Zer da TEKgunea?
Ongi Etorri Euskal Administrazio Publikoarentzako berrikuntza teknologikoko lan-gune eta topaketa honetara.
Webgune honetatik atea ireki nahi dugu aldundiek, udalek, erakundeek, sozietate publikoek eta Eusko Jaurlaritzak beren ezagutza partekatu ahal izan dezaten sortzen ari diren teknologiei, berrikuntza-proiektuei, berrerabiltzeko software-garapenei edo herritarren onurarako balioa, eraginkortasuna eta efizientzia ekarriko duten administrazioen arteko lankidetza-proposamen berriak bultzatzeari buruz.
Lankidetza publiko-pribatuko ereduak kontuan hartuta, espazio hori parte hartzeko eta modu aktiboan entzuteko lekua ere izatea nahi dugu enpresentzat, unibertsitateentzat, Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sarearentzat, klusterrentzat eta enpresa berritzaileen elkarteentzat.
Gure ezagutzaren atalean era parte-hartzailean ezagutaraziko ditugu ekintza sortzeko proposatzen diren sortzen ari diren gai guztiei buruzko informazio, iritzi eta eztabaida guztiak (Poc, Pilotuak eta Partaidetza Proiektuak Euskal Administrazio Publikoaren artean).
Gainera, gure Aplikazioen Katalogoaren ataletik software-zerrenda bat eskuratu ahal izango da, jendaurrean berrerabiltzeko. Gaur egun 73 aplikaziok osatzen dute katalogo hori, gehienak Eusko Jaurlaritzak argitaratutakoak, eta 2020. urtean bultzada berri bat izatea nahi dugu, Euskal Administrazio Publiko osoaren parte-hartzearekin.
Azken aldaketako data: