Osasun Saila

Hileta-sanitateari buruzko baimenak, jakinarazpenak eta izapideak

202/2004 Dekretua, urriaren 19koa (leiho berri batean irekitzen da), Euskal Autonomia Erkidegoko Hilotzen Sanitate-alderdiei buruzko Erregelamendua onartzen duenaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan legez ezarritako hileta-enpresek beren jarduera garatzeko baimen-sanitarioak, jakinarazpenak eta izapideak behar dituzte.

Izapide horien barruan daude ehorztetxeak eta hileta-instalazioak kudeatzeko baimenak, hilotzak, gorpuzkiak edo hilotz-hondarrak kudeatzeko baimenak, eta hileta-enpresek burututako hileta-zerbitzuen jakinarazpenak.

Interesdunek araudiak eskatzen dituen baimen eta jakinarazpenak izapidetu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan araudiari dagozkien prozedurak garatu dira. Egoitza hori informaziorako eta herritarrentzako izapideetarako sarbide segurua da, eta informazioaren eta zerbitzuen osotasuna, egiazkotasuna eta eguneratzea bermatzen ditu. Identifikatzeko eta komunikazio segurua bermatzeko, egoitza elektronikoak gailu seguruko ziurtagirietan oinarritutako sinadura elektronikoko sistema erabiltzen du.

Jarraian, onartutako identifikazio elektronikoko bitarteko baten bidez  (leiho berri batean irekitzen da) eskura daitezkeen izapideak zehazten dira. Dagokion eskaera egin ondoren, espedienteari buruzko informazioa eta dokumentazioa eskuratu ahal izango da Nire karpeta (leiho berri batean irekitzen da)  atalaren bidez.


Azken aldaketako data: