aurrekoa | aurkibidea | hurrengoa
9. artikulua.- Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazioak aurkeztea
1.- Lege honetan xedaturikoaren aurka ezer egiten badu inork, interesdunek Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklama dezakete. Erregelamendu bidez zehaztuko da nola.
2.- Interesdunen bati ez badiote uzten datuen aurka egiteko, datuetara iristeko, datuak zuzentzeko, indarrik gabe uzteko edo legeetan -datu pertsonalak babesteko legeetan- aitorturiko beste edozertarako eskubidea erabiltzen, Datuak Babesteko Euskal Bulegoari jakinarazteko aukera izango du, eta hark, orduan, ezezko hori bidezkoa den edo ez ikusi beharko du.
3.- Gehienez ere sei hilabeteko epea dago eskubideak ziurtatzeko berariazko ebazpena emateko eta jakinarazteko, eta administrazio-isiltasunak, halakoetan, eskatutako ziurtatze horri ezezkoa eman diotela esan nahiko du.
4.- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren ebazpenen aurka. Nahi izanez gero, aurretiaz, berraztertzeko errekurtsoa jar daiteke.
aurrekoa | aurkibidea | hurrengoa
|