Bizkaiko Gizarte Ekintzaren Hirugarren Sektorearen Historia: alternatiba solidarioak eraikiz lurraldetik 2012

Erakundea:
Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa
Organoa:
Bizitza Beterako Laguntzen Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua bukatuta

Helburuak

Proiektuak, SAREEN SAREArekin eginda,  honako helburu hauek zituen:

  • Gizarte Ekintzako Hirugarren Sektorea (GEHS) sakonago ezagutzea eta bere ekarpena jasota uztea.
  • Etapa ezberdinetan egin duen gizarte-ekarpena aitortzea eta egindakoibilbidea ospatzea.
  • Bizkaiko GEHSk izan duen garapenaren atzera begirako ikuspegia izatea trantsizio demokratikotik abiatuta. Ikuspegi horrek, gainera, egungo egoeraren inguruan ditugun datu multzoa osatuko du.
  • Esanguratsuak diren egungo historiako giltzarriak identifikatzea etorkizuna eraikitzeko, ezinbestekoa baita belaunaldi eta gizarte eragile berriei ematea

Lortutako mugarri / produktuak

Fase Hasiera data Amaiera data Egoera
1. Fasea
Ikerketarako parametroak ezartzea eta erakundeekin harremanak
Amaituta
2. Fasea
Informazio bilketa: elkarrizketak erakundeekin eta dokumentu-bilketa
Amaituta
3. Fasea
Informazioaren analisia: kabinetearen lana eta kontraste tailerra erakundeekin
Amaituta
4. Fasea
Azken produktu edo produktuen taxutzea, argitalpena eta hedatzea
Amaituta