Ekintzailetzarako eta turismo-enpresen lehiakortasunaren hobekuntzarako laguntzak - EMET 2019

[EMET 2019]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen helburua toki-garapenari lagunduko dioten turismo-negozio berriak sortzen laguntzeko oinarriak ezartzea da, baita turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzera bideratutako jarduketak ere, guztia ere berrikuntza teknologikoaren babesarekin; halaber, haien kalitatea hobetu nahi da eta turismo jasangarriko eta eskuragarriko eredu baterantz bideratu, baldin eta diruz laguntzeko honako ildo hauetan tokirik badute:

- turismo-negozioko berriak sortzea;

- turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea.



Aurrekontuko zuzkidura

652.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako turismo-enpresek 2019ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra egindako eta fakturatutako jarduerak lagungarriak izango dira ondorengo linearen baten badaude:

a) Turismo-negozioko berriak sortzea, I. eranskinean zehaztutako ezaugarrien arabera (baldin eta jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta eman badute 2017ko urtarrilaren 1aren ondoren eta 2019ko abenduaren 31aren aurretik.)

b) Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea, II. eranskinean zehaztuta ezaugarrien arabera eta honako xede hauek bilatzen dituztenak:

● Turismo-enpresen eta -zerbitzuen berrikuntza, soluzio teknologikoen bitartez;

● Turismo-enpresen eta -zerbitzuen kalitatea hobetzea (2016. urtea baino lehenagotik hobekuntzaren xedeko negozioan edo establezimenduan turismo-jardueran dihardutela egiaztzen duten enpresak);

● Eskaintza turismo jasangarrira, arduratsura eta eskuragarrira bideratzea.

Laguntzen zenbatekoa

Laguntza-koadroa EMET 2019 (PDF, 179 KB) (PDF, 179 KB)

Ebaluazio Batzorde

Ebaluazio Batzorde bat osatuko da aurkeztutako eskabideak batera balioesteko, 11. artikuluan zerrendatutako irizpideen arabera eta III. eranskinean jasotako mailakatzea kontuan hartuta. Horretarako, egindako txostenak hartuko dituzten kontuan. Batzorde horrek organo eskudunari emango dio dagokion ebazpen-proposamena, eta ebazpen horretan adieraziko du zer proiektu finantzatu diren, zer enpresa diren onuradun, eta zer diru-kopuru emango diren, edo, bestela, zergatik ukatu diren.

Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

● Lehendakaria: Carlos Izaguirre San Emeterio; ordezkoa: Mª Felicidad Arzamendi Vargas.

● Idazkaria: Cristina Madinabeitia Olariaga; ordezkoa: Ana Sarriegi Fortun.

● Batzordekideak:

Gema Etxenike Jauregibeitia; ordezko bokala: Inés Pérez Citores;

Miren Josune Etxebeste Hernandorena; ordezko batzordekidea: Amaia Agirre Gogorza;

Ana Isabel Lekue Gallano; ordezko batzordekidea: Ana Abel Aguilera Iturbe-Ormaetxe;

Eider Albizu Zenikazelaia; ordezko batzordekidea: Idurre Ostolaza Gárate.



 

Nori dago zuzenduta


Agindu honetan bildutako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte:

Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko eskatzen diren legezko baldintzak betetzen dituzten enpresek * eskuratu ahal izango dituzte; eta honako tipologia hauetako batean bilduta egon beharko dute:

a) Turismo-alojamenduko enpresak.

b) Sukaldaritza-arloko enpresak.

c) Bitartekaritzako turismo enpresak.

d) Turismo-garraioko enpresak.

e) Turismo aktiboko enpresak.

f) Biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak.

g) Turismo-gidariak.

 

* Enpresa. Bere forma juridikoa edozein izanik ere, jarduera ekonomiko bat garatzen duen pertsona batek edo gehiagok sortutako edo eratutako elkartea edo erakundea; hau da, merkatu jakin batean ondasunak jartzen dituena
edo zerbitzuak eskaintzen dituena.

 

 

 

Betekizunak

  • Betekizunak eta merezimenduak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


 .

Aplikazio informatikari buruzko kontsulta teknikoak:

  • ZUZENEAN: 012 - 945018000

         EJIE: ATTurismoa@ejie.eus

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1010207

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


 

Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 23:59:59ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.

 

 

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuko da (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/), sei hilabeteko gehieneko epean, Agindu honek ondorioak izaten dituenetik aurrera, eta jakinarazpen-ondorioak izango ditu argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Organo kudeatzaileak beste aukera bat ere badu: interesdunei jakinarazpenaren argitalpenaren abisuak bidaltzea, eskaeretan jarri zituzten telefono mugikorretara eta helbide elektronikoetara SMSak edo mezu elektronikoak bidaliz. Abisu horiek ez dute inolaz ere jakinarazpen eginaren ondoriorik izango. Hori guztia, hargatik eragotzi gabe diruz lagundutako eskabideen zerrenda argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, ebazpena irmo bihurtu eta hurrengo hilabetearen barruan argitaratu ere.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

  • [2019/11/13]
  • [2019/11/13]

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Justifikazioa


Diru-laguntza justifikatzeko epea 2020ko urtarrilaren 31n amaituko da edo diru-laguntzaren ebazpenaren jakinarazpena jaso ondoren.

Egindako gastua kontsideratuko da aurreko atalean ezarritako justifikazio epea amaitu baino lehen berariaz ordaindu dena.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk