Ezagueraren eta datu-kudeaketaren esparrua
- Erakundea:
- Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
- Organoa:
- Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendaritza
- Egoera:
- Proiektua aribidean
Helburuak
- 2011/12/31rako, goitik beherako adierazle eransgarri eta erkideen multzo bat izatea
- 2012/12/31rako, adierazle sektorialen multzo bat izatea
- 2013/12/31rako, proiektuaren gainerako baliabide eta tresnak izatea
Atxikitzen zaion plana
Berrikuntza Publikoaren Plana (BPP 2011-2013).
Eremua
Ebaluazioa egiteko, datuen kudeaketa eta ezagutzarako esparru bat sortuko du proiektuak, politika sektorialen berezitasunak kontuan hartuz. Berariaz kontuan hartu beharko da adierazleak koordinatu eta datuak beste erakunde eta administrazio publiko batzuekin partekatzeko eta informazioaren elkarreragingarritasuna indartzeko helburua. Proiektuak honako ekintza hauek aurreikusten ditu:
- Politika sektorialen arabera sailkatutako adierazle-multzoa ezarri, EAEko eta Estatuko beste administrazio publiko batzuekin koordinatuta
- Goitik beherako adierazle eransgarri eta erkideen multzo bat ezarri, Eusko Jaurlaritza eta beraren Erakunde Autonomoentzat, Gobernu-politiken ebaluazioa ahalbidetzeko moduan
- Ebaluazio-adierazleen kalkulu-metodoak zehaztu eta ezarri
- Eusko Jaurlaritzan eta beraren Erakunde Autonomoetan ebaluatzeko datu-iturrien katalogo bat
- Eusko Jaurlaritzaren kudeaketako aplikazio informatikoen azterketa, ebaluazio-ikuspuntutik eta feed-back proposamenarekin
- Eusko Jaurlaritzaren erakunde estatistikoen arteko, eta beraien eta kudeaketa-aplikazioen arteko koordinazio-mekanismoak ezarri
Legegintzaldia
IX. Legegintzaldia
Parte-hartzaileak eta eragileak
Oro har, EAEko Administrazio Orokorreko Sail guztiak eta Erakunde Autonomo guztiak
Proiektua burutzeko aurreikusi den epea
2011/01/01 - 2013/01/31
Azken aldaketako data: