Kutxabankek eta INNOLAB Bilbaok lankidetza hitzarmen bat sinatu berri dute, konputazio kuantikoaren inguruko berrikuntza proiektu bat garatzeko; ekimenaren helburua da teknologia hori euskal finantza-erakundeak erabiltzen duen kasu batean aplikatzea.
Ekitaldian Kutxabankeko Sistemen eta Prozesuen zuzendaria eta INNOLAB Bilbao Bulego Teknikoko zuzendaria egon ziren.
Akordio hori INNOLABen 2019-2020 urteetarako ekintza-planaren ardatz nagusietako batean kokatzen da, hots, konputazio kuantikoan eta teknologia hori euskal enpresa-ekosistemara hurbiltzean, hain zuzen ere.