Arautegia

Inprimatu

27/2008 DEKRETUA, otsailaren 5ekoa, Kulturaren Euskal Kontseiluaren antolaketa- eta funtzionamendu-araudia aldatu eta bateratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 33
  • Hurrenkera-zk.: 974
  • Xedapen-zk.: 27
  • Xedapen-data: 2008/02/05
  • Argitaratze-data: 2008/02/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Azaroaren 7ko 219/2000 Dekretuak Kulturaren Euskal Kontseilua sortu eta arautzen du. Kontseilu hori Eusko Jaurlaritzan kultura alorrean eskumena duen sailari atxikia dago, hau da, Kultura Sailari, baina ez dago bere egitura hierarkikoan txertatua. Kulturaren Euskal Kontseilua kulturaren eremuan partaidetza, lankidetza eta aholkularitzako goi mailako kide anitzeko organo modura sortzen da.

Dekretu horrek hainbat aldaketa izan ditu. Horien helburua: Kulturaren Euskal Plana (2004) onartu eta gauzatu zenez geroztik garatzen ari diren kultura-egitura berriei egokitzea bere funtzionamendu araudia.

Aldaketa gehiago egingo zaizkio dekretu honen bidez, besteak beste Batzorde Osoko kide berriak izendatuz. Eguneratzeari eta egokitzapen teknikoari buruzkoak dira gainerako aldaketak; funtzionamendua hobetze aldera egindakoak. Horrek aldaketa berri bat ekarriko lukeenez, zeina aldaketa dekretu batez onartu beharko litzatekeen, kide anitzeko organo horren antolaketa- eta funtzionamendu-esparru orokorra osatzen duten xedapen juridikoen barreiaketa nabarmena eragingo litzateke. Dekretu honen bidez, hortaz, erregimen hori atzera ere aldatzea eta horren xedapen arautzaileak -Dekretuz onartutakoak- biltzea bidezkotzat jotzen da.

Horrenbestez, Kultura sailburuak proposatu, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren oniritzia jaso eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko otsailaren 5ean egindako bileran gaia eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

  1. – Kulturaren Euskal Kontseilua kulturaren eremuan partaidetza, lankidetza eta aholkularitzako goi mailako kide anitzeko organoa da. Dekretu honetan aitortzen zaizkion edo aurrerantzean aitor dakizkion beste zeregin batzuez gain, bere funtsezko zeregina Kulturaren Euskal Plana doitu, garatu eta ebaluatzea izango da. Plan horretan, beste gauza batzuen artean, jarduteko zeharkako jomugak jasoko dira, baita kultur ondarearen, museoen, artxibategien, liburu eta liburutegien, ikus-entzunezkoen, musikaren, arte eszenikoen eta arte plastikoen arloetan sektorekako garapenak egitea ere.

  2. – Kulturaren Euskal Kontseilua Kultura Sailari atxikita dago, bere egitura hierarkikoan txertatu barik.

Honako hauek dira Kulturaren Euskal Kontseiluaren funtzionamendurako kide anitzeko organoak:

  • Batzorde Osoa.

  • Erakunde-arteko Batzordea.

  • Batzorde Bereziak.

  1. – Kulturaren Euskal Kontseiluaren Batzorde Osoaren osaera:

    1. Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua, zeina lehendakaria izango baita.

    2. Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea.

    3. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea.

    4. Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen zuzendaria.

    5. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendaria.

    6. Euskal Irrati Telebista erakundeko zuzendari nagusia edo berak ordezkari izendatutako goi-karguduna.

    7. Eusko Jaurlaritzako ondoko sailetako ordezkari bana, gutxienez zuzendari kargua dutenak: Industria, Merkataritza eta Turismo Saila; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila; Ogasun eta Herri Administrazio Saila, Lehendakariordetza eta Lehendakaritza.

    8. Lurralde Historikoetako Foru Aldundietan Kultura arloaren arduradun diren foru-diputatuak, euren erakundearen ordezkaritzan, edo eurek izendatutako ordezkariak; ordezkariok gutxienez zuzendari kargua izango dute.

    9. Euskal Autonomia Erkidegoko hiru Lurralde Historikoetako hiriburuetako Kultura arloaren arduradun diren zinegotziak.

    10. Euskadiko udalen artean ordezkaritzarik adierazgarriena duen udal-elkartearen ordezkaria.

    11. Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak izendatutako hogeita hamabi pertsona, gehienez ere. Kide horiek euskal kulturaren eremu eta erakundeek pertsona ospetsuen artean proposatutakoak izango dira euren ordezkari izateko.

    12. Eusko Legebiltzarraren proposamenez izendatutako bost kide.

    1. Kulturaren Euskal Kontseiluaren idazkaria. Batzorde Osoaren bileretan idazkari arituko da. Hitz egiteko eskubidea izango du, baina ez botoa emateko.

  2. – Batzar Osoak pertsona espezializatuei dei egin diezaieke bere bileretara, hitz egiteko eskubidez baina botorik gabe, hain zuzen ere, bertan aztertuko diren gaietan aholkua eman dezaten.

  1. – Kulturaren Euskal Kontseiluaren Batzorde Osoa gutxienez urtean bitan bilduko da. Bilduko da, halaber, bere Lehendakaritzak egoki irizten dioenean eta kideen gehiengoak idatziz hala eskatutakoan.

  2. – Kulturaren Euskal Kontseilurako deiak, dela Batzorde Osorako dela batzordeetarako, bakoitzaren Lehendakaritzak egingo ditu bilera izan baino gutxienez egutegiko zazpi egun aurretik. Deialdian bileraren gai-zerrenda, eguna, tokia eta ordua jasoko dira.

  3. – Ez dute aipatutako denbora-baldintza hori bete beharrik izango lehendakaritzaren ustez presazko egoera dela medio deitutako bilerek.

  4. – Era horretako bilerak balio osoz garatu daitezen, bilera-hasieran bileraren lehen puntua izango da organoaren kideen gehiengoak bileraren presazko izaera berrestea.

  5. – Kulturaren Euskal Kontseiluaren Batzorde Osoko edo Erakunde-arteko Batzordeko edozein kidek proposatu ahal izango dio dagokion Lehendakaritzari gai-zerrendan punturen bat sartzea. Horretarako, bi baldintza bete beharko ditu: bilera baino 48 ordu aurretik aurkeztea proposamena eta proposamenarekin batera proposamena justifikatzen duen txosten laburra aurkeztea.

  6. – Batzorde Osoa balio osoz eratuko da lehen deialdian bere kideetariko erdiak eta bat gehiago bertaratzen direnean. Behar den besteko quorum-ik ez balego, bigarren deialdia eginez eratuko litzateke; kasu honetan lehen deialditik ordu erdira egingo da, eta nahikoa izango da kideen herena bertaratzea.

  7. – Bilerak balio osoz egiteko ezinbestekoa izango da beti lehendakaria eta idazkaria edo euron ordezkoak bileretan egotea.

  8. – Txostenak, gomendioak eta gainontzeko testuak, Batzorde Osoaren edo, hala dagokionean, Erakunde-arteko Batzordearen kideen gehiengoak erabaki beharko ditu.

  9. – Botaziora jo beharra izanez gero, beharrezkoa izango da gehiengo soila lortzea, berdinketa Lehendakaritzaren kalitatezko botoak deuseztatuko du. Botazio-sistema printzipio hauetan oinarrituko da: boto zuzena, pertsonala eta ordeztu ezina. Horretaz gain, kideetariko norbaitek hala eskatuz gero Lehendakaritzari, botoa sekretuzkoa izatea bermatu beharko da.

  10. – Bileran den edozein kidek gehiengoaren erabakiaren aurkako banakako botoak eman ahal izango ditu, beti ere, bilera amaitu baino lehen iragartzen badu eta Kontseiluaren Idazkariari idatziz helarazten bazaizkio bilera amaitu eta egutegiko bost egunen barruan. Banakako boto horiek gehiengoak hartutako erabakia jasotzen duen testuan jasoko dira.

  11. – Batzorde Osoaren, Erakunde-arteko Batzordearen eta batzorde berezien erabakiak bilera-agirian jasoko dira. Bilera agiriak Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio-Prozedura Erkidearen 30/1999 Legeak jasotzen dituen edukiak jasoko ditu eta bertan zehazten den prozedurari jarraituz egikarituko da.

  12. – Kulturaren Euskal Kontseiluak Batzorde Osoaren, Erakunde-arteko Batzordearen eta batzorde berezien sareko lana sustatuko du. Informazioko teknologia berriak eta barne mailako komunikazioa erabiliko ditu, bai herritarren parte hartzea sustatzeko baita arlo horretan gizartean dituen eskariak entzuteko ere.

  1. – Kultura sailburuak aukeratutako kideen aginte-aldia lau urtekoa izango da, zeinaren amaieran beste lau urterako aukeratu ahalko diren. Epe horiek amaitu eta gero, kideek euren eginkizunak betez jarraituko dute, harik eta euren ordezkoak izendatu arte.

  2. – Kulturaren Euskal Kontseiluko kideak euren karguaren ondorioz badira kide, modu automatikoan utziko diote kide izateari, izendatzeko izandako baldintza galtzen duten unean bertan.

  3. – Heriotzagatik, gaitasun gabeziagatik, uko egiteagatik edo antzeko beste arrazoi batzuengatik sortutako kargu-hutsuneak hilabeteko apean beteko dira, horren berri Kontseiluko Idazkaritzan ematen denetik aurrera, ordezkatutako kideak duen aginte-aldian zehar.

  4. – Zuzendaritzako organoak osatzeko edo horietan parte hartzeko pertsonak izendatu eta aukeratzerakoan kontuan izan beharko da gizonen eta emakumeen arteko oreka, betiere kapazitate, gaitasun eta prestakuntza nahikoa badute.

  1. – Herri Administrazioko Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 23. artikuluan jasotzen dira Kulturaren Euskal Kontseiluko Lehendakaritzak bezalako organoak bete behar dituen eginkizunak, eta horiexek izango ditu:

    1. Kulturaren Euskal Kontseiluko ordezkari izatea.

    2. Idazkaritzaren bidez bileretarako deia egitea.

    3. Bileretarako gai-zerrenda ezartzea.

    4. Bilerei hasiera eta amaiera ematea.

    1. Eztabaidak gidatzea, partaide bakoitzari hitza emanaz, parte hartzeak moderatuz eta eztabaiden iraupena mugatuz, hala irudituz gero, betiere guztiek parte hartzeko eta bileren jardun ona bermatzeko.

    2. Bere botoarekin berdinketak ebaztea.

    3. Gai-zerrendan sartu gabeko gaiak aztertzeko proposamena egitea, horretarako arrazoi presazkoak daudela irizten badio.

    4. Kulturaren Euskal Kontseiluak izan ditzan harremanetan solaskidea izatea edo nor izango den ebaztea, begiz jotako eginkizunak betetze aldera.

    5. Lehendakariari dagozkion gainerako guztiak.

  2. – Kulturaren Euskal Kontseiluko lehendakaria gaixotzen bada, bertan ez bada edo lanpostua hutsik badago, bere ordez Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea arituko da, edo Kulturaren Euskal Kontseiluko Batzorde Osoko kideen artetik bere ordezkotza izan dezana.

  1. – Honako eginkizun hauek dagozkio, besteak beste, Kontseiluko idazkariari:

    1. Kontseiluaren bileretara joatea, hitz egiteko eskubidez baina botorik gabe.

    2. Kontseiluko bileren gai-zerrenda eta bilerotan aztertu behar diren gaiei buruzko behar beste agiri prestatu eta bideratzea.

    3. Kontseiluaren bileretarako deia egitea, lehendakariak horretarako agindua eman eta gero.

    4. Kontseiluko kideek organoari egindako komunikazioak eta, beraz, jakinarazpenak, datu-eskaerak, zuzenketak edo bere ardurapean egon behar duten bestelako idazkiak jasotzea.

    5. Bileretako aktak erredaktatu eta onestea.

    6. Lehendakariaren aginduz eta bere on iritziarekin, onartutako akten, irizpenen eta erabakien ziurtagiriak ematea.

    7. Kulturako Erakunde-arteko Batzordearen eta bere batzorde berezien koordinazio- eta idazkaritza-eginkizunak.

    8. Kide anitzeko organoetako idazkariei dagozkien gainerako eginkizunak.

  2. – Kulturaren Euskal Kontseiluko idazkaria gaixotzen bada, bertan ez bada edo lanpostua hutsik badago, bere ordez Kultura sailburuak Saileko teknikarien artetik izendatutako pertsona arituko da.

  1. Kultura Saila Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetzak eginiko Kulturaren Euskal Plana doitu eta garatzea, Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluan aurkeztu aurretik.

  2. Kultura arloan modu koordinatuan jardutea bultzatzen duten neurriak proposatzea.

  3. Kulturaren babesaz, sormenaz, trebakuntzaz, ekoizpenaz eta zabalkundeaz loturiko gaiak ikertu eta aztertzea.

  4. Erakunde-arteko Batzordeak burututako urteko memoria onartzea.

  5. Kulturaren Euskal Planaren garapen eta burutzapen mailak ebaluatzea.

  6. Legeek eta araudiek Kulturaren Euskal Kontseiluari egotzitako bestelako edozein eginkizun.

  1. – Honakook osatuko dute Kulturaren Euskal Kontseiluko Erakunde-arteko Batzordea:

    1. Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua, zeina lehendakaria izango baita.

    2. Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea.

    3. Lurralde Historikoetako Foru Aldundietan Kultura arloaren arduradun diren foru-diputatuak edo eurek izendatutako ordezkariak; ordezkariok gutxienez zuzendari kargua izango dute.

    4. Euskal Autonomia Erkidegoko hiru Lurralde Historikoetako hiriburuetako kultura arloaren arduradun diren zinegotziak.

    5. Euskadiko udalen artean ordezkaritzarik adierazgarriena duen udal-elkartearen ordezkaria.

    6. Kulturaren Euskal Kontseiluaren idazkaria Erakunde-arteko Batzordearen bileretan idazkari arituko da; horietan eskubidea izango du hitz egiteko, baina ez botoa emateko.

  2. – Batzordea balio osoz eratzeko nahitaezkoa izango da botoa emateko eskubidea duten kideetatik gehiengo erabatekoa bertan egotea, zeinen artean halabeharrez egon beharko duen Erakunde-arteko lehendakaria edo, horren ezean, bere ordezkoa, baita idazkaria ere.

  3. – Botoa emateko eskubidea izan eta bileran dauden kideen gehiengo soilaz har ditzake erabakiak Batzordeak. Berdinketak Batzordeko lehendakariak ebatziko ditu.

  4. – Bilera bakoitzaren akta egingo da, non jaso beharko baita nortzuk parte hartu duten, bilera halako lekuan eta egunean egiteko egon diren arrazoiak, eztabaidaren gairik garrantzitsuenak, boto-ematearen modua eta emaitzak, eta erabakien edukia.

  5. – Aktak idazkariak sinatu behar ditu lehendakariaren oniritziarekin, eta bilera horretan bertan edo hurrengoan aurkeztuko dira onartzeko.

  6. – Batzordeko kideek aktan jasota utz ditzakete euren boto partikularrak, bai erabaki guztiari egindakoak, bai erabakiko gai jakin batzuei egindakoak.

  7. – Erakunde-arteko Batzordeak baimena eman dezake, bere bileretan -edo horien zati batean- horietan aztertzen diren gaietan espezializatuak diren pertsonak egoteko, zeintzuk hitz egiteko eskubidez baina botorik gabe jardun ahal izango duten eurei dagozkien gaian edo gaietan.

  1. Kulturaren Euskal Kontseiluko aztergaien izapide ohikoak egitea, Batzorde Osoa bilduta ez dagoenean.

  2. Kulturaren Euskal Kontseiluaren jardueren gaineko egutegiak eta lehentasunak proposatzea Batzorde Osoari eta horiek betetzen diren zaintzea.

  3. Kulturaren Euskal Kontseiluaren jardueren urteko txostena osatzea, Batzorde Osoak onartu dezan.

  4. Legeek eta araudiek xedatutako, edo Kulturaren Euskal Kontseiluaren Batzorde Osoak agindutako bestelako edozein eginkizun.

  5. Kulturaren Euskal Planaren garapenean eta aplikazioan partaide diren erakundeen arteko politikak, lerro estrategikoak eta proiektuak koordinatzea.

  1. – Kulturaren Euskal Kontseiluen Batzorde Osoak gutxienez bi bilera egin beharko ditu urtero.

  2. – Erakunde-arteko Batzordeak gutxienez ohiko lau bilera egin beharko ditu urtero.

  3. – Bai Batzorde Osoak, bai Erakunde-arteko Batzordeak ohiz besteko bilerak egin ditzakete lehendakariaren ekimenez edo kideen bi herenak hala eskatuta.

  4. – Erakunde-arteko Batzorde Osoaren bi herenak eskatutako ohiz besteko bileretarako deialdia idatziz egin beharko da eta aztergaien proposamen arrazoitua izan beharko du. Lehendakaritzak, horrelakoetan, ohiz besteko batzarrerako deia egingo du, eskabidea egiten denetik aurrerako hamabost eguneko epearen barruan. Gai-zerrendak halabeharrez jaso beharko ditu eskatutako gaiak, nahiz lehendakariak beste batzuk gehi ditzakeen.

  1. – Kulturaren Euskal Kontseiluaren baitan izaera teknikoa izango duten batzorde-atal bereziak eratu ahal izango dira. Emango zaizkien egitekoen arabera Batzorde Osoak edo Erakunde-arteko Batzordeak lankidetza eta laguntza puntuala edo iraunkorra eskaintzeko baimendu eta izendatu ahal izango dituzte. Batzorde-atal berezien helburua Batzorde Osoari edo Erakunde-arteko Batzordeari laguntzea eta kulturaren alde bereziak aztertzea izango da, horretarako gai jakinen inguruko lanak, azterlanak, txostenak eta proposamenak egingo dituzte bileretan eztabaidatzeko eta onartzeko, bai Batzorde Osoan bai Erakunde-arteko Batzordean.

  2. – Batzorde-atal berezien funtzionamendu erregimena Kultura Sailaren titularrak zehaztu ahal izango du, bai balio orokorrez, bai bereziki batzorde bakoitzarena. Azken kasu honetan beti ere batzorde bakoitzaren sortze-erabakian ezarri ahal izan diren jarraibide orokorrei lotutako erregimena izango da.

  3. – Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioetako kidez eta batzorderako aproposen jotako kultura arloko profesionalez osatu ahal izango dira batzorde bereziak.

  4. – Kulturaren Euskal Kontseiluaren batzorde bereziek Kontseiluaren Idazkaritzaren laguntza izango dute.

Kulturaren Euskal Kontseiluaren kide izateagatik ez da ordainsaririk jasoko, baina Kontseilu horretako kideek eta batzorde berezietan parte hartzen dutenek eskubidea izango dute diruz konpentsatzeko, batzordeetako kide anitzeko organoek egindako bileretan parte hartzearren. Konpentsazio hori bateragarria izango da bileretan parte hartzeak edo bertara azaltzeak sortzen dituen joan-etorriko kalteordainekin. Bai batzuk zein besteak eskuratu ahal izateko, zerbitzuko kalteordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan modu orokorrean ezarritako baldintzak, zenbatekoak eta mugak hartuko dira aintzat.

Norbait Kontseiluko kide bada administrazio publikoetan duen lanpostu edo karguaren ondorioz, ezingo du bileretan parte hartzeagatik dirurik eskuratu.

Dekretu honetako 5.1 artikuluaren I. paragrafoan aurreikusitako xederako, dekretua indarrean sartu eta hilabeteko epean, Kultura Sailaren titularrak beretzat adierazgarrienak diren Euskal Kulturaren Erakunde eta organismoetara joko du Kulturaren Euskal Kontseiluan parte hartzeko eskainitako kargua onartu eta erakundearen ordez kontseiluaren kide izango denaren izendapenaren berri izateko. Epe horretantxe sailburuak euskal kulturan duten ospeagatik Kontseiluko partaide izatea interesgarri irizten dizkion pertsona fisikoengana joko du izendapena onar dezaten.

Kulturaren Euskal Kontseiluak bultzatu egingo du Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko euskal kulturadun lurraldeetako herri-erakundeekiko eta ekimen pribatuarekiko lankidetza.

Indarrik gabe geratzen dira Euskal Kulturaren Kontseilu Orokorra sortzen duen Dekretua, hura aldatzen duten Dekretua eta, halaber, dekretu honetan xedatutakoaren aurka doazen maila bereko edo txikiagoko xedapenak.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.