aurrekoa | aurkibidea | hurrengoa
12. artikulua.- Baliabideak
Datuak Babesteko Euskal Bulegoak honako ondasun eta baliabide hauek izango ditu bere eginkizuna betetzeko:
a) Autonomia Erkidegoko Aurrenkontu Orokorretan urtero izendatuko zaion diru-kopurua.
b) Ematen dizkioten diru-laguntzak eta egiten dizkioten ekarpenak.
c) Bere jardunak ematen dizkion diru-sarrerak, ohikoak nahiz ohiz kanpokoak.
d) Ondarekoak dituen ondasunak eta baloreak, eta haiek ematen dituzten produktu eta errentak.
e) Legez ematen dioten beste edozein ondasun edo baliabide.
aurrekoa | aurkibidea | hurrengoa
|