aurrekoa | aurkibidea | hurrengoa
Bigarrena.- Erroldako datuak jakinaraztea
1.- Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko bigarren xedapen gehigarrian eta Toki Jaurbidearen Oinarriak Arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 17.3 artikuluan zehazturik dagoen moduan,Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrak eta foru-administrazioek, biztanleen fitxategiak edo erregistroak sortze aldera, Euskal Estatistika Erakundeari aginpideak dauzkaten lurraldeetako biztanleen udal-erroldetan dauden fitxategien kopia eguneratu bat eska diezaiokete, interesdunaren oniritziaren beharrik gabe, honako datu hauek eskuratzeko: izena, abizenak, helbidea, sexua eta jaiotzeeguna. Komunikaziorako balioko dute biztanleen fitxategi edo erregistro horiek, hau da, herri-administrazio bakoitzeko organoen eta dagokien lurraldean bizi diren interesdunen arteko komunikaziorako, herri-administrazio bakoitzaren aginpideetatik datozen harreman juridiko-administratiboei dagokionez.
2.- Aurreko paragrafoan xedaturikoaren ondorioetarako, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 28ko 4/1986 Legeko 29. artikulua aldatu, eta honela gelditzen da: agindu horren gaur egungo idazkera aginduaren 1. zenbakia izango da aurrerantzean, eta honako 2. zenbaki hau gehitzen zaio:
"2. Euskal Estatistika Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri guztietako udal-errolden kopien gordetzaile-lana ere egingo du, eta, horretarako, udalerriek administrazio-erregistro horien kopiak bidali beharko dizkiote erregelamendu bidez zehaztutako moduan".
aurrekoa | aurkibidea | hurrengoa
|