Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
- Titularra: Aitor Aldasoro Iturbe
- Agintaldia: XIII. Legealdia
- Goragoko erakundeak: Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco > Kultura eta Hizkuntza Politika
ORGANIGRAMA
ARLOAK / EGINKIZUNAK
13. artikulua.– Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza.
Hizkuntza Politikako sailburuordeak dekretu honen 5. artikuluan ezarritako egitekoak izango ditu honako jardun-arlo hauetan:
Hizkuntza-politika.
Euskara sustatzea.
Hizkuntza-politikari dagokion jardunean, hauek dagozkio: euskararen bilakaeraren zaintza (ikerketaren ikuspegitik), euskara sustatzea gizartean eta lan-munduan, euskararen normalizazioa eta indarberritzea administrazioan eta euskararen ezagutza.
Euskara sustatzeari dagokion jardunean, hauek dagozkio: euskara indarberritzeko politikak bultzatzea, erakunde publiko zein sozialen arteko lankidetza sustatuz eta gaikako plangintzak garatuz.
Arlo horietan, genero-ikuspegia txertatuko du bere eskumen-eremuan garatzen diren politika publikoetan, eta emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko neurriak ezarriko ditu, bai eta ekintza positiboak ere horiek beharrezkoak diren eremuetan, saileko Berdintasunerako Administrazio Unitatearekin lankidetzan eta elkarrekin koordinatuta.
ardun-esparru horretan, Hizkuntza Politikako sailburuordeak egiteko hauek izango ditu:
- Euskararen erabilera normalizatu eta indarberritzeari dagokionez Eusko Jaurlaritzak duen hizkuntza-politika artikulatzea eta jarraipena egitea, eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateek, Eusko Jaurlaritzak emanda, arlo honetan bete behar dituzten jardun-irizpideak ezarri eta garatzea.
- Jaurlaritzaren egungo egituran, hizkuntzaren eremuan egiteko espezifikoak dituzten organo eta zerbitzu guztiek sarean, koordinatuta eta modu osagarrian jarduten dutela bermatzea, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren zuzendaritzapean.
- Arlo honetako zuzendaritzek hizkuntza-politikaren arauak ezartzeko, aldatzeko edo aplikatzeko egiten dituzten proposamen orokorrak eta espezifikoak koordinatzea eta, hala badagokio, sailburuari helaraztea.
- Eusko Jaurlaritzako sailek edo mendeko organismoek egindako ikerketa soziolinguistikoak edo alderdi soziolinguistikoak jasotzen dituzten bestelako lanak koordinatzea, horien eremua edozein dela ere, Jaurlaritzaren hizkuntza-planifikazioak koherentzia eta efizientzia handiagoa izan dezan.
- Euskal Autonomia Erkidego osorako hizkuntza- planifikazioa prestatzea eta baterako jardunak gauzatzeko planak formulatzea, Jaurlaritzak onar ditzan.
- Hizkuntza-politikan eskumena duten botere publikoak elkarlanean aritzeko neurriak dinamizatu eta bultzatzea, horretarako behar diren ekimen guztiak sustatuta eta erakundeen arteko elkarlana eta koordinazioa areagotzen duen beste edozein formula ikertuta.
- Azaroaren 24ko 10/1982 Legea (Euskararen erabilera normalizatzeko oinarrizkoa) eta gainerako xedapen osagarriak egoki garatzen eta aplikatzen direla zaintzea, hargatik eragotzi gabe administrazioko beste organo batzuek berariaz esleituta dituzten egitekoak. Esleitutako jardun-eremuan, euskararen erabilera normalizatzeko xedez, arreta berezia jarriko du botere publikoek xedapen orokorrak bete ditzaten, baita Eusko Jaurlaritzaren jarraibideak eta Euskararen Aholku Batzordearen gomendioak ere, eta betetze-maila ebaluatuko du.
- Hizkuntza normalizatzeko arloan, harremanak izatea euskara normalizatzen eta araupetzen diharduten entitateekin, eta euskal hiztunen komunitateren bat duten beste lurralde batzuetako era guztietako entitateekin egitea jardunak.
- Hizkuntza-eskakizunak zehazteko eta eskakizun horiek aplikatzeko proposamena egitea, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legean eta Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzeko otsailaren 22ko 19/2024 Dekretuan ezarritako ondorioetarako. Gainera, administrazio publikoekin batera arituko da irizpide horietara egokitzeko planak lantzen eta ezarritako helburuen betetze-maila ebaluatzen. Horrek ez ditu eragotziko administrazio horietako bakoitzak dituen eskumen eta eskudantziak, ezta Jaurlaritzako sailek dituztenak ere.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailek edo horien mendeko organismoek ematen dituzten euskararen jakintza-mailari dagozkion titulu eta ziurtagiriak homologatzeko prozedura aurrera eramatea, izan hizkuntza-eskola ofizialek emandakoak, edo izan berez helduen euskalduntzearen arlotik kanpo egonda ere euskara irakasten duten beste ente batzuek emandakoak. Halaber, dagoeneko homologatuta daudenak eguneratzea edo egokitzea ere badagokio. Horretarako, azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuan jasotako aurreikuspenak beteko ditu, besteak beste, eta, ondorioz, Baliokidetzen Jarraipen Batzordeari esleitutako eginkizunak zuzenduko ditu, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari atxikita baitago.
- Aroa Marko Estrategikoa diseinatu, zabaldu eta horren jarraipena eta ebaluazioa egitea toki- eta foru-erakundeen artean.
- Euskararen Aholku Batzordearen gidalerroetan oinarritutako politikak garatu, jarraipena egin eta ebaluatzea.
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak esleituta dituen egitekoak gauzatzeko, zuzendaritza hauek izango ditu hierarkikoki mendean:
- Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritza.
- Euskara Sustatzeko Zuzendaritza.
- Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza.
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea (HABE) organismo autonomoa, azaroaren 25eko 29/1983 Legean xedatutakoarekin bat, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari atxikita dago, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren bidez.
Euskararen Aholku Batzordea, urriaren 16ko 176/2007 Dekretuan xedatutakoarekin bat, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari atxikita dago.
5. artikulua.– Sailburuordetzak.
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailean, sailburuaren mendean, Kultura Sailburuordetza eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza egongo dira.
Sailburuordeek ahalmen hauek izango dituzte ematen zaizkien jardun-arloetan:
- Sailburuordetzaren mendeko zuzendaritzen eta bestelako organo eta administrazio-unitateen jarduerak zuzendu, koordinatu eta gainbegiratzea.
- Jardun-politikak lantzea eta sailburuari proposatzea, Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzarekin koordinaturik.
- Sailburuari asistentzia teknikoa ematea gomendioan utzi zaizkion egitekoen eremuan.
- Sailburuari xedapenetarako proiektuak proposatzea, ezarritako jardun-politikaren arabera.
- Sailburuordetzaren jarduerak kudeatzea.
- Sailburuordetzako zuzendariek emandako ebazpenen aurka jartzen diren errekurtsoak ebaztea.
- Plan estrategikoen eta urteko jardun-planen edo izaera exekutiboko beste plan batzuen lanketa, kudeaketa eta garapena gainbegiratzea.
- Kontratazio-organoa izatea esleituta dauzkaten jardun-arloetako gaietan, baldin eta indarreko legeriaren arabera kontratu txikitzat jo ezin badira. Dena den, zuzenean beren mendeko diren zuzendaritzen jardun-eremua gainditzen duten kontratu txikietan eta beren jardun-arloko gaietan ere jardungo dute kontratazio-organo gisa.
- Sailaren eta administrazio honetako organoen arteko harreman-organoa izatea beren eskumeneko arloan, behar denean. Zerbitzu Zuzendaritzak eta Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzak dituzten egitekoak eragotzi gabe egingo dute lan hori.
- Zehapen-prozedurak hastea eta zehapenak jartzea beren jardun-eremuetan, baldin eta beste organo bati ez badagozkio.
- Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarekin elkarlanean jardutea «Etxepare Euskal Institutua» zuzenbide pribatuko ente publikoari dagokionez esleitzen zaizkion jardun-arloetan, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari atxikitako erakundea den aldetik.
- Beheragoko organoen jarduna gainbegiratzea eta jarraibideak eta zirkularrak ematea sailburuordetzaren administrazio-unitateek egoki funtziona dezaten.
- Organikoki mendean dauzkaten zuzendaritzen arteko gatazkak ebaztea.
- Eskumenak eskuordetzea edo beheragokoen eskumenak bereganatzea, organikoki mendean dauzkaten zuzendaritzei dagokienez.
- Sailburuordetzako zuzendaritzen helburuetarako behar diren aldaketak eta garapenak zehaztea.
- Harremanak izatea gaiaren arabera eskumena duten Estatuko, autonomia-erkidegoetako eta foru-aldundietako organoekin, bai eta Europako eta nazioarteko entitateekin ere.
- Sailburuordetzaren antolamendu operatiboa proposatzea, zuzendaritzetan eta administrazio-unitateetan antolatuta, ezarrita dauden antolamendu-irizpideekin bat.
- Azterlanak eta txostenak egitea, eta azterlan-txosten horiek aztertzea beren eskumenen esparruan.
- Beren eskumeneko arloetan zerbitzu- eta lan-hizkuntza euskara izan dadila bultzatzea, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoarekin bat.
KARGUAK
Kargu historikoak
LOTUTAKO ERAKUNDEAK
Goragoko erakundeak
- Kultura eta Hizkuntza PolitikaXIII Legealdia
Mendeko erakundeak

Harremanetarako datuak