Arautegia

Inprimatu

219/2000 DEKRETUA, azaroaren 7koa, Kulturaren Euskal Kontseilua sortu eta arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 227
  • Hurrenkera-zk.: 5289
  • Xedapen-zk.: 219
  • Xedapen-data: 2000/11/07
  • Argitaratze-data: 2000/11/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Kultura-politika erakunde-jarduera berri samarra da gure gizartean; bere garapena bi eskubide egikaritzeak ahalbideratu du; eskubideetariko bata, adierazpen askatasuna da eta bestea, bizitza-kalitatea. Erakundeen aldetik kultura-politikari ematen zaion bultzada alor horretan diren premia ugari eta anitzengatik da, horietarikoen artean nabarmenak dira: herritarrak kulturara iristea orokortu beharra, herrien memoria historiko kulturala zaindu, kultura-aniztasuna babestu, sortze-lana eta berritzea sustatu, eta aberastasuna eta lanpostuak sortu beharra.

Gaur egun, kultura-politikako eskuduntza herri administrazioetako maila ezberdinek egikaritzen dute, bereziki, autonomia erkidegoak, foru-administrazioak eta toki-administrazioak. Halaber, gero eta ugariagoak dira eta eragin handiagoa dute kultur jardueretan parte hartzen duten iniziatiba pribatuek.

Bestalde, kultura, gaur egun sekula baino gehiago, aldakorra, unibertsala eta lokala den errealitatea da, gizartearen garapenean parte hartzen duten proiektu integralen zati. Kulturak balio pertsonala, soziala eta ekonomikoa ere badu. Presente dago, adibide nolabait adierazgarriak ipintzearren, hirigintzan, hezkuntzan, merkataritzan eta turismoan. Hau da, kultura, sailen jarduteko eremu esklusiboa izatetik era askotako herri agenteak eta pribatuak batzen dituen gune izatera heldu da

Ondorioz, beharrezkotzat jotzen da kultura-politikaren lanabesak errealitate berrira egokitzea. Horregatik, kultura modu global batean hartu eta partaidetza, elkarrizketa eta lankidetza bideratuko dituen foro bat sortzea proposatzen da. Foro horretan parte hartuko dute honako sektore hauek: administrazioak, iniziatiba pribatuak, eta, oro har, kultura-agenteek, eta bere zeregin nagusia kulturaren plan orokorra egitea izango da. Plan horrek hausnarketa- eta koordinazio-ahalegin handiak eskatuko ditu, eta bidea emango du euskal kulturaren politika modu koherenteagoan eta eraginkorragoan garatzen lagunduko duten estrategia komunak definitzeko.

Jarritako helburu berriak lortu ahal izateko eta bere funtzionamenduan efizientzia handiagoa bermatzeko lehengo Euskal Kulturaren Kontseilu Orokorraren ordez Kulturaren Euskal Kontseilua proposatzen da, honako Dekretu honek sortu eta arautzen duena hain zuzen ere.

Kulturaren Euskal Kontseiluak bere baitan hartuko ditu euskal kulturaren ikuspegi anitzak, sentsibilitateak eta jardun arloak eta euskal kulturaren barruan erakundeetako ordezkariak eta ospetsuak diren pertsonalitateak.

Abenduaren 17ko 392/1985 Dekretuan oinarrituta Eusko Jaurlaritzak Euskal Kulturaren Kontseilu Orokorra sortu zuen. Dekretu hori apirilaren 15eko 93/1986 Dekretuak aldatu zuen eta azken hori berriz, abenduaren 15eko 376/1987 Dekretuak. Honako honek berriz azken aipatutakoa ordeztuko du.

Ondorioz, Kultura sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2000ko azaroaren 7an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Dekretu honen xedea Kulturaren Euskal Kontseilua sortzea da eta bere organoak, osakera, egitekoak, izendapen-sistema eta funtzionamendurako erregimena arautzea.

Kulturaren Euskal Kontseilua kulturaren eremuan partaidetza, lankidetza eta aholkularitzarako goi mailako kide anitzeko organoa da.

Dekretu honetan aitortzen zaizkion edo aurrerantzean aitor dakizkion beste zeregin batzuen gain bere funtsezko zeregina Kulturaren Plan Orokorraren zirriborroa aztertzea eta onartzea izango da. Plan horretan beste gauza batzuen artean jarduteko zeharkako jomugak jasoko dira, eta baita kultur ondarearen, museoen, artxibategien, liburu eta liburutegien, ikus-entzunezkoen, musikaren, arte eszenikoen eta arte plastikoen arloetan sektorekako garapenak egitea.

Kulturaren Euskal Kontseilua Kultura Sailari atxikia egongo da, baina ez da bere egitura organikoan txertatuko.

  1. ¿ Kulturaren Euskal Kontseiluak Batzorde Osoaren edo Batzorde-Atal Iraunkorraren bidez jardungo du. Bere baitan Batzorde-atal bereziak sortu ahal izango dira.

  2. ¿ Batzorde Osoaren eta Batzorde-Atal Iraunkorraren buru Kultura sailburua izango da. Berak izendatuko ditu saileko teknikarien artean Kulturaren Euskal Kontseiluaren Idazkaria eta ordezkoa.

Honako hauek dira Kulturaren Euskal Kontseiluaren Batzorde Osoaren kideak:

  1. Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua, lehendakaria izango dena.

  2. Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea.

  3. Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen zuzendaria.

  4. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sortu eta Zabaltzeko zuzendaria.

  5. Euskal Irrati Telebista erakundeko zuzendari nagusia edo berak ordezkari izendatutako goi-kargudun pertsona.

  6. Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak izendatutako kidea; kide horrek gutxienez zuzendari kargua izango du.

  7. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak izendatutako kidea; kide horrek gutxienez zuzendari kargua izango du.

  8. Ogasun eta Herri-Administrazio sailburuak izendatutako kidea; kide horrek gutxienez zuzendari kargua izango du.

  9. Euskal Autonomia Erkidegoko hiru foru aldundietako Kultura diputatuak edo eurek izendatutako ordezkariak; ordezkariek gutxienez zuzendari kargua izango dute.

  10. Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Historikoen hiriburuetako Kultura arloko hiru zinegotziak.

  11. Euskadiko udalen artean ordezkapenik adierazgarriena duen udal elkartearen ordezkaria.

  12. Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak izendatuta, gehienez ere, hogei pertsona. Kide horiek euskal kulturaren eremu ezberdinek eta erakundeek pertsona ospetsuen artean proposatutakoak izango dira euren ordezkari izateko.

  13. Kulturaren Euskal Kontseiluaren idazkaria. Batzorde Osoaren bileretan arituko da; horietan eskubidea izango du iritzia emateko baina ez botorik emateko.

    1. ¿ Kulturaren Euskal Kontseiluaren kide duten karguarengatik direnek automatikoki utziko diote kide izateari kide izendatuak izateko kontuan izandako ezaugarri hori galtzen dutenean.

    2. ¿ Kultura sailburuak izendatutako kideen kargualdia lau urtekoa izango da. Kargualdi hori bukatutakoan berritu ahal izango da beste lau urterako. Kargualdia bukatu ondoren, aipatutako kideek beren zereginetan jardungo dute euren ordezkoen izendapenak eragina izan arte.

    3. ¿ Heriotza, ezintasuna, karguari uko egitea edo antzerako arrazoiren batengatik hutsik suertatutako karguak hilabeteko epean beteko dira, behin egoera-aldaketaren berri Kontseiluaren Idazkaritzari jakinarazten zaion egunetik kontatzen hasita. Kide izendatu berriaren kargualdiaren iraupena ordezkatu duen kideari geratzen zitzaiona izango da.

    4. ¿ Kulturaren Euskal Kontseiluaren Batzorde Osoaren lehendakaritzak baimendu ahal izango du bilera horietara, eztabaidatzekoak diren gaietako adituak eramatea. Aditu horiek bakarrik eurei dago(z)kien gai edo gaietan izango dute hitza eta ez dute boto eskubiderik izango.

Batzorde Osoak honako eskumen hauek izango ditu:

  1. Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetzak eginiko Kulturaren Plan Orokorraren zirriborroa taxutzea, Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordean aurkeztu aurretik.

  2. Kultura arloan modu koordinatuan jardutea erraztu dezaten neurriak proposatzea.

  3. Kulturaren babesaz, sormenaz, trebakuntzaz, ekoipenaz eta zabalkundeaz loturiko gaiak ikertzea eta aztertzea.

  4. Batzorde Iraunkorrak egingo duen urteko memoria onartzea.

  5. Behin onartu eta gero, Kulturaren Plan Orokorra ebaluatzea.

  6. Eskumena izango du legeek edo arautegiek Kulturaren Euskal Kontseiluaren esku uzten duten bestelako egitekoak garatzeko.

  1. ¿ Kulturaren Euskal Kontseiluaren Batzorde Iraunkorraren kide izango dira:

    1. Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailburua, bere lehendakaria izango dena.

    2. Eusko Jaurlaritzaren Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoko hiru foru aldundietako Kultura diputatuak edo eurek izendatutako ordezkariak; ordezkariek gutxienez zuzendari kargua izango dute.

    4. Batzorde Osoak bere kideen artean proposatutako eta Kultura sailaren titularrak izendatutako batzordeko bost kide. Batzorde Osoan erakunde-kargua izateagatik daudenak ezin izango dira proposatu.

    5. Kulturaren Euskal Kontseiluaren idazkaria bera izango da Batzorde Iraunkorraren idazkaria ere eta bileretan hitz egiteko eskubidea izango du baina ez botoa emateko.

  2. ¿ Batzorde Iraunkorraren Lehendakaritzak baimendu ahal izango du bilera horietara, eztabaidatzekoak diren gaietako adituak eramatea. Aditu horiek bakarrik eurei dago(z)kien gai edo gaietan izango dute hitza eta ez dute boto eskubiderik izango.

Hona Batzorde Iraunkorrari dagozkion egitekoak:

  1. Kulturaren Euskal Kontseiluaren gaien ohiko tramitazioa, Batzorde Osoaren bilerarik ez denean.

  2. Kulturaren Euskal Kontseiluaren jardueren gaineko egutegiak eta lehentasunak proposatzea Batzorde Osoari eta euren betetzearen jarraipena egitea.

  3. Kulturaren Euskal Kontseiluaren jardueren urteko txostena osatzea, Batzorde Osoak onartu dezan.

  4. Legeek, erregelamenduek edo Kulturaren Euskal Kontseiluaren Batzorde Osoak aitortutako beste edozein egiteko.

  1. ¿ Batzorde Osoaren eta Batzorde Iraunkorraren Lehendakaritzaren egitekoak Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean organo horri begira jasotzen direnak izango dira.

    Horietaz gain, honako hauek izango dira bere egitekoak:

    • Gai ordenan sartu gabeko gaiak tratatzea proposatzea; beti ere, tartean resazko arrazoiak daudenean.

    • Kulturaren Euskal Kontseiluak bere egitekoak betetzeko beste hirugarren batekin izan ditzakeen harremanen solaskidea izatea edo solaskidea nor izango den zehaztea.

    • Honako Dekretu honetan edo beste xedapenen batean egotzi dakizkion bestelako egitekoak.

  2. ¿ Kulturaren Euskal Kontseiluaren Idazkariaren egitekoak aipatutako lege-xedapenean jasotakoak izango dira eta formalki egotzi dakizkiokeen beste batzuk.

  3. ¿ Kulturaren Euskal Kontseiluaren gainontzeko kideei lege-xedapen ber-berean kide anitzeko organoentzako ezartzen diren eskubide eta eginbeharrak egotziko zaizkie.

  1. ¿ Kulturaren Euskal Kontseiluaren baitan izaera teknikoa izango duten batzorde-atal bereziak eratu ahal izango dira. Emango zaizkien egitekoen arabera Batzorde Osoak edo Batzorde Iraunkorrak lankidetza eta laguntza puntuala edo iraunkorra eskaintzeko baimendu eta izendatu ahal izango dituzte.

    Batzorde-atal berezien helburua Batzorde Osoari edo Batzorde Iraunkorrari laguntzea izango da eta kulturaren alde bereziak aztertzea izango da, horretarako gai jakinen inguruko lanak, azterlanak, txostenak eta proposamenak egingo dituzte bileran eztabaidatzeko eta onartzeko, bai Batzorde Osoan bai Batzorde Iraunkorrean.

  2. ¿ Batzorde-atal berezien funtzionamendu erregimena Kultura sailaren titularrak zehaztu ahal izango du bai balio orokorrez, bai bereziki batzorde bakoitzarena. Azken kasu honetan beti ere batzorde bakoitzaren sortze-erabakian ezarri ahal izan diren jarraibide orokorrei lotutako erregimena izango da.

  3. ¿ Batzorde bereziak Euskal Herriko Herri-Administrazioetako kidez eta batzorderako aproposen jotako kultura arloko profesionalez osatu ahal izango dira.

  4. ¿ Kulturaren Euskal Kontseiluaren batzorde bereziek Kontseiluaren Idazkaritzaren laguntza izango dute.

Kulturaren Euskal Kontseiluaren Batzorde Osoak gutxienez urtean bitan bilduko da. Bilduko da, halaber, bere Lehendakaritzak egoki irizten dioenean eta kideen gehiengoak idatziz hala eskatutakoan.

Batzorde Iraunkorra lau hilabetez behin bilduko da gutxienez. Bilduko da, halaber, bere Lehendakaritzak egoki irizten dionean eta kideen gehiengoak idatziz hala eskatutakoan

  1. ¿ Kulturaren Euskal Kontseilurako deiak, dela Batzorde Osorako dela batzordeetarako, bakoitzaren Lehendakaritzak egingo ditu bilera izan baino gutxienez zazpi egun aurretik. Deialdian bileraren gai-zerrenda, eguna, tokia eta ordua jasoko dira.

  2. ¿ Ez dute aipatutako denbora baldintza hori bete beharrik izango lehendakaritzaren ustez presazko egoera dela medio deitutako bilerak.

  3. ¿ Era horretako bilerak balio osoz garatu daitezen, bilera-hasieran bileraren lehen puntua izango da organoaren kideen gehiengoak bileraren presazko izaera berrestea.

Kulturaren Euskal Kontseiluaren Batzorde Osoko edo Batzorde Iraunkorreko edozein kidek proposatu ahal izango dio dagokion Lehendakaritzari gai-zerrendan punturen bat sartzea, horretarako, bi baldintza bete beharko ditu: bilera baino 48 ordu aurretik aurkeztea proposamena eta proposamenarekin batera proposamena justifikatzen duen txosten laburra aurkeztea.

  1. ¿ Bai Batzorde Osoa bai batzordeak balio osoz eratuko dira lehen deialdian bere kideetariko erdiak eta bat gehiago bertaratzen direnean.

  2. ¿ Behar den besteko quorum-ik ez balego bigarren deialdia eginez eratu ahal izango dira; kasu honetan deialdia lehena izan eta ordu erdira egingo da eta nahikoa izango da kideen herena bertaratzea.

  3. ¿ Bilerak balio osoz egiteko ezinbestekoa izango da beti Lehendakaritza eta Idazkaria edo euron ordezkoak bileretan presente izatea.

  1. ¿ Txostenak, gomendioak eta gainontzeko testuak, Batzorde Osoaren edo, hala dagokionean, Batzorde Iraunkorraren kideen gehiengoak erabaki beharko ditu.

  2. ¿ Botaziora jo beharra izanez gero, beharrezkoa izango da gehiengo soila lortzea, berdinketa gertatuz gero Lehendakaritzaren kalitatezko botoak deuseztatuko du berdinketa hori.

    Botazio-sistema printzipio hauetan oinarrituko da: boto zuzena, pertsonala eta ordeztu ezina. Horrez gain kideetariko norbaitek hala eskatuz gero Lehendakaritzari botoa sekretuzkoa izatea bermatu beharko da.

  3. ¿ Bileran den edozein kidek gehiengoaren erabakiaren aurkako banakako botoak eman ahal izango ditu, beti ere, bilera bukatu baino lehen iragartzen badu eta Kontseiluaren Idazkariari idatziz helarazten bazaizkio bilera bukatu eta bost egunen barruan. Banakako boto horiek gehiengoak hartutako erabakia jasotzen duen testuan jasoko dira.

  4. ¿ Batzorde Osoaren, Batzorde Iraunkorraren eta batzorde berezien erabakiak bilera-agirian jasoko dira. Bilera agiriak Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio-Prozedura Erkidearen 30/1999 Legeak jasotzen dituen edukiak jasoko ditu eta bertan zehazten den prozedurari jarraituz egikarituko da.

Kulturaren Euskal Kontseiluaren kide izateagatik ez da ordainsaririk jasoko, baina Kontseilu horretako kideek eskubidea izango dute otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuak ezarritakoaren arabera gastuak eta dietak ordain diezazkien.

XEDAPENAK GEHIGARRIAK

Lehena.¿ Kontseiluaren kideak proposatzea

Dekretu honetako 5.1 artikuluaren I paragrafoan aurreikusitako xederako, dekretua indarrean sartu eta hilabeteko epean, Kultura sailaren titularrak beretzat adierazgarrienak diren Euskal Kulturaren Erakunde eta organismoetara joko du Kulturaren Euskal Kontseiluan parte hartzeko eskainitako kargua onartu eta erakundearen ordez kontseiluaren kide izango denaren izendapenaren berri izateko. Epe horretantxe sailburuak euskal kulturan duten ospeagatik Kontseiluko partaide izatea interesgarri irizten dizkion pertsona fisikoengana joko du izendapena onar dezaten.

Kulturaren Euskal Kontseiluak bultzatu egingo du Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko euskal kulturadun lurraldeetako herri-erakundeekiko eta iniziatiba pribatuarekiko lankidetza

Indarrik gabe geratzen dira Dekretu honetan xedatutakoaren aurka doazen maila bereko edo txikiagoko xedapenak eta, bereziki, Euskal Kulturaren Kontseilu Orokorra sortzen duen abenduaren 17ko 392/1985 Dekretua, eta hura aldatzen duten apirilaren 15eko 93/1986 Dekretua eta abenduaren 15eko 376/1987 Dekretua.

Lehena.¿ Kultura Sailaren egitura organikoari buruzko Dekretua aldatzea.

Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 19ko 359/1999 Dekretuaren 8.5 artikuluaren erredakzio berria egin da. Hortaz, hemendik aurrera honela idatzita geratuko da:

  1. ¿ Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetzari atxikita geratzen dira, plangintza orokorrari lotutako organo gisa, Kulturaren Euskal Kontseilua, Euskal Autonomia Erkidegoko Gazte Planaren Zuzendaritza Batzordea eta Kirolaren Euskal Kontseilua.

Dekretu honetan ezarri ez diren prozedurazko gaietan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean zehaztutakoa edo bere ordezko xedapenak ezartzen duena izango da ezargarri.

Kultura sailburuari eskumena ematen zaio dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapen guztiak emateko.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2000ko azaroaren 7an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Kultura sailburua,

M.ª CARMEN GARMENDIA LASA.