Elkartek 2017 - I. faserako deialdia. Arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntza programa.
[Elkartek 2017 - I. faserako deialdia]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea osatzen duten ikerketa, garapen eta berrikuntzako erakundeek egindako Elkarlaneko Ikerketa sustatzeko emandako itzuli beharrik gabeko laguntzak, Euskadiko 2020rako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean jasotako espezializazio-esparruetan.
Aurrekontuko zuzkidura
25.000.000,00 €Prestazio ekonomikoa
2017. urterako, 13.000.000 € eta, 2018. urterako, 12.000.000 €.
Diruz laguntzeko moduko proiektuak
1.- Lankidetzan egindako oinarrizko ikerketa-proiektuak:
Elkarlaneko ikerketa-proiektutzat hartuko dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko eragileek elkarlanean egindako funtsezko ikerketa-proiektuak estrategikoak, zenbait arlotan ezagutza handitze aldera egindakoak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Euskadi 2020 Planaren eta Espezializazio Adimentsuko Estrategiaren (RIS3) espezializazio-esparruen parte diren honako arlo hauetan:
- Energia
- Fabrikazio aurreratua
- Biozientziak eta osasuna
2.- Industria Potentzial Handiko Ikerketa Proiektuak
Industria-potentzial handiko ikerketa-proiektutzat hartuko dira funtsezko ikerketa orientatuko proiektuak edo industria-ikerketakoak. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen I+G-ko enpresa-unitateek, merkatua erakartzeko eta hara iristeko ahalmen handia dutenek, gidatuta egongo dira proiektuok, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskadi 2020 Planaren espezializazio-esparruekin bat egingo dute.
3.– Interes bereziko ekintza osagarriak
Interes bereziko ekintza osagarritzat hartuko dira eskaintza-eskaria bitartekaritza-organismoek eta hedapen-organismoek esklusiboki garatutako eskaintza eta eskari teknologiaren arteko bitartekaritza-proiektuak, tartean, hauek:
- Prospekzio-lanak eta eskari goiztiarrari buruzko azterlanak egitea, hala nola funtsezko ikerketaren edo ikerketa industrialaren arloetako proiektuei loturiko zaintza teknologikoari buruzkoak.
- Funtsezko ikerketaren edo ikerketa industrialaren arloetako I+G+b-ko proiektuak prestatzerakoan, lankidetza teknologikoa eta aholkularitza aldeztera bideratutako jarduerak.
- Funtsezko ikerketaren edo ikerketa industrialaren arloetako proiektuei loturiko ezagutzaren transferentziarako eta baloraziorako I+G+B kudeatzeko jarduerak.
- Funtsezko ikerketaren edo ikerketa industrialaren arloetako proiektuei loturiko I+G+B nazioartekotzeko jardueretan parte-hartzea sustatzea.
- Ekintza osagarriek bat etorri beharko dute Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako 2020 Euskadi Planaren espezializazio-esparruekin.

Nori dago zuzenduta
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea osatzen duten ikerketa, garapen eta berrikuntzako erakundeak
Betekizun orokorrak
-
Erakunde onuradunek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:
- Erakunde onuradunek berek egin beharko dituzte araudi honetan ezarritako jarduera diruz lagungarriak, eta Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatu diruz lagundutako proiektuak. Nolanahi ere, posible izango da proiektuaren I+G jardueraren zatiren bat EAEn edo EAEtik kanpo azpikontratatzea.
- Erakunde onuradunek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Diru-laguntza eskaera bat aurkezten baldin bada, ekintza horren bidez eskatzaileak baimena emango dio organo emaileari zuzenean eskura ditzan zerga-betebeharren eta gizarte-segurantzarekiko betebeharren gaineko egiaztapenak. Hala ere, erakunde eskatzaileak berariaz uka dezake baimen hori, eta, halakorik egiten baldin badu, betebehar horiek betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu.
- Erakunde onuradunek, era berean, nortasun juridiko propioa eta jarduteko gaitasun nahikoa izan behar dute, eta ez dira desgaituta egongo diru-laguntza publikoak eskuratzeko edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin edo beste ente publikoekin kontratuak izenpetzeko.
- Erakunde onuradunei diru-laguntzak eta laguntzak eman eta, hala dagokionean, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi den eta oraindik tramitazioan dagoen edozein itzulketa- edo zigor-prozedura amaitzea.
- Krisialdian dauden enpresa eta erakundeak ezingo dira onduradun izan, betiere Krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Jarraibideetan xedatutakoarekin bat etorriz (2014-07-31ko AO, C 249).
- Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu bateratuarekin bateraezina dela, berreskuratzeko agindu bat oraindik betetzeko duten erakundeak ezin izango dira onuradun izan.
- Halaber, ezin izango dira agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradun edo erakunde laguntzaile izan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan zehazten diren egoeretako batean dauden pertsonak edo erakundeak.
- Onuradun izateko baldintzak diru-laguntzaren indarraldi osoan bete beharko dira.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
SPRI
Tfno.: 94 403 70 43
e-mail: mgarcia@spri.eus
Tfno: 94 403 70 30
e-mail: mhernandez@spri.eus
GOBIERNO VASCO
Tfno: 945 01 82 24
e-mail: a-gandarias@euskadi.eus
Tfno: 945 01 65 70
e-mail: ja-martinez@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1027103Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Deialdia argitaratu eta biharamuneko 09:00etan hasiko da proiektuak hautatzeko eskaerak aurkezteko epea eta 2017ko otsailaren 28an amaituko da, 12:00etan.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazio orokorra
-
-
I. FASEA: PROIEKTUAK HAUTATU ETA ONARTZEA
Proiektuak hautatzeko eta onartzeko eskabideak eta gainerako agiri osagarriak euskarri elektronikoan beteko dira, adierazitazo egoitza elektronikoan, eta han eskura daitekeen ereduaren arabera.
https://app5.spri.net/IDI/HomeElkartek.aspx?Idioma=eu
Elkarlaneko proiektuetarako, erakunde interesdunek eskaera bateratu bakarra aurkeztu beharko dute proiektu bakoitzeko. Beraz, proiektuan parte hartzen duten Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko eragileetako batek, proiektuaren garapenean protagonismo handiena izateagatik lider denak, proiektuaren garapenaren eta kudeaketaren erantzukizuna izango du, eta, horretarako, bere gain hartuko du Administrazioarekiko elkarrizketa- eta harreman-funtzio guztiak, proiektuaren martxa onerako beharrezkoak direnak, eta, gainera, proiektuaren zuzendaritza eta partzuergoaren ordezkaritza edukiko ditu, eta beraz, proiektuaren lidergoa.
Proiektuaren garapenean protagonismo handiena izateagatik lider den erakundearen legezko ordezkariaren izenpe elektronikoa duela aurkeztuko da eskabidea.
Proiektu bakoitzeko eskabide bat aurkeztu beharko da. Eskabidearekin zenbait fitxategi aurkeztu beharko dira, honako agiri hauen kopia digitalizatua dutela:
- Eskabide-inprimakia, proiektuaren lider den erakundeak sinatuta, honako hauek barne hartuko dituena: proiektuan parte hartzen duten erakundeen datuak eta haietako bakoitzak egingo dituen jarduerak eta izango duen aurrekontua.
- Proiektuaren memoria teknikoa eta ekonomikoa.
- Eragile bakoitzaren jarduerari buruzko oinarrizko datuen deskribapen-memoria.
- Erakunde parte hartzaile guztiek izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren kopia digitalizatua.
- Erakunde parte hartzaile bakoitzaren eskatzailearen ordezkaritza-ahalmenaren kopia digitalizatua.
II. FASEA: LAGUNTZAK EMATEA
I. fasean onartutako/hautatutako proiektuetarako baino ezingo dira aurkeztu laguntza-eskabideak, agindu honetako 17. artikuluan xedatutakoari jarraituz, eta, haiekin batera, agiri hauek aurkeztuko dira:
- Laguntza-eskabidearen inprimakia, proiektuaren lidergoa duen erakundeak izenpetuta, eta gainerako erakunde parte hartzaileek sinatuta (onartuta).
- Erakunde parte hartzaileek izenpetutako akordioaren kopia digitalizatua; akordio horren bidez, erakunde liderrari lagatzen diote ordezkaritza, beren izenean laguntza eskatu dezan.
- Proiektuan parte hartzen duten erakundeetako bakoitzak –eragile liderra barne– honako agiri digitalizatu hauek aurkeztuko ditu:
- Erantzukizunpeko adierazpena, honako hauek ziurtatzeko:
- Beste instituzio publiko edo pribatuei proiektu bererako eskatutako edo haietatik jasotako laguntzen zerrenda.
- Ogasuneko eta Gizarte Segurantzako zerga betebeharretan egunean dagoela.
- Erakunde eskatzailea zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela, eta hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean ere ez dagoela, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedaturikoari jarraikiz.
- Europako Batzordeak laguntza bat legez kanpokoa eta Merkatu Erkidearekin bateraezina dela aurretiaz erabaki duela-eta irekitako berreskuratze-agindu baten menpe ez dagoela erakunde eskatzailea.
- Efektu pizgarriari buruzko adierazpena, Europako Batzordearen Kategorien araberako Salbuespenen 651/2014 Erregelamendu Orokorraren 6. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
-
Erakunde onuradunek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:
- Erakunde onuradunek berek egin beharko dituzte araudi honetan ezarritako jarduera diruz lagungarriak, eta Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatu diruz lagundutako proiektuak. Nolanahi ere, posible izango da proiektuaren I+G jardueraren zatiren bat EAEn edo EAEtik kanpo azpikontratatzea.
- Erakunde onuradunek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Diru-laguntza eskaera bat aurkezten baldin bada, ekintza horren bidez eskatzaileak baimena emango dio organo emaileari zuzenean eskura ditzan zerga-betebeharren eta gizarte-segurantzarekiko betebeharren gaineko egiaztapenak. Hala ere, erakunde eskatzaileak berariaz uka dezake baimen hori, eta, halakorik egiten baldin badu, betebehar horiek betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu.
- Erakunde onuradunek, era berean, nortasun juridiko propioa eta jarduteko gaitasun nahikoa izan behar dute, eta ez dira desgaituta egongo diru-laguntza publikoak eskuratzeko edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin edo beste ente publikoekin kontratuak izenpetzeko.
- Erakunde onuradunei diru-laguntzak eta laguntzak eman eta, hala dagokionean, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi den eta oraindik tramitazioan dagoen edozein itzulketa- edo zigor-prozedura amaitzea.
- Krisialdian dauden enpresa eta erakundeak ezingo dira onduradun izan, betiere Krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Jarraibideetan xedatutakoarekin bat etorriz (2014-07-31ko AO, C 249).
- Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu bateratuarekin bateraezina dela, berreskuratzeko agindu bat oraindik betetzeko duten erakundeak ezin izango dira onuradun izan.
- Halaber, ezin izango dira agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradun edo erakunde laguntzaile izan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan zehazten diren egoeretako batean dauden pertsonak edo erakundeak.
- Onuradun izateko baldintzak diru-laguntzaren indarraldi osoan bete beharko dira.
Para realizar la solicitud deberá:
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen eta Administrazio-Prozedura Erkideko Araubide Juridikoko azaroaren 26ko, 30/1992 Legeko 35 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Ebazpena eta errekurtsoak
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Gora jotzeko errekurtso bat jartzeko, bete ezazu Zerbitzu elektronikorako sarbidean dagoen inprimakia
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),