Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Hezkuntza Sailburuordetza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

  1. Saileko sailburuordetzei dagozkien egiteko orokorrez gainera, Hezkuntza Sailburuordetzak honako egiteko eta jardun-arlo hauek ditu esleituak, unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzaren arloan, betiere alde batera utzita dekretu honetan Lanbide Heziketako Sailburuordetzari esleitutako eskumenak:
    1. Hezkuntza-sistema antolatu, eraldatu eta eraberritzeko ekintzak planifikatzea; unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzen arloko hezkuntza-politika eta hark curriculumaren eta arauen garapenean duen eragina definitu eta koordinatzea; irakasleen prestakuntza; hezkuntza-premia bereziak, eta hezkuntza-berrikuntzako programen garapena.
    2. Aurreko puntuan aipatutako irakaskuntzen programazioa bultzatu, koordinatu eta unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan abiaraztea.
    3. Irakaskuntza ebaluatzeko jarduerak ikuskatzea, hain justu ere irakaskuntza hobetzeko planak ezarri eta hobetzeko neurriak har eta kontrolatu daitezen, hargatik eragotzi gabe Irakas-sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundeak arlo horretan dituen eskumenak.
    4. Hezkuntza Sailburuordetzaren eskumen-eremuko irakaskuntzak antolatu, eraberritu eta ikertzeko ekintzak koordinatzea.
    5. Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzarekin koordinatuta, irakaskuntzako funtzio publikoan eta hezkuntza-ikuskaritzako eta -laguntzako zerbitzuetan sartzeko gaien edukiak nola ezartzen diren ikuskatzea, bai eta sarrera-proben oinarriak, programak eta edukiak prestatzen parte hartzea ere.
    6. Hezkuntza Sistemaren plangintza egitea, Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzarekin koordinatuta; ildo horretatik, unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen tipologia eta kokapena zehazteko irizpideak finkatuko ditu, eta honako hauek aztertuko: langile-premiei erantzuteko proposamenak, giza baliabideak hobetzeko eta kualifikatzeko planak eta azpiegitura- eta ekipamendu-baliabideen dotazio berriei buruzko proposamenak.
    7. Hizkuntza-arloko helburuak hobetzeko proposamenen plangintza eta jarraipena egitea, hezkuntza-sistemaren barruan. Ildo horretan, helburu horiek erdiesteko proposamen pedagogiko berritzaileak diseinatu eta abiaraziko ditu.
    8. Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1998 Oinarrizko Legea garatzeko jarduerak zehaztu eta koordinatzea, Lanbide Heziketako Sailburuordetzarekin koordinatuta, eta Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen III. tituluaren esparruan.
    9. Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetan, euskara ardatz duen hizkuntza eta kultura anitzeko hezkuntza-eredua diseinatzea, planifikatzea, koordinatzea eta ebaluatzea, Lanbide Heziketako Sailburuordetzarekin koordinatuta.
    10. Digitalizazioa eta kultura digitala sustatzea, egungo hezkuntza-sistema hezkuntza-etapa guztietan eraldatzeko eragile gisa.
    11. Ikerketa-lana egitea hezkuntzaren eta hezkuntza-berrikuntzaren esparruan, betiere unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza-mailetan.
    12. Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza-mailetako irakasleei prestakuntza eta aholkuak ematea, hezkuntza-ikerketaren eta -berrikuntzaren ondorioz sortzen diren metodologia eta teknologiei buruz.
    13. Ikaskuntza-prozesuak hobetuko dituzten ingurune digital eta presentzial berrietan aurrera egitea, irakasleen eta ikasle guztien prestakuntzan etengabeko hobekuntza garatuz.
    14. Unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen autonomia areagotzea eta haien lidergo pedagogikoa bultzatzea, bai eta zuzendarien jarduna koordinatzea ere, baliabideak, pertsonak, antolamendua eta autonomia pedagogikoa hobetzeko.
    15. Lanbide Heziketako Sailburuordetzarekin eta Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzarekin koordinatzea Euskadiko Steam Estrategiaren garapena eta ezarpena.
    16. Aniztasunaren tratamendua sustatzea etapa guztietan.
    17. Hezkuntza Sailburuordetzaren eskumen-eremuan, ikastetxe eta unitate publikoak sortu, eraldatu eta kentzeko proposamenak egitea, bai eta unibertsitateaz kanpoko ikastetxe eta unitate publikoei baimenak eman, aldatu eta azkentzeko proposamenak ere.
    18. Haurreskolak Partzuergoarekiko eta Bizkaiko Osabidezko Hezkuntza Partzuergoarekiko harremanak bultzatu eta koordinatzea.
  2. Hezkuntzako Ikuskatzailetza Hezkuntzako Sailburuordetzaren mende egongo da, eta Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legearen 25. artikuluaren 2. apartatuan esleitzen zaizkion egitekoak izango ditu, indarrean dagoen araudiak ematen dizkionez gain.
  3. Berritzegune Nagusia Hezkuntza Sailburuordetzaren mende egongo da organikoki eta funtzionalki, hargatik eragotzi gabe Hezkuntzako Ikuskaritzari dagozkion gainbegiraketa-funtzioak.
  4. Hezkuntza Sailburuordetzaren mende daude zuzendaritza hauek: Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritza, Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako  Zuzendaritza eta Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritza.

Sailburuordetzak.

Sailburuordetza bakoitzaren arduraduna sailburuorde bat izango da, hierarkian sailburuaren menpeko zuzena izango dena. Sailburuordetzan garatutako jarduerei eta sailburuordetzaren mendeko zuzendaritzei eta gainerako administrazio-organo eta -unitateei dagokienez, egiteko hauek dagozkie Hezkuntza Saileko sailburuordeei:

  1. Gauzatu beharreko politikak prestatu eta sailburuari proposatzea.
  2. Sailburuari laguntza emango diote, eman zaizkien egitekoen eremuan.
  3. Sailburuordetzaren jarduerak programatzea, eragin soziala aztertzea, eta behar diren aldaketak edo garapenak zehaztea zuzendaritzen helburuetan.
  4. Sailburuordetzako administrazio-unitateen funtzionamendurako jarraibide eta zirkularrak ematea.
  5. Xedapen-proiektuak proposatzea, ezarritako jardun-politikarekin bat etorriz.
  6. Helburuen eta jardun-planen kudeaketa ikuskatzea.
  7. Bere eskumeneko arloetan, sailaren eta gainerako sailen arteko harremanetarako organoa izatea, eta, halaber, eremu material horri lotuta eratutako sailen arteko koordinazio-organoekiko harremanetarako organoa izatea, betiere egiteko hori beste organo batzuei esleituta ez badago.
  8. Bere gain hartzea sailburuordetzako hizkuntza normalizazioaren ardura, eta bere eskumeneko eremuetan euskararen erabilera sustatzea, zerbitzu- eta lan-hizkuntza izan dadin, bat etorriz Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoarekin.
  9. Bere sailburuordetzan eta bere eskumen-eremuetan emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko erantzukizuna bere gain hartzea, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean ezarritakoarekin bat etorriz.
  10. Errekurtsoak ebaztea indarreko legerian aurreikusten diren kasuetan.
  11. Mendeko organoen jarduera ikuskatu eta zaintzea.
  12. Eskumenak mendeko organoei eskuordetzan ematea, organo horien arteko gatazkak ebaztea, eta goragokoak eskumenak bereganatzea, indarreko arauetan xedatutakoarekin bat etorriz.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Maria Begoña Pedrosa Lobato
(2020/09/30 - 2024/06/24) Hezkuntza sailburuordea