Tradizioz, osasunaren arloan, oinarrizko higiene-arauak irakastea zen eskolaren zeregina; arauok emakumeentzako ikastetxeetako ikasgai ere izan ziren. XXI. mendeko eskolak, berriz, ingurumen-hezkuntzaren balioak ere bereganatu ditu, hau da, elkartasuna eta biziarekiko begirunea. Horregatik, gaur, inoiz baino beharrezkoagoa du hezkuntzaren eginkizunean inplikaturiko alderdi guztien lankidetza —administrazioarena, familiarena eta gizartearena—, hezkuntza-elkartean gizarte toleranteago, bidezkoago eta solidarioagoaren eredua "sortu" ahal izateko itxaropena ez galtzeko.
|