendearen erdialdean hasi eta 1970eko hamarkadaraino luzatu zen, ia etenik gabe.

 

Zedarriztapena

Azterketa-eremuaren luzetarako ardatza Ibaizabal-Nerbioiren behealdeak osatzen du, Boluetatik hasi eta Portugaleteko Burdinazko Kairaino.

Zeharkako eremua definitzeko, aldiz, beste ardatz bi izan dira kontuan: ezkerraldean, Bilbo-Santurtzi eta Bilbo-Santander trenbideak; eta, eskuinaldean, Bilbo-Areeta-Plentzia trenbidearen garai bateko trazadura. Dena den, hainbatetan zabaldu behar izan dira muga horiek, itsasadarraren ezkerraldeko meatze-guneen kasuan batez ere.

 

Sailkapen morfologikoa

Paisaia lineala da. Itsasadarraren alde bietan aurki daitekeen industria-mugarrien kontzentrazio handiak ezaugarritzen du. Horrez gain, eskala, ontziraleku eta kargategiekin beteta zeuden hormigoizko kaiek bideratzen zuten ura, eta bideratze horrek berak erraztu egiten du paisaiaren irakurketa lineal hori.

 

Karakterizazio tipologikoa

Hasiera batean, Ibaizabal-Nerbioi itsasadarrak Euskal Autonomia Erkidegoko gune urbano garrantzitsuenetako bat osatzen duenez, paisaiaren ikerketak industria-paisaia urbano bat aztertzeko metodologian oinarritzea eskatzen zuela zirudien.

Harrigarriki, azterketa-eremura hurreratu, eta ondare-industrialaren eta haren ezaugarri morfologikoen hausnarketa patxadatsuak ustekabe bat ekarri du: ibaian gora kokatzen den salbuespen nabarmena kenduta (hau da, Bilbori dagokion zatia), ezin daiteke paisaia hori paisaia urbano bezala definitu. Aitzitik, portu-ibai-paisaia gisa definitu behar da. Izan ere, azterketa-eremuari dagozkien ondare-elementu industrialak zerikusi askoz gehiago dute portu-tipologiekin tipologia urbanoekin baino. Kai, ontziraleku, kargategi eta antzeko beste azpiegitura ugarien aurrean, ez da ia langile-etxebizitza, lokal sozial edo itsasadarreko udalerrien ehundura osatzen duten beste elementurik antzematen. Aipatutako udalerri gehienak aztergai den paisaia definitzeko erabili diren trenbide-ardatzen haraindian garatu dira.

 

Ondare-mugarriak

Azterketa-eremuan ondare-mugarri industrialak aurkitzeak lagundu egiten du berau industria-paisaia bezala hautematerako orduan.

Azpimarratzekoa da aztertutako udalerrietan azkenaldian jazotako jarduketa urbanistikoek Barakaldo edo Sestao bezalako herriek beraien nortasun industriala nabarmen galtzea ekarri dutela. Aldiz, Lamiakoko ibarrek eta Udondo ibaiaren ibai-ahoak, eskuinaldean, garbiki mantentzen dute industria-izaera. Era berean, harritzekoa da Bilboko ondare industrialaren kantitatea eta kalitatea; kultura- eta paisaia-interes handikoa da.

 

 

Eremuaren osotasunak duen balio altua nabarmendu behar da. Berau osatzen duten udalerriek berezko ezaugarriak dituzten arren, lurralde osoa errepide- eta garraio-sare trinko batek batzen du. Sare hori itsasadarraren luzetarako ardatzarekin lotzen da, eta, horrela, industria-mugarri guztiak erlazionatzen dira elkarrekin. Horiei zentzua ematen die, eta modu horretan eratzen da Euskal Autonomia Erkidegoko industria-paisaia garrantzitsuenetako bat, ondare-interes handienetakoa duena.

 

UDALERRIAK, ELEMENTUAK

Jarraian, interesa duten elementu guztiak biltzen dituen laburpen-taula bat aurkezten da. Letra lodiz nabarmendutakoak gaur egun monumentu aitortza dutenak dira.

Taulak lurraldea eta espazioa elkarlotzen direneko ikuspegia eskaintzen du. Identifikatutako elementuen segidak agerian jartzen du nola egituratzen dituen itsasadarrak zeharkatutako udalerriak.

 

 

U

EL

Arrigorriaga / Basauri

Ollarganeko meatze-barrutia

Ibaizabal-Nerbioiren ibilguan interes handiena duten meatze-eremuetako bat.

Aztarna materialak: makina-etxearen eta etxebizitzaren arrastoak, baita Basaurin kokatutako depositu baten eta bi kaltzinazio-laberenak ere.

Bilbo

Ponton udal-okindegia

Ceres irin-fabrika

Martzana kaiko meatze eta kargategia

San Anton zubia

Erriberako merkatua

Estalpeak

Elorrietako ponpatze-estazioa

Molinos Vascos irin-lantegia

Talleres de Zorroza

Primitiva meatzea. Arraiz mendiko instalazioak

Bilbo

Montefuerte meatzeko kaltzinazio-labea

Interes historiko handia: gaur egun existitzen den kaltzinazio-labeen adibide zaharrenetakoa, eta Bilboko zaharrena. Inguruan meazuloen bidez erauzi zen mea, XIX. mendearen amaiera eta XX. mendearen hasiera bitartean. Litekeena da karbonatoa aurkitzeak eragin izana labe horren eraikuntza.

Bolintxuko depositua eta araztegia

Bilboko lehen ur-honidura sistema (XIX. mendearen amaieran hiriguneetara modernitatea iritsi zenaren ikur). Jatorrizko instalazio mekaniko ugari mantentzen ditu oso interesgarria den eraikin baten baitan.

 

Abusuko biaduktua

Trenbidearen hastapenetatik dagoen fabrikazko biaduktua, ibilbidearen jatorrizkoa. Eraikuntza-lanaren tamainagatik eta sinbolo- eta ikonografia-balioagatik nabarmentzen da.

San Luis meatzea

Eremuako hirigintza-antolaketa berrian integratuta dagoen antzinako labea. San Luis meatzearen parte zen, eta, hortaz, Miribillako meatze-gunearen parte. Haren ustiapenak Bilboko "auzo garai"etako hazkundea ekarri zuen. Historia-, ondare- eta lekukotasun-balioa.

Udaletxeko zubia

XX. mendeko lehen hamarkadetan, modernitatearen ikur izan zen. Balio urbanoa duen funtsezko mugarria.

 

Erriberako igarobidea

Bilbon gerraostean eraiki ziren zubi guztien artetik kalitatezkoena. Paisaia balioa eta balio urbanoa ditu, kontuan hartuz Tomás Meabe eskolarekin zuen harremana (GATEPAC Norte taldearen eraikin garrantzitsuenetakoa).

Mesedeetako zubia

Areatzako zubia

Concordia geltokia

Naxako geltokia

Abandoko geltokia

Bodegas El Romeral

Particular del Norte 12ko industria-eraikina

Zugazabeitia y Legarra

Hijos de J. Escudero

Antonio Arrarte y C.ª

Bodegas Bilbaínas

Felipe Urrestarazu

A. Conrad y C.ª

Euskalduna konpainiaren 3. dike lehorra

Carola garabia

Euskalduna konpainiaren ponpa-etxea

Euskalduna konpainiaren 2. dike lehorra

Naviera Aznar

Salbeko zubia

Deustuko zubia

El Tigre

Mefesa

Cromoduro. Bulegoen eraikina

Beta

Compañía Nacional de Oxígeno

Artiach gaileta-fabrika

 

Coromina Industrial

Deustuko kanala

Kobetamendiko meatze-elementuen multzoa

Electra del Nervión

Olabeagako kargategia

Primitiva meatzeko kargategia

Primitiva meatzeko kaltzinazio-labeak

Zorrotza edo Kadaguako kargategia

Talleres de Zorroza. Konponketa-lantegia

Compañía de Remolcadores Ibaizabal-Urgozo

Santa Ana de Boluetako tximinia

Mesedeetako kaiko 3 zenbakiko industria-eraikina

Askao kaleko 9 zenbakiko industria-eraikina

Euskalduna eraikina

Hijos de Sabino Garbisu

Pozoondo irin-fabrika

Artiach eraikina

Portuko nabea 1

Portuko nabea 2

Morgan kaleko 2 zenbakiko industria-eraikina

Morgan kaleko industria-eraikina

SAEMAko bulegoak

Elorriaga Industrial Eléctrica

Tarabusi

Cromoduro. Zaintzailearen etxea

Construcciones Electromecánicas Consonni

Zamacona ontziolako garabia eta arrapalak

Compañía Nacional de Oxígeno

Artiach gaileta-fabrika. Bistako adreiluz egindako pabiloia

Cadenas Vicinay

Industrias Taibo

Termoelectricidad Consonni

FLEX

Sociedad Anónima Echevarría

Bilbo / Barakaldo

Kadagua gaineko Altzolako zubia

Bilbo / Barakaldo

S.A. Echeverríako zubi esekia

Barakaldo

FESA

Barakaldo

Sociedad Anónima Echevarría. Koke-bateriak

Sociedad Anónima Echevarría. Produkzio-nabea

Kadaguako ontziola

La Orconerako mea-kargategia

Fertiberiako karga-nasa

C.ª Franco-Belgako mea-kargategia

Altos Hornos de Vizcaya. Bulegoak

Altos Hornos de Vizcaya. Ilgner gela

Franco-Belgako trenbidea

Erandio

Compañía de Pinturas Internacionales

Astilleros Reunidos del Nervión (dike lehorra)

Sestao

1 zk. Labe Garaia Altos Hornos de Vizcaya

Sestao

La Naval

Benedictako kai-muturra

Altos Hornos de Vizcaya. Biltegi komertzialak

Erandio / Leioa

Dow Chemical. Garai bateko bulegoak

Leioa

FAES

Itsasadarreko portu-elementuak

Udondoko zubia

Portugalete

La Canilla geltokia

Burdinazko kaia

Portugalete / Getxo

Bizkaia zubia

 

 

JATORRIZKO DOKUMENTUAREN EDUKIA:

Jatorrizko dokumentu osoak zabalago garatzen ditu honako puntu hauek: ikerketaren esparrua, Ibaizabal-Nerbioi itsasadarreko paisaia industrialaren identifikazioa eta justifikazioa, industria-paisaiaren balorazioa, intereseko elementuen zerrenda, intereseko elementuen balorazioa, bibliografia eta dokumentazioa.

Jatorrizko dokumentua ikusi eta azterlanari buruzko informazio zehatzagoa izateko, sakatu esteka hau: informazio gehiago.