Osasun Saila

Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailburuordetza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

14. artikulua.– Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailburuordetza.

  1. Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailburuordetzari, dekretu honen 5. artikuluan oro har esleitzen zaizkion eskumenez gain, honako hauek dagozkio:
    1. Bizitzako politika publikoen plangintza, ikuskapena eta ebaluazioa egitea: zeharkako politikak, biztanleria-sektoreetan zentratuak, adinaren arabera definituak, honako jardun-arlo hauetan: gazteria, erronka demografikoa, familia-politika eta haur eta nerabeen politika.
    2. Erronka demografikoaren kudeaketa integrala bultzatzea, gainerako sailburuordetzekin batera, jaiotza-tasa, gazteen emantzipazioa eta familien proiektu berrien eraikuntza sustatuz.
    3. Adingabeen eskubideen sustapena, babesa eta defentsa eta haiek gizartean parte hartzea bermatzeko neurriak sustatzea, bai eta pertsona horien edozein indarkeria eta babesgabetasun mota saihesteko neurriak ere.
    4. Erronka demografikoaren 2030erako Euskal Estrategia osorik hedatzea eta haren jarraipena, ebaluazioa eta eguneratzea egitea, foru-aldundiekin, udalekin eta gizarte zibileko beste eragile batzuekin lankidetza-esparru bat garatuz.
    5. Sailburuordetzaren ardurapeko politika sektorialak eta zeharkako politikak koordinatzea.
    6. Erakundeen arteko eta sailen arteko lankidetza sustatzea sailburuordetzaren ardurapekoak diren jardun-arloetan.
    7. Erakundeen arteko adostasuna, elkarrizketa sozial eta zibila, lankidetza profesionala, elkartasun zibikoa, sareko lana, ezagutzaren kudeaketa eta herritarren parte-hartzea sustatzea sailburuordetzaren esku-hartzearen esparruan.
    8. Migratzaileak hartzeko eta gizarteratzeko politikak garatzea, erronka demografikoaren estrategiari ere lotutako ardatz gisa, baina bizi-ibilbideko politikekin alderatuta desberdina.
    9. Sailburuordetzaren eskumeneko gaietan legeriaren garapena, aplikazioa eta, hala badagokio, aldaketa bultzatzea.
    10. Berariaz gazteei zuzendutako jarduera, zerbitzu eta ekipamenduen arloko goi-ikuskaritzari dagozkion eginkizunak betetzea, Gazteen martxoaren 10eko 2/2022 Legearen 53. artikuluan aurreikusitako moduan.
  2. Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailburuordetzaren mende honako zuzendaritza hauek daude:
    1. Haur, Nerabe eta Familia Zuzendaritza.
    2. Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritza.
    3. Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritza.

5. artikulua.– Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordeak.

Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordeei dagokie, zuzenean eta hierarkian sailburuaren mende, oro har, honako eskudantzia hauek baliatzea:

  1. Jaurlaritzaren estrategiaren arabera Sailak Sailburuordetzari esleitutako helburu estrategikoak garatzea.
  2. Sailburuordetzaren eta haren mende dauden zuzendaritzen jarduerak programatu, zuzendu, bultzatu, gainbegiratu eta koordinatzea, bai eta mendeko zerbitzuen eta organoen antolakundeari eta funtzionamenduari buruzko jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea ere.
  3. Eragin soziala aztertzea eta Sailburuordetzako zuzendaritzen helburuetan egin beharreko aldaketak edo garapenak zehaztea.
  4. Sailburuordetzaren araudia eta jarduera-planak proposatzea sailburuari.
  5. Sailburuordetzaren barruan, baliabide materialen eta giza baliabideen beharrak zehaztea, aurrekontuen aurreproiektua egiteko.
  6. Sailburuordetzako zuzendariek emandako ebazpenen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.
  7. Saileko hizkuntza-normalizazioaren erantzukizuna bere gain hartzea eta euskararen erabilera sustatzea, zerbitzu- eta lan-hizkuntza gisa, bere eskumeneko eremuetan, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoarekin bat etorriz.
  8. Bere sailean eta bere eskumeneko esparruetan emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko erantzukizuna bere gain hartzea, Gobernu Kontseiluak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Planean ezarritakoarekin bat etorriz.
  9. Bere jardun-arloari dagozkion laguntza-programak ebaztea, baldin eta ebazpen-proposamena sailburuordetzaren mendeko zuzendaritzei esleituta badago, eta bestelako programak ebaztea, baldin eta araudiak berariaz hala ezartzen badu.
  10. Sailburuordetzaren mendeko zuzendaritzek edo horiei atxikitako zuzendaritzek kudeatutako behatokien jarduera koordinatzea.
  11. Estatuko, autonomia-erkidegoetako, foru-aldundietako eta toki-entitateetako organo eskudunekin harremanak izatea, gaiaren arabera.
  12. Eta, oro har, indarrean dagoen ordenamendu juridikoak esleitzen dizkien egiteko guztiak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Xabier Legarreta Gabilondo
(2024/11/12 - ) Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordea