Zer da elikadura-osasuna?
Elikagaien segurtasunaren eta nutrizioaren arloan, elikagaien kontrola egiten dugu, egiaztatzeko elikagaiak kaltegabeak eta osasungarriak direla, hau da, ez dutela eragiten arrisku fisiko, kimiko edo mikrobiologikorik; horretaz gain, lan egiten dugu gure dietako elikagaiak orekatuak eta denon premia nutritiboak asetzeko modukoak izan daitezen.
Hurrengo arloetan lan egiten dugu
- Elikagaien kontrola
Elikagai-establezimenduen eta elikagaien egoera sanitarioa egiaztatzea eta kontrolatzea.
- Elikadura osasungarria eta nutrizioa
Elikadura-ohitura osasungarriagoei bidea errazten dieten ekimenak
- Elikagaien gaineko alertak
Alerta-sistema edukitzea eta kudeatzea, eta arrisku-kasuetan kontsumitzaileei informazioa ematea.
- Elikagaien industriak
Elikagaiak egiten, ontziratzen, biltegiratzen, banatzen edo inportatzen dituzten establezimenduei buruzko informazioa. Erregistroa eta baimena
- Jantoki kolektiboak eta plater prestatuak
Jakiak prestatzen dituzten establezimenduei (ostalaritza) edo plater prestatuak egiten dituztenei buruzko informazioa.
- Establezimendu ez-industrialak
Jakiak prestatzen dituzten establezimenduei (ostalaritza) edo plater prestatuak egiten dituztenei buruzko informazioa.
Administrazio-izapideak
Osasunaren segurtasunaren inguruko izapideak
Tasak eta ordainketak Elikagaien establezimendu edo jarduera berriak inskribatzeaErreklamazioak