MGAIP

Mediku Gaixoaren Arreta Integraleko Programaren, MGAIPren, helburua arazo psikikoak eta/edo jarrera adiktiboak jasaten dituzten mediku gaixoei arreta integrala eskaintzea da, beharrezko tratamendua jasotzen dutela bermatzeko eta, ondorioz, mediku lanetan baldintza onenetan aritzen direla bermatzeko.

Jomuga Programan sartzen den medikuak bere lanera baldintza egokietan itzultzeko beharrezko tratamendua jasotzea da. Modu horretan, lanbidean sentitu izan den behar bati erantzuten zaio. Gainera, behar hori medikuak gaixo gisa dituen ezaugarri espezifikoek justifikatzen dute.

EAEko MGAIP asistentzia-programa bat da, doakoa Euskal Autonomia Erkidegoko hiru mediku-elkargoen elkargokideentzat. Lanbidearen elkartasunetik sortua, konfidentzialtasunik handienean oinarritzen da.

Informazio gida Sendagile Artean

Azken aldaketako data: 2017/07/05