Farmazia-bulegoari buruzko baimenak, komunikazioak eta izapideak
EAEko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko 11/1994 Legearen arabera , farmazia-bulegoak interes publikoko araututako osasun-establezimenduak dira, eta beren jarduera garatzeko osasun-baimenak, jakinarazpenak eta izapideak behar dituzte. Adibidez, nahitaezko osasun-baimenen barruan honako hauek daude: sorkuntzak, obrak egitea (obra txikiak izan ezik), Farmatzalari laguntzaileak, ordezkoak eta arduradunak izendatzea, leku-aldaketak, transmisioak, itxierak (hilabetetik gorakoak), ortopedia-atalak sortzea, optika eta analisi klinikoak, ordutegiak...
Hori dela eta, dagozkion prozedurak garatu dira, Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bidez izapidetu ahal izateko. Egoitza hori informaziorako eta herritarrentzako izapideetarako sarbide segurua da, eta informazioaren eta zerbitzuen osotasuna, egiazkotasuna eta eguneratzea bermatzen ditu. Identifikatzeko eta komunikazio segurua bermatzeko, egoitza elektronikoak gailu seguruko ziurtagirietan oinarritutako sinadura elektronikoko sistema erabiltzen du.
Jarraian, "onartutako identifikazio elektronikoko bitarteko baten bidez ” eskura daitezkeen izapideak zehazten dira. Dagokion eskaera egin ondoren, espedienteari buruzko informazioa eta dokumentazioa eskuratu ahal izango da "Nire karpeta " atalaren bidez:
Farmazialari laguntzaileak izateko betebeharraren urteko jakinarazpena
Farmazia-bulegoek Farmazia Zuzendaritzari egin beharreko jakinarazpenak
Farmazia-bulegoan obrak egiteko baimena
Farmazia-bulegoen urteko ordutegia baimentzea
Farmazia-bulegoetako farmazialari laguntzaileak, ordezkoak eta erregenteak izendatzeko baimena
Farmazia-bulegoak lekuz aldatzeko baimena
Azken aldaketako data: