Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Liburu Zuria 2019 - 2020 eta Barometroa 2019
- Erakundea:
- Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa
- Organoa:
- Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritza
- Egoera:
- Proiektua aribidean
Helburuak
2014an, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko ikerketako aldian behingo zikloari hasiera eman genion lehen liburu zuriarekin. 2019an (fase kuantitatiboa) eta 2020an (fase kualitatiboa) berriz egingo dugu, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren lehen barometroa ere eginez.
Liburu zuria egiten den urteetan, liburua egiteko behar diren bi urteetako lehen urtean egiten den fase kuantitatiboko zenbait adierazletatik abiatuta egiten den laburpena da batik bat barometroa.
Lan hau lagungarria da sektorearen ezaugarri nagusiei eta sektorearen ekarpenaren eta egituratzearen funtsezko elementu batzuei buruzko ezagutza sistematikoa zabaltzeko. Zehazki, hau lortu nahi du:
- EAEn martxan dauden Hirugarren Sektore Sozialeko erakunde multzoa identifikatzea, eta direktorio bat sortzea.
- Erakunde kopuruari, bolumen ekonomikoari, langileei eta abarri dagokionez, sektorea zenbaterainokoa den kalkulatzea.
- Sektoreko erakundeen ezaugarriak kuantitatiboki deskribatzea, jarduerarekin, egiturarekin, kudeaketarekin, baliabideekin, harremanekin eta abarrekin lotuta.
- Analisi kuantitatiboa osatzea, erakundeek parte hartuz egindako interpretazio kualitatibo baten bidez.
- Sektorearen bilakaerari eta egungo errealitateari buruz hausnartzea, eta erronkak identifikatzea.
Eremua
Proiektuaren garapenean sei fase bereizten dira
Lortutako mugarri / produktuak
Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
I. Fasea: Landa-Lanaren Aurrekoa Ikerketaren diseinua, azterlanaren xedea mugatzea, unibertsoa identifikatzea, galdeketa diseinatzea eta datu-basea prestatzea. |
Amaituta | ||
ll Fasea: Landa-Lana l Galdetegi bidaltzea, galderak erantzutea, erantzunaren jarraipena eta motibazioa. |
Amaituta | ||
III. Fasea: Ustiapena eta analisi kuantitatiboa Datu-estatistikak araztea eta ustiatzea. |
Amaituta | ||
IV. Fasea: Landa-Lana ll Informazioa biltzeko eta antolatzeko tresnak diseinatzea, eta topaketak dinamizatzea. |
Amaituta | ||
V. Analisi Kuantitatiboa eta Analisi Kualitatiboa Informazio kualitatiboaren interpretazioa. |
Amaituta | ||
VI. Fasea: Transferentzia Proiektuaren emaitzak barreiatzea. |
Amaituta |