Jarduera zientifikoa sustatzeko Ikerkuntzako 2013ko Euskadi Saria.
Saila / Erakunde Autonomiaduna
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Egitura atal kudeatzailea
Zientzia Politikarako Zuzendaritza
Xedea
Agindu honen xedea da azaroaren 30eko 323/2010 Dekretuan arauturiko Ikerkuntzako Euskadi Sariaren 2013ko ediziorako deia egitea, Gizarte-Zientziak eta Humanitateak modalitatean.
Nori Zuzendua
Ikerkuntzarako Euskadi Sarietarako aukera izan dezake Euskadin jaio diren ikertzaile orok, bere lan-ibiliaren zati handi bat Euskadin egina badu, edo bere lanak Euskadin garrantzizko eragin positiboa izan badu.
Araudia323/2010 DEKRETUA, azaroaren 30ekoa, Ikerkuntzarako Euskadi Saria arautzen duena, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz.
AGINDUA, 2013ko azaroaren 26koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Ikerkuntzako 2013ko Euskadi Sarirako deia egiten duena, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz.
AGINDUA, 2014ko apirilaren 7koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2013. urteko Ikerkuntzarako Euskadi Sariko epaimahaia izendatzeko dena Gizarte Zientziak eta Humanitate modalitatean.
Harremanak norekin
Bertan emandako arreta:
Herritarren arretako bulegoak:
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia) - Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa) - Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia:
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
- Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte. - Telefono-zenbakia:
Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
Atzerritik: 00 34 945 018000
Erakunde zientifikoek edo beste zientzialari batzuek proposatu ahal izango dituzte hautagaiak. Halaber, hautagaiek euren buruak ere aurkeztu ahal izango dituzte.
Eskatzen diren agiriak:
-
Hautagaiaren proposamen-idazkia, proposatzen duten pertsonen zein erakundeen identifikazio zehatzarekin.
-
Memoria laburra (gehienez ere hiru orri); bertan, hautagaia Dekretu honen 2.1 artikuluan ezarritako betebeharrak nola betetzen dituen adieraziko da. Halaber, hautagaiak saria jasotzea merezi duela frogatzen duten arrazoiak zeintzuk diren adierazi beharko da, hizkera ez espezializatu batean.
-
Hautagaiaren curriculum vitaea.
-
Curriculum vitaearen laburpen laburra, ingelesez, hautagaiaren karrerako elementu azpimarragarrienak adieraziz (bi orri).
-
Hautagaiak erakunde zientifikoek edo zientzialariek proposatuak badira, hautagaiaren oniritzia adierazten duen agiria bidali beharko da.
-
Zinpeko aitorpena, ondokoa egiaztatuz: hautagaia ez dela izan diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko bide penaletik edo administratibotik zehatua edo horretarako desgaitua, ezta sexu-diskriminazioaren ondorioz zehatua, beti ere otsailaren 18ko 4/2005 Legearen –Gizonen eta Emakumeen Berdintasunaren aldekoaren– azken xedapenetatik seigarrenaren arabera.
Halaber, beste zientzialari batzuen gomendiozko gutunak eta egoki iritzitako beste edozein agiri erantsi ahal da.
Dokumentu original horiek paperean aurkeztu behar izango da, gainera a) b) c) eta d) ataletan azaldutako dokumentuen kopia bat euskarri elektronikoan aurkeztu beharko da.
Dagokion tasa
40.000,00 euro.
Eskabideak Aurkezteko EpeaHautagaiak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, xedapen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean kontatzen hasita.
Eskabideak aurkezteko lekua
Herritarren arretako bulegoak:
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia) - Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa) - Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia:
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako moduetatik edozein erabili ahal izango da horretarako.
Tramiteen deskripzioa--
Egitura Atal Ebazlea
Zientzia Politikarako Zuzendaritza
Ebazteko epea
Deialdi-aginduaren arabera egindako eskabideak ebazteko epea, gehienez, sei hilabetekoa izango da, deialdi-agindua argitaratzen denetik kontatzen hasita.
Isilbidearen OndorioakEzespenezkoak
Administrazio Bidearen Bukaera
Ez dagokio
Errekurtsoak / Erreklamazioa
Formularioak
--
Bestelako Agiriak--
Oharrak
--
AbisuaEsta información tiene únicamente carácter orientativo, por lo que no sustituye ni modifica las Disposiciones normativas que regulan los diferentes procedimientos administrativos ni, en consecuencia, puede dar origen a derechos u obligaciones que no se encuentren contempladas en la Reglamentación específica.
Azken aldaketa
14/04/2014