Osasun Saila

Finantza Politika eta Aurrekontu Sailburuordetza

ARLOAK / EGINKIZUNAK

14. artikulua.– Finantza Politika eta Aurrekontu Sailburuordetza.

Finantza Politika eta Aurrekontu Sailburuordetzak beteko ditu, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren zuzendaritzapean, Sailari eman zaizkion eskumenak honako arlo hauetan: kredituaren antolamendua, finantza-politika eta finantza-entitateekiko harremanak; finantzaketa-tresna publikoen kudeaketa; aurrezki-kutxak, banku-fundazioak eta kreditu-kooperatibak; diru-bilketaren kudeaketa, diruzaintza, zorpetzea eta bermeak ematea; aseguru- eta berraseguru-jarduera; aseguru eta berraseguru pribatuen banaketa baimentzea eta kontrolatzea; balore-merkatua; gizarte-aurreikuspeneko entitateak; Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak zuzentzea, egitea, kudeaketa orokorra, jarraipena eta kontrola; aurrekontu-programazioa; Jaurlaritzaren politika ekonomikoa koordinatzea; programa eta politika publikoak ebaluatzea eta aztertzea; Europako kohesio-funtsen politika, eta lehiaren defentsa. Sailburuordetzaren titularrari dagozkio, 5. artikuluan adierazitakoez gain, honako eginkizun hauek:

  1. Urteko aurrekontuetan errespetatu behar diren gidalerro ekonomikoak eta teknikoak lantzea, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren aurreproiektua eta aurrekontuak onartzeko lege-aurreproiektua egitea, gai horri buruz indarrean dagoen araudiaren arabera.
  2. Aurrekonturako kargaren bat dakarten lege-proiektu guztiek berekin eraman behar duten finantzaketa-eranskina prestatzea eta aurrekontu-kredituak gehitzeko edo kentzeko landu behar diren proiektuak egitea, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoari eskumenak edo zerbitzuak transferitzearen ondoriozkoak edo Euskal Autonomia Erkidegoak beste administrazio publiko batzuei transferitzearen ondoriozkoak badira.
  3. Urte anitzeko aurrekontu-plangintza zuzendu, taxutu eta ezartzea, eta, horretarako, sailak eta gainerako instituzio eta ente publikoak koordinatzea.
  4. Aurrekontu-egonkortasunari eta finantza-iraunkortasunari buruzko araudian aurreikusitako kasuetan ekonomia- eta finantza-planak, doikuntza-planak edo berrorekatze-planak egiteko lanak koordinatzea, eta, oro har, egonkortasuneko aurrekontu-dokumentuak egin eta garatzea.
  5. Euskal Autonomia Erkidego guztiaren interesekoak diren gastu publikoko ekimenak ekitaldi bakoitzeko programa eta aurrekontuetan nola zehaztu behar diren koordinatzea, eta Sailak gastu publikoaren arloan egiten duen lana koordinatzea.
  6. Euskal Autonomia Erkidegoko aurrezki-kutxa, banku-fundazio eta kreditu-kooperatiben antolaketari, mendekotasun-araubideari eta araubide juridikoari lotutako berariazko baimen, onespen eta kontzesioak ematea, baldin eta indarrean dagoen legediaren arabera Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egitekoak badira.
  7. Arauak hausteagatik aurrezki-kutxek, banku-fundazioek eta kreditu-kooperatibek eragindako zehapenak proposatzea eskumena duen organoari, indarrean dagoen legediaren arabera betiere, eta zehapen-espedienteak izapidetzea.
  8. Baimen- eta errebokatze-egintzak dakartzaten eginkizun guztiak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari aseguru- eta berraseguru-jarduera gainbegiratzearen arloan dagozkion eskumenak egikaritzeari dagokionez, bai eta aseguru eta berraseguru pribatuak banatzeko jarduerei buruzko inskripzioak egitea dagozkien erregistroetan, eta arau-hauste oso astunengatiko zehapen-prozedurak ebaztea eta hastea ere.
  9. Zehapen-prozedurak ebaztea, higiezinen kredituko bitartekariak eta higiezinen mailegu-emaileak gainbegiratzearen arloan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari dagozkion eskumenak baliatuz.
  10. Aurrerakinak eskatzea eta, hala badagokio, geroratzeak onartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde komunen eta lurralde historikoetako foru-organoen arteko harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 25.2 artikuluari jarraituz.
  11. Diruzaintza-arloan eskumena daukan sailari zorrak atzeratzeko edo zatikatzeko esleitu zaizkion eskabideak izapidetu eta ebaztea, borondatezko epean zein epe exekutiboan, bermea jartzea eskatzen denean, betiere aplikatu beharreko araudiaren arabera.
  12. Euskal Autonomia Erkidegoan finantzen arloari dagokionez indarrean dagoen araudiak Sailari agindutako egitekoak betetzea, bermeak formalizatu, aldatu eta berresteari buruzkoak.
  13. Finantzen arloan Euskal Autonomia Erkidegoaren gain utzitako harremanak koordinatzea, eta gai horretan eskumena duten organoetan erkidegoaren ordezkari izatea, bereziki Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean eta edozein arlotako finantza-instituzioetan.
  14. Espainiako Bankuarekiko, Europako Inbertsio Bankuarekiko, kreditu-entitateekiko eta beste finantza-instituzio batzuekiko harremanak, bai eta kreditu-arriskuak kalifikatzeko nazioarteko agentziekiko harremanak ere.
  15. Euskal Autonomia Erkidegoak euskal sektore ekonomikoak finantzatzeko eta haietan partaidetza publikoa izateko dituen tresna publikoak antolatu, koordinatu eta kudeatzea.
  16. Gobernuaren politika ekonomikoa koordinatzea.
  17. Plangintza estrategikoa hobetzeko eta politika publikoak ebaluatzeko ekimenak bultzatzea.
  18. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Europako kohesio-politikaren arloan egiten dituen jarduketak zuzendu eta koordinatzea.
  19. Egitura-funtsei, Kohesio Funtsari eta Europar Batasunak ezarri edo ezartzen dituen eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak kudeatzen dituen eta egiturazkoak diren beste edozein finantza-tresnari buruzko jardueren bultzada estrategikoa, nekazaritza, arrantza eta elikaduraren arloan eskumena duten sailei dagozkien programak eta ekimenak eta Europako suspertze- eta erresilientzia-funtsak (SEM) izan ezik.
  20. Lehiaren defentsaren arloko arau-proposamenak egitea.
  21. Oro har, aurrekontuei, finantza-politikari eta finantza-entitateekiko harremanei, gizarte-aurreikuspeneko entitateei, diruzaintzari, zorpetzeari, bermeak emateari, politika ekonomikoari, politika publikoen ebaluazioari eta azterketari, eskualde-politikari eta Europako kohesioari eta lehiaren defentsari buruzko legeria betetzen dela zaintzea, horretarako behar diren neurriak hartuz edo, hala badagokio, proposatuz, eta indarreko araudiak esleitzen dion beste edozein eginkizun betetzea.

5. artikulua.– Ogasun eta Finantza Sailburuordetzak.

Orokorrean, egiteko hauek izango dituzte Ogasun eta Finantzetako sailburuordeek:

  1. Saila ordezkatzea, sailburuak eskuordetuta.
  2. Sailburuordetzako eta sailburuordetzaren mende dauden zuzendaritzetako organo eta jarduera guztiak zuzendu, koordinatu, sustatu, programatu eta gainbegiratzea; halaber, mendeko zerbitzu eta organoen antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko jarraibideak eta zerbitzu-aginduak ematea.
  3. Jardun-politikak prestatzea eta sailburuari horiek proposatzea eta laguntza teknikoa ematea, agintzen zaizkion egitekoen alorrean.
  4. Xedapen-proiektuak proposatzea, ezarritako jardun-politikarekin bat.
  5. Sailburuordetzaren mendeko organoek emandako ebazpenen eta administrazio-egintzen aurka jarritako errekurtsoak ebaztea.
  6. Sailburuordetzaren mendeko zuzendaritza-zentroen eta organismoen funtzionamendua ikuskatzea eta kontrolatzea.
  7. Saileko hizkuntza-normalizazioaren ardura bere gain hartzea eta bere eskumeneko esparruetan euskararen erabilera bultzatzea, zerbitzu- eta lan-hizkuntza izan dadin, herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko, bat etorriz Gobernu Kontseiluak onartutako Euskararen Agenda Estrategikoarekin.
  8. Bere sailean eta bere eskumeneko esparruetan emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko erantzukizuna bere gain hartzea, Gobernu Kontseiluak onartutako EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2030 Estrategian ezarritakoarekin bat etorriz.
  9. Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak esleitzen dizkien eskumen eta egitekoak eta, komunak direlako, sailburuordeei oro har dagozkienak.

Harremanetarako datuak

Helbidea

Donostia-San Sebastián , 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Araba
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones
Añadir a la libreta de direcciones

KARGUAK

Jose Enrique Corchon Alvarez
(2024/11/12 - ) Finantza Politikako eta Aurrekontuetako sailburuordea